EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2019095

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 8koa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak ebaluatuko dituzten balorazio-batzordeen kideak izendatzen dituena eta Batzordeen osaera argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2019-05-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201902428
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/04/08an argitaratutako 2019/03/15eko AGINDUA [201901771]

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko martxoaren 15eko Agindua, ikus-entzunezkoen arloan proiektuen garapenaren aldeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.
Kontuan izan da aipatutako aginduaren 10. artikuluak adierazten duela aurkezten diren eskabideak ebaluatzeko balorazio-batzorde bat eratuko dela eta batzorde horren kideak izendatzea eta osaeraren argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez egingo dela.
Horiek horrela,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio-batzordeen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.
Balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:
Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):
– Nerea García Guillén andrea.
– Iker de Arce Arechavala jauna.
– Arantza Ibarra Basañez andrea.
– Felipe Cabrerizo Pérez jauna.
Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 8a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.