EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2019095

AGINDUA, 2019ko maiatzaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baita sailburu beraren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bitartez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretan jardungo duten epaimahaien eta batzorde barematzaileen osaketa.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-05-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201902418
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/03/07an argitaratutako 2019/03/01eko AGINDUA [201901228]

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bitartez (EHAA, 2019ko martxoaren 7koa), Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozesuetarako deialdiak egin ziren. Agindu horren 5.1 oinarriak ezartzen du hautaketa-prozesuetako parte-hartzaileak hautatzeko, hautaketa-organoak izendatuko direla. Horiek izendatuko dira Hezkuntzako sailburuaren agindu bidez, aipatutako 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren 5.2.2 eta 5.4 oinarrien arabera.
Aipatutako 5.2.2 oinarriaren arabera Hezkuntzako sailburuak izendatuko du zuzenean epaimahaiburua. Beste lau epaimahaikideak izendatzeko, berriz, zozketa egingo da oinarri horretan aipatzen diren funtzionarioen artean. Salbuespen gisa, titularren kopuru txikiagatik zozketa egiterik ez dagoen espezialitateetan, titular funtzionarioak izendatuko ditu zuzenean Hezkuntzako sailburuak.
Batzorde barematzaileei dagokienez, batzordeburua hezkuntzako ikuskari bat izango da eta Hezkuntzako sailburuak izendatuko du. Batzordekideak izendatzeko, berriz, zozketa egingo da, kidegoko eta dauden batzordearen espezialitateko edo espezialitateetako jarduneko karrerako funtzionarioen artean.
2019ko apirilaren 11n epaimahaien eta batzorde barematzaileetako kideak izendatzeko zozketa egin zen, posible izan den espezialitatetan, aintzat hartuta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden karrerako funtzionarioak.
Erkidego honetan epaimahaiak osatzeko karrerako funtzionario nahikorik ez dauden espezialitatetan, 5.2.2 oinarrian ezarritakoa betez, beste hezkuntza-administrazio batzuei eskatu zaie espezialitatetako edo, hala badagokio, kidegoko karrerako funtzionarioak proposatzeko epaimahaietako kide izateko; bai eta beste espezialitate batzuetako funtzionarioekin osatu dira ere.
Hori dela eta, hautaketa-organoen epaimahaiburuak eta epaimahaikideak izendatzeko egin beharrekoa egin ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitaratzea agindu honen I. eranskinean Euskal Autonomia Erkidegoko Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretan jardun behar duten epaimahaien osaketa.
Bigarrena.– Argitaratzea agindu honen II. eranskinean Euskal Autonomia Erkidegoko Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretan jardun behar duten batzorde barematzaileen osaketa.
Hirugarrena.– Epaimahaietako edo batzorde barematzaileetako kideren bat ordezkatu behar izanez gero, horren ordez eranskinetan azaltzen den hurrenkera bereko ordezkoa izendatuko da, eta hori ezinezkoa bada, hurrengo ordezkoak, agertzen diren hurrenkerari jarraituz.
Laugarrena.– Agindu honen eranskinetan azaltzen diren hautaketa-organoetako kideek ez dute prozeduran parte hartuko, eta Langileak Kudeatzeko zuzendariari horrela jakinaraziko diote frogagiriekin, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusten diren gorabeheraren batean sartuta badaude, edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate berean sartzeko hautaprobetarako izangaiak prestatzen lanik egin izan badute.
Hamar egun naturaleko epea izango da uko egitea edo abstenitzea eskatzeko, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Halaber, izangaiek hautaketa-organoetako kideak errefusa ditzakete, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenurriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurrez ikusitako baldintzak ematen badira.
Bosgarrena.– Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko aretoan, bi hileko epean, aipatutako egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 14a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.