EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2019095

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 4koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira 2018ko apirilaren 17ko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-03-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201902427
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/04/23an argitaratutako 2018/04/17ko AGINDUA [201802168]

2018ko apirilaren 23ko EHAAn argitara eman zen Hezkuntzako sailburuaren 2018ko apirilaren 17ko Agindua. Horren bidez, dei egiten zitzaien Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Prest-Gara Plana garatzeko 2018-2019 ikasturtean zehar proiektuak aurkeztuz sail honekin batera lan egin nahi zuten erakunde publiko eta pribatuei.
2018ko maiatzaren 25ean ebatzi zen deialdia, eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan. Horregatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko apirilaren 17ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez dei egiten zitzaien Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Prest-Gara Plana garatzeko 2018-2019 ikasturtean zehar proiektuak aurkeztuz sail honekin batera lan egin nahi zuten erakunde publiko eta pribatuei (2018ko apirilaren 23ko EHAA, 77. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 4a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.