EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2019093

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 2koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Osakidetzako Garbiketa Zerbitzuko enpresa esleipendunen sektore-hitzarmen bakarreko soldata-taulak onartzen dituen akordioa erregistratu, argitaratu eta gordailutzea; akordio horrek ondorioak izango ditu 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta batzorde paritarioaren ordezkari sindikalen onarpena du (hitzarmenaren kode-zk.: 86002115012003).

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren data: 2019-04-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201902368
Maila: Ebazpena
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2019ko martxoaren 25ean aurkeztu da, REGCONen, Osakidetzako Garbiketa Zerbitzuko enpresa esleipendunen sektore-hitzarmen bakarreko soldata-taulak onartzen dituen akordioaren arauzko dokumentazioa. Akordio horrek ondorioak izango ditu 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta batzorde paritarioaren ordezkari sindikalen onarpena du.
Bigarrena.– 2019ko martxoaren 22an, Osakidetzako Garbiketa Zerbitzuko enpresa esleipendunen batzorde paritarioak sinatu zuen akordio hori.
Hirugarrena.– Akordio partzial hori sinatu dutenek pertsona bat izendatu dute, sinatze-aktan, akordioa erregistratu eta argitaratzeko izapideak egin ditzan.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 eta 3. artikuluetan aurreikusitako eskumena, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua (2015-10-24ko BOE), betiere bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuarekin, zeinaren 16. artikuluan sortzen baita Lan eta Justizia Saila eta lehen xedapen iragankorrean ezartzen baitu erregelamendu organikoak indarrean daudela. Aplikagarriak dira, halaber, apirilaren 9ko 191/2013 Dekretua, urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuari dagokionez, eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua, Hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzkoa.
Bigarrena.– Sinatutako akordioak Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 85., 87., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Agindua ematea akordioa inskribatu eta gordailutu dadin Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan, eta horren berri alderdiei jakinaraztea.
Bigarrena.– Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 2a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.
Yolanda Zarandona Gutierrezek, Osakidetzako Garbiketa Zerbitzuko Enpresa Esleipendunen Hitzarmen Kolektiboko Batzorde Paritarioak emandako baimena baliatuta, honako hau
Adierazten du: Batzorde horrek pasa den ostiralean egindako bilkuran –2019ko martxoaren 22an–, besteak beste, jarraian azaltzen den gaia aztertu zuen, CCOOk hala eskatuta, eta hona hemen hartutako erabakia, bileraren aktatik hitzez hitz hartua:
Azalarazitako gaia: 2019rako, batzorde paritarioari lan-hitzarmeneko soldata-taulak eguneratu beharra azaldu zitzaion; izan ere, taula horiek bazeuden argitaratuta, eta indarrean zeuden bai otsailaren 14ko 2/2019 Legea, lansarien arloan 2019ko ekitaldirako presako aurrekontu-neurriei eta luzapenaren beste alderdi batzuei buruzkoa, bai Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren otsailaren 26ko 148/2019 Ebazpena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Gobernu Kontseiluak hartu duen erabaki bat. Erabaki horren bitartez, onartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sektore publikoaren zerbitzura dauden langile lan-kontratudunen ordainsari-igoerak 2019. urterako, eta finkatzen da funtzionarioen lanpostu-maila bakoitzaren lanpostu-mailako osagarriaren zenbatekoa.
Batzordearen ebazpena: Batzordeak, aho batez, honako erabaki hau hartu du:
Onartzea, 2019rako, Osakidetzako Garbiketa Zerbitzuko enpresa esleipendunen sektore-hitzarmen bakarreko soldata-taulak onartzen dituen akordioa. Sinatutako soldata-taula horiek akta honi erantsi zaizkio eta hor daude % 2,25ean eguneratuta soldata kontzeptuak, 2019ko urtarrilaren 1eko ondorioekin, honako hauek kontuan hartuta: otsailaren 14ko 2/2019 Legea, lansarien arloan 2019ko ekitaldirako presako aurrekontu-neurriei eta luzapenaren beste alderdi batzuei buruzkoa, eta Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren otsailaren 26ko 148/2019 Ebazpena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Gobernu Kontseiluak hartu duen erabaki bat. Erabaki horren bitartez, onartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sektore publikoaren zerbitzura dauden langile lan-kontratudunen ordainsari-igoerak 2019. urterako, eta finkatzen da funtzionarioen lanpostu-maila bakoitzaren lanpostu-mailako osagarriaren zenbatekoa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen direnetik aurrera ordainduko dira.
Eta hala ziurtatzen du, behar diren ondorioak izan ditzan, Bilbon, 2019ko martxoaren 22an.