EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2019086

EDIKTUA, 134/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-04-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201902167
Maila: Ediktua
Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia, Merkataritzako Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 134/2018 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Maria Truchuelo Garcia eta Amaia Santa Cruz Arrieta abokatua.
Prokuradorea.
Demandatua: Viajes Abreu SA, B The Travel Brand eta Everjets Aviaqao Executiva SA.
Gaia: hitzezko judizioa.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-11-22an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Partez baiesten dut Maria Truchuelo Garciak eta Amaia Santa Cruz Arrietak aurkeztu duten demanda, Viajes Abreu SA, B The Travel Brand eta Everjets Aviaqao Executiva