EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2019089

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1013/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-03-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201902259
Maila: Ediktua
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 1013/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Souheyla Benabdallah.
Abokatua: Ramon Del Valle Tauste.
Prokuradorea: Nikole Calvo Gomez.
Demandatua: Benali Bouteldja.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan, epaia eman da 2019-03-13an, eta hau da epaitzaren idazpurua:
120/2019 EPAIA.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 13a.
Vitoria-Gasteizko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu M. Belén González Martínek ikusi ditu epaitegi honetan bideratu diren seme-alabentzako neurriei buruzko 1013/2018 autoak. Hauek izan dira alderdiak: batetik, Souheyla Benabdallah, demandatzailea, Calvo prokuradorearekin; eta bestetik, Benali Bouteldja, demandatua (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe), eta Fiskaltzak ere parte hartu du. Horrenbestez, Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman du.
Benali Bouteldja demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baita.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 22a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.