EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2019094

109/2019 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Osakidetza Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Traumatologiako atalburu sanitarioaren lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko.

Xedapenaren zenbakia: 201900109
Xedapenaren data: 2019-02-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201902390
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Goierri-Urola Garaiko ESIko Traumatologiako atalburu lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Zuzendaritza Gerentzia honek lanpostu hori lehiaketa bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du, honako arauek xedatukoaren arabera: Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko 1997ko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komuna, Osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoa den abenduaren 16ko 55/2003 Legea, Enplegatu Publikoren Oinarrizko Estatuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua eta zerbitzuburu eta atalburu medikoen lanpostuak betetzeari buruzko Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1/2016 Jarraibidea. Lanpostua lehiaketa bidez beteko da oinarri hauen arabera:
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:
a) Estatutarioa, funtzionarioa edo lan kontratudun finkoa izatea Osakidetzako edozein zentrotan, edo pertsonal estatutario finkoa izatea Osasun Sistema Nazionaleko Erakunde Sanitarioetan, eta A1 lanbide-taldekoa izatea.
b) Deitutako lanpostuari dagozkion titulazioa eta Kirurgia Ortopedikoko eta Traumatologiako fakultatibo espezialista mediko espezialitatea edukitzea.
c) Gutxienez, 3 urteko espezialitatea eginkizunetan lan-esperientzia izatea.
2.– Deialdiaren argitalpena.
Ebazpen hau osorik argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), bai eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren web-orrian ere.
3.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
1) Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzan (Argixao auzoa z.g., 20700 Zumarraga) aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, ebazpena dagokien Aldizkari Ofizialetan argitaratzen den azken egunaren biharamunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako eran ere aurkeztu ahal izango dira.
2) Interesdunek eskabidea datu pertsonal guztiekin bete eta dokumentatutako curriculum vitaearekin batera Goierri-Urola Garaiko ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara bidali beharko dute.
Dokumentazioak honakoak barne hartu behar ditu:
– NANaren, pasaportearen edo gida-baimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionario edo langile estatutario izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua (Lanpostu Funtzionalen Dekretuaren arabera).
– Egindako zerbitzuen ziurtagiri original eguneratua, deialdia dagokien aldizkari ofizialetan argitaratzen den azken eguneko kategoria zein den adierazita.
– Bete nahi den zerbitzuaren kudeaketari buruzko txosten proiektua.
– Merezimendu baloragarri guztien fotokopia konpultsatua.
CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala egiaztatuta daudenak, ez dira aurreko paragrafoan zehazten den moduan egiaztatu beharko. Hala ere, izangaiak halaxe adierazi beharko du eskabidea betetzean.
4.– Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari gerenteak ebazpena emango du, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartzeko, eta, baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoia adieraziko du, eta Osakidetzako web orrian argitaratuko da.
Baztertutako izangaiek hamar egun balioduneko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den azken egunaren biharamunetik hasita, erreklamazioak bide administratibotik aurkezteko.
Baztertu izanaren arrazoia zuzendu daitekeen akatsa bada, aipatutako behin-behineko zerrenda horren argitalpenarekin batera interesdunei eskatuko zaie ikusitako akatsak zuzentzeko edo derrigorrezko dokumentuak bidaltzeko hamar egun balioduneko epean; eta, jakinaraziko zaie horrela egin ezean prozesutik kanpo geldituko direla behin betiko.
5.– Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.
Erreklamazioetarako epea amaituta, Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari gerentearen ebazpen bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren web-orrian.
Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko diote Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
6.– Balorazio-Batzordea.
1) Kudeaketa Zuzendaritzak Balorazio Batzordeko kideak izendatuko ditu. Ebazpen hori Osakidetzaren webgunean argitaratuko da, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio erakunde publikoko zuzendari nagusiari.
Ebazpena aurrerago adierazitako kudeaketa-proiektuak defendatzeko saio publikoa egin baino gutxienez 10 egun lehenago argitaratu beharko da.
2) Balorazio Batzordeko burua zuzendari medikoa izango da eta kide hauek izango ditu: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko zuzendariorde mediko edo zerbitzuburu korporatiboa, Langileen Kudeaketako zuzendaria (idazkari gisa jardungo du eta bozkatzeko ahalmena edukiko du) eta hiru kide –horietako bat IVAPek izendatuko du–. Hiru horiek izangaiei eskatutako titulazioa eta espezialitatea eduki beharko dituzte, estatutupeko langile finkoak, karrerako funtzionarioak edo langile finkoak izan beharko dira, eta deialdian eskainitako lanpostuaren maila funtzional bereko edo goragoko lanpostu funtzional bat izan beharko dute.
