EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2019093

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 29koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen, deitzen eta argitaratzen baitira EAEko jarduera ekonomikoko guneetako, enpresa-parkeetako eta industrialdeetako Renove programa - Energia-efizientzian eta energia berriztagarrien erabileran inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak.

Organo emailea: ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
Xedapenaren data: 2019-04-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201902372
Maila: Ebazpena
EEE zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mende dago, eta energia aurreztea eta energia-efizientzia, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jarduerak egin behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eremuan.
Ildo horretan, EEE hainbat ekintza garatzen ari da 2030eko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) bildutako helburuak betetzeko. Jarduera horietako da zenbait laguntza-programa abian jartzen dituela, energia-efizientzia sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.
Horrenbestez, EAEko jarduera ekonomikoko guneetan, enpresa-parkeetan eta industrialdeetan energia-efizientzia eta energia berriztagarriak sustatzeko jardun eta inbertsioak babesteko lehentasunezko helburuarekin diseinatu da laguntzen programa hau.
Adierazitako guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2019ko EAEko jarduera ekonomikoko guneetan, enpresa-parkeetan eta industrialdeetan Renove Programa – Energia-efizienzian eta energia berriztagarrien erabileran inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzea eta deialdia egitea, EEEren zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz (otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuak martxoaren 5eko lehengo 64/1985 Dekretua bigarrengoz aldatzen du). Programaren edukia ebazpen honekin batera doa, I. eranskin gisa.
Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, oso-osorik, 2019ko EAEko jarduera ekonomikoko guneetan, enpresa-parkeetan eta industrialdeetan Renove programa – Energia-efizientzian eta energia berriztagarrien erabileran inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau.
Bilbao, 2019ko apirilaren 29a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.