EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2019095

AGINDUA, 2019ko maiatzaren 8koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostian (Gipuzkoan) dagoen «Gureak» Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-05-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201902426
Maila: Agindua
Donostiako «Gureak» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Aurkeztutako agiriak aztertuta, eta 2014ko otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua ikusita – zeinaren bidez arautzen diren hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifikoak eta hamalau oinarrizko lanbide titulu onartzen diren – eta 2016ko uztailaren 7ko 104/2016 Dekretua – zeinaren bidez ezartzen den Oinarrizko Lanbide Heziketako hogei tituluren curriculuma, Euskal Autonomia Erkidegoan emateko, eta XV. eranskinean Administrazio Zerbitzuak oinarrizko lanbide-heziketaren titulua garatzen den eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2019-2020 ikasturterako:
Kode zenbakia: 20015196.
Izen generikoa: oinarrizko Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Gureak».
Titularra: Gureak Tailer Babestuak, SM.
Helbidea: Illarra Bidea, 4.
Udalerria: Donostia-San Sebastián.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena:
– «Administrazio Zerbitzuak» Lanbide heziketako oinarrizko heziketa-zikloa.
Ikastetxearen osaera Lanbide Heziketako ikaskuntzetarako:
– Lanbide Heziketa:
● Lanbide-arloa: Administrazioa eta Kudeaketa:
Administrazio Zerbitzuetako Oinarrizko Lanbide heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Merkataritza eta Marketina:
○ Merkataritza Zerbitzuetako Oinarrizko Lanbide heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETATKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 8a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.