EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2019095

AGINDUA, 2019ko martxoaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Barakaldon (Bizkaia) dagoen «Dilyan» Haur Eskola Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-03-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201902423
Maila: Agindua
Barakaldoko «Dilyan» Haur Eskola Pribatuaren titularrak hasarazitako espedientea aztertu da. Eskaeraren xedea ikastetxearen izen espezifikoa eta titulartasuna aldatu, eta ikasgelak eraldatu eta birbanatzea da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE); ); azaroaren 16ko 215/2010 Dekretua, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– «Dilyan» Haur Eskola Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «Dilyan Montessori» Haur Eskola Pribatua izango du izena.
2. artikulua.– «Dilyan» Haur Eskola Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena ematen da: egun titulartasuna «Angela Ospina y Liliana Villalobos S.C.» erakundeak dauka eta aurrerantzean «Dilyan Montessori, S.L.» entitateak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxeak zituen betebeharrak eta zamak.
3. artikulua.– «Dilyan» Haur Eskola Pribatuari baimena ematen zaio ikasgelak aldatzeko eta birbanatzeko.
4. artikulua.– Ikastetxea honela geratuko da osatua:
Kode-zenbakia: 48017198.
Izen generikoa: Haur Eskola Pribatua.
Izen espezifikoa: «Dilyan Montessori».
Titularra: «Dilyan Montessori, S.L.».
Helbidea: Murrieta kalea, 33.
Udalerria: Barakaldo.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate, honelako edukierakoak:
● unitate 1 urtebetetik beherako ikasleentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.
● 2 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
● unitate 1 bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; 15 ikaspostuko edukierakoa.
5. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, baimendutako unitateetako irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
6. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek 2019-2020 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 20a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.