EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2019090

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren ebazpena, kontsumo-arloko SAN-01A001-46-2018 zehapen-espedientea ebazten duena.

Xedapenaren data: 2019-05-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201902294
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/03/13an argitaratutako 2019/03/04ko IRAGARPENA [201901338]

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Horren arabera, jakinarazten da SAN-01A001-46-2018 zehapen-prozeduraren ebazpena eman dela, Inmoclima Online SL enpresari zuzendua.
Espedientearen deskribapena:
Hautsitako araua: Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren 6/2003 Legearen 50.5.b) artikulua.
Arau-haustearen deskribapena: ikuskapenaren aurka egitea, hari uko egitea edo oztopoak jartzea.
Ezarritako zehapena: 800 euro.
Legezko oharrak: ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Halaber, jakinarazten zaio honela ordaindu beharko duela zehapena:
– Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo, egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
– Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo, egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino geroago amaitzen bada, ordaintzeko epea errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluaren 1., 3. eta 4. apartatuen arabera egingo da.
Ordaintzean, adierazi beharko da zein diren zigortuaren izena (Inmoclima Online SL) eta espediente-zenbakia (SAN-01A001-46-2018), bai eta espedientea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola ere. BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da ordainketa: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia.
Honen berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 3a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
NORA ABETE GARCÍA.
ERANSKINA