EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2019092

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 24koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Osasuneko sailburuaren 2018ko ekainaren 13ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda. Dirulaguntzak deitu dira adikzioen prebentzio komunitariorako programak garatzeko, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak gauzatzeko, eta jokabide osasungarriak bultzatzeko jardun-eremu horietan talde teknikoak sortu eta mantendu daitezen 2018ko ekitaldian.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2019-04-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201902344
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/06/29an argitaratutako 2018/06/13ko AGINDUA [201803388]

AURREKARIAK
1.– 2018ko ekainaren 29an, Osasuneko sailburuaren 2018ko ekainaren 13ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu haren bidez, laguntza ekonomikoetarako deialdia egiten da, adikzioen prebentzio komunitariorako programak garatzeko, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak gauzatzeko, eta jokabide osasungarriak bultzatzeko jardun-eremu horietan talde teknikoak sortu eta mantendu daitezen.
2.– 2018ko ekainaren 13ko Aginduaren 9.7 artikuluan ezarritakoari jarraituz, publikotasun-printzipioa betetzeko, eta ebazpenak berariaz banan-banan jakinarazi behar direla ahaztu gabe, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Osasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez, xedapen honen babesean emandako dirulaguntzen onuradunak diren entitateen zerrenda.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Osasuneko sailburuaren 2018ko ekainaren 13ko Aginduaren II. Kapituluaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak argitara ematea. Datu horiek I. eranskinean daude jasota.
Bigarrena.– Osasuneko sailburuaren 2018ko ekainaren 13ko Aginduaren III. Kapituluaren babesean emandako dirulaguntza guztiak, haien onuradunak diren erakundeak eta ezetsitako eskabideak argitara ematea. Datu horiek II. eranskinean daude jasota.
Hirugarrena.– Osasuneko sailburuaren 2018ko ekainaren 13ko Aginduaren IV. Kapituluaren babesean emandako dirulaguntza guztiak, haien onuradunak diren erakundeak eta ezetsitako eskabideak argitara ematea. Datu horiek III. eranskinean daude jasota.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 24a.
Osasuneko sailburuordea,
IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.
I. ERANSKINA
TALDE TEKNIKOAK MANTENTZEKO LAGUNTZAK
II. ERANSKINA
ADIKZIOEN PREBENTZIO KOMUNITARIOKO PROGRAMAK GARATZEKO ETA JARDUERA-EREMU HORRETAN OHITURA OSASUNGARRIAK SUSTATZEKO LAGUNTZAK
III. ERANSKINA
ARRISKUAK ETA KALTEAK PREBENITZEKO ETA MURRIZTEKO PROIEKTUAK GAUZATZEKO LAGUNTZAK