Batzordeko kide titular bakoitzeko ordezko bat izendatuko da, aurrekoak huts eginez gero haren lekua hartzeko, eta kide titularrentzat zehaztutako baldintzak bete beharko ditu.
Goierri-Urola Garaiko ESIn lehenago aipatutako posturen bat ez baldin badago edo hutsik baldin badago, Osakidetzako beste edozein zerbitzu-erakundetako maila baliokideko langile bat izendatu ahalko da epaimahaiko kide.
3) Balorazio Batzordeko kide guztiak modu indibidualean izango dira batzorde horretako kide. Funtzionamenduari dagokionez, independenteak izango dira eta diskrezionalitate teknikoaren babespean jardungo dute, zuzenbidearen pean daudela alde batera utzi gabe.
Osaerak emakume eta gizonen presentzia orekatuaren printzipioa beteko du, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, egoerek aukera ematen badute. Beraz, sexu bakoitza ehuneko berrogeian ordezkatuta dagoenean, ordezkapen orekatua dagoela iritziko da.
4) Batzordeko kideek esku hartzeari uko egin beharko diote, eta deialdia egin duen agintaritzari horren berri eman beharko diote, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aipatutako egoeraren bat gertatzen bada.
Kasu beretan, prozesuko parte-hartzaileek, edozein unetan, errekusazioa sustatu ahal izango dute, aipatutako lege-testuaren 24. artikuluan zehaztutakoari jarraituz. Era berean, Balorazio Batzordeak aipatutako 40/2015 Legearen 15. artikulutik 18.era arte zehaztutako arauetara egokitu beharko du bere jarduna.
5) Balorazio Batzordeko kide guztiek hitza eta bozkatzeko ahalmena edukiko dute. Erabakiak gehiengoz hartuko dira eta akta batean jasoko dira.
6) Batzordeak autonomia funtzional osoz jardungo du, prozeduraren legezkotasuna zainduko du, eta horren objektibotasuna bermatzeko ardura izango du. Halaber, deialdiko oinarrien aplikazioan sortzen diren zalantza guztiak ebatziko ditu, eta aurreikusi gabeko kasuetan, zein irizpide ezarri finkatuko du. Gainera, izangaiak ebaluatu baino lehen, ebaluatzeko irizpide zehatzak akta batean jaso beharko ditu, bertan jasotako oinarriei eta merezimenduen baremoari jarraituz.
7.– Hautatzeko prozedura.
Izangaien merezimenduen balorazioak honako fase hauek izango ditu:
1) Balorazio Batzordeak deialdia egingo die izangaiei, prozesuan parte hartzen uzteko eskariarekin batera aurkeztu duten memoriari dagokion kudeaketa-proiektuaren defentsa publikoa egiteko. Deialdi hori gutxienez hamar egun lehenago egin beharko da, izangaien agerraldia noiz, non eta zer ordutan izango den adierazita, eta Osakidetzaren webgunean horren iragarki bat argitaratu beharko da.
Oro har, aurkeztutako kudeaketa-proiektuen defentsa publikoa egin baino lehen, Balorazio Batzordeko kideek Batzordeko kideei beraiei eragin diezaieketen abstenitzeko edo errekusatzeko arrazoi posibleak aztertuko dituzte eta organo deitzaileari jakinaraziko dizkiete.
Gero, deialdia egingo zaio izangai bakoitzari, proiektuaren aurkezpena eta defentsa egiteko, eta ondoren, elkarrizketa bat izateko. Elkarrizketa horretan, Balorazio Batzordeko kideek proiektuan jasotako alderdiei buruzko galderak egingo dizkiote izangaiari, gehiago argitzeko edo sakontzeko. Bai proiektuaren aurkezpena eta defentsa, bai elkarrizketa publikoak izango dira.
Izangaien proiektuen aurkezpen publikoa bukatutakoan, Balorazio Batzordeak puntuazioa emango dio izangai bakoitzari, deialdiko oinarrietan jasotakoaren arabera.
2) Merezimenduen balorazioa.
Balorazio Batzordeak izangai bakoitzaren merezimenduak baloratu eta puntuazioa emango du, deialdiko oinarrietan jasotakoaren arabera. Jarraibide honekin batera dagoen eranskinean, buruzagitza-lanpostuak betetzeko prozesu hauetan aplikatu beharreko merezimenduen baremoa jasotzen da.
3) Akta eta izendapen-proposamena.
Epaimahaiaren aktan, epaimahaiko kideek hautagai bakoitzari baremoko atal bakoitzean emandako puntuazioa zehazki jaso beharko da, baita epaimahaiak hautagaiei emandako puntuazio osoa ere, eta horrez gain, epaimahaiak puntuazioak emateko –bai hautagai bakoitzak aurkeztutako zerbitzuaren kudeaketari buruzko memoria-proiektuaren edukiaren puntuazioa, bai egindako aurkezpen publikoaren puntuazioa– oinarritzat hartu dituen alderdiei buruzko azalpen labur bat jaso beharko da aktan, baita beste ataletako puntuazio xehatua ere.
Deialdian, berdinketa hausteko irizpideak zehaztu daitezke, betiere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoa kontuan hartuta.
Izendatua izateko, prozesu osoko puntuazio maximoaren erdia lortu behar da gutxienez, eta proiektua eta proiektuaren defentsa baloratzeko atalerako finkatutako puntuazio maximoaren erdia, nahitaez.
Aktak Balorazio Batzordeak puntuazio handiena lortu duen pertsona hautagaiaren aldeko proposamena jasoko du.
8.– Prozeduraren ebazpena.
1.– Izangaiek aurkeztutako proiektuak eta izangaien curriculumeko merezimenduak ebaluatzeko fasea bukatutakoan, Balorazio Batzordeak izendapen-proposamen bat egingo dio dagokion zerbitzu-erakundeko Kudeaketa Zuzendaritzari, puntuazio handiena lortu duen izangaiaren aldekoa, izangaiek baremoko epigrafe bakoitzean lotutako puntuazioak banaka zehaztuta.
Ez baldin badago deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituen izangairik edo eskatutako gutxieneko puntuazioa betetzen ez badute, Balorazio Batzordeak deialdia hutsik uztea proposatuko du. Proposamen hori Osakidetzaren webgunean argitaratuko da.
2.– Kudeaketa Zuzendaritzak, egindako proposamena ikusita, proposatutako izangaia deialdian eskainitako lanpostua betetzeko izendatzeko edo deialdia hutsik uzteko ebazpen bat emango du.
Azken kasu horretan, arrazoia adieraziko du eta hauetako bat izan beharko du:
a) Ez da izangairik aurkeztu, kasu honetan Kudeaketa Zuzendaritzak deialdia hutsik utzi ahal izango du, onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, izapide gehiago egin behar izan gabe.
b) Ez dago deialdiko oinarrietan eskatutako baldintzak betetzen dituen izangairik.
c) Ez dago eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu duen izangairik.
3.– Izendapenaren ebazpena, interesdunei jakinarazteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren webgunean argitaratuko da. Horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, erakunde publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren aurrean.
9.– Esleipenaren ondorioak.
Izendapen Ebazpenak ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzen denetik, bertan besterik xedatu ezean behintzat.
Osasun-arloko zerbitzuburu edo atalburu izendatzeak, kasuan kasu, aldi baterako harremana sortuko du, lau urteko epe luzagarrirako, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
10.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau dagokien aldizkari ofizialetan argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Zumarraga, 2019ko otsailaren 21a.
Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari gerentea,
LAURA AGUIRRE ALBERDI.
ERANSKINA
Merezimenduen baremoa Goierri-Urola Garaiko ESIko Traumatologiako atalburu sanitarioaren lanpostuaren deialdirako.
Merituen baremoa (gehienez, 66 puntu).
Merituen balorazioak fase hauek edukiko ditu:
I.– Proiektua eta bere defentsa (gehienez, 30 puntu).
Fase honen oinarria da balorazio batzordeko kalifikatzailearen aurrean dagokion Atalaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko jendaurreko azalpena, eta izangaiarekin elkarrizketa egitea.
Fase honen puntuazioa bi partetan banatzen da:
a) Atal kudeatzeko Memoria Proiektuaren balorazioa (gehienez, 15 puntu).
Kudeaketako Memoria Proiektuak, gutxienez, arlo hauek garatuko ditu:
a.1.– Antolamendu eta kudeaketa arloa (gehienez, 3 puntu):
Atalaren organigrama, batetik, buruzagitza-lanpostuaren funtzioak eta, bestetik, hari atxikitako gainontzeko lanpostuen funtzioak adierazita. Atalaren loturak ESIko beste atal/zerbitzuekin.
Ataleko buruzagitzaren kudeaketa-plana, antolamendu-helburuak definituta, hobekuntzako arloak detektatu eta aztertuta, eta horiek lortzeko behar diren neurri egokiak identifikatuta. Eta horrekin batera, esleitutako giza baliabideak eta ekonomikoak eraginkortasunez erabiltzeko konpromiso edo plana.
a.2.– Asistentziari buruzko arloa (gehienez, 10 puntu).
Zerbitzu asistentzialen zorroaren deskribapena.
Adierazle eta helburu asistentzialak ezartzea, horien jarraipena eta ebaluazioa etengabe egiteko sistemarekin batera.
a.3.– Irakaskuntza, ikerkuntza eta berrikuntza arloak (gehienez, 2 puntu):
Ataleko irakaskuntza, eta ikerkuntza planifikatzeko proposamena.
b) Memoriaren ahozko azalpena Balorazio Batzordearen aurrean (15 puntu gehienez).
Proiektua defendatzeko orduan, argitasuna eta zehaztasuna baloratuko dira, bai eta haren punturik nabarmenenak azaltzeko gaitasuna ere.
II.– Merituen balorazioa (gehienez, 30 puntu). Puntuazioa honela banatuko da:
II.– 1 Lan esperientzia (gehienez, 13 puntu).
● Dagokion espezialitatean fakultatibo giza zerbitzu eman duen hilabete bakoitzeko: 0,0500 puntu.
● Dagokion espezialitatean atalburu giza jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,0750 puntu.
● Dagokion espezialitatean zerbitzuburu giza jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.
● Administrazio Sanitario Publikoko Zuzendaritzako kargu edo zuzendariorde mediko gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0.1000 puntu.
Kontuan hartuko dira, lan-esperientzia gisa, Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako osasuneko zerbitzu-erakundeetan edo edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan emandakoak ere.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako hondarrak. Kontaketarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.
II.2.– Prestakuntza irakaskuntza eta ezagutzaren hedapena (gehienez, 17 puntu).
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.
II.2.1.– Kudeaketa arloko trebakuntza (gehienez, 3 puntu).
Osasun-kudeaketarekin lotutako ikastaro bakoitzeko, iraupenaren arabera:
● 20-30 ordu: 0,2000 puntu.
● 31-50 ordu: 0,3000 puntu.
● 51-100 ordu: 0,4000 puntu.
● 101-200 ordu: 0,5000 puntu.
● 200 ordutik gora: 1,2500 puntu.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkartze zientifikoek emandako eta ziurtatuko ikastaroak baloratu egingo dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
II.2.2.– Espezialitateko etengabeko prestakuntza (gehienez, 3 puntu).
Dagokion lanpostuaren espezialitatearekin lotutako ikastaro bakoitzeko iraupenaren arabera:
● 20-30 ordu: 0,2000 puntu.
● 31-50 ordu: 0,3000 puntu.
● 51-100 ordu: 0,4000 puntu.
● 101-200 ordu: 0,5000 puntu.
● 200 ordutik gora: 1,2500 puntu.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkartze zientifikoek emandako eta ziurtatuko ikastaroak baloratu egingo dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
II.2.3.– Gradu-ondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu).
● Doktorea: 3 puntu.
● Cum laude doktorea: 4 puntu.
● Graduondoko masterra: 2 puntu.
● Unibertsitate aditua edo espezialista: 1 puntu.
● Ikertzeko nahikotasuna edo diploma ikasketa aurreratuetan: 1 puntu.
● Doktoretza ikastaroak: doktoreak ikastaroetako bikain edo ohorezko matrikula bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,1000 puntu.
Ez dira baloratuko doktoretza-ikastaroak, baldin eta hauetako bat lortzeko balio izan badute: doktore titulua, ikertzeko nahikotasuna edo ikasketa aurreratuetako diploma.
II.2.4.– Jarduera zientifikoa (gehienez, 3 puntu).
Dagokion espezialitatearekin lotutako lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak edo komunikazioak aurkezteagatik, eta hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik.
● Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0, 2500 puntu.
● Estatuko txosten bakoitzeko: 1 puntu.
● Nazioarteko txosten bakoitzeko: 1,500 puntu.
● Eskualdeko ahozko komunikazio edo poster bakoitzeko: 0,1500 puntu.
● Estatuko ahozko komunikazio edo poster bakoitzeko: 0,6000 puntu.
● Nazioarteko ahozko komunikazio edo poster bakoitzeko: 1 puntu.
● Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,2000 puntu.
● Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 0,7500 puntu.
● Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 1,2500 puntu.
● Argitalpen bakoitzeko (lehengo egilea): 1 puntu.
● Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.
● Liburu bakoitzeko (lehengo egilea): 2 puntu.
● Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
● Kapitulu bakoitzeko (lehengo egilea): 1 puntu.
● Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.
● Tesina egiteagatik: 1,5000 puntu.
II.2.5.– Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 3 puntu).
● Medikuntza Fakultateko katedraduna, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko) 1 puntu.
● Medikuntza Fakultateko irakasle titularra, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko) 0,5000 puntu.
● Medikuntza Fakultateko irakasle elkartua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko) 0,2500 puntu.
● Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (organo eskudunak emandako izendapen-urte bakoitzeko): 0,5000 puntu.
● Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.
III.– Euskararen ezagutza (gehienez, 6 puntu).
Euskararen erabilera Osakidetza normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta berau gartzen duten arauetan xedatukoaren arabera baloratuko da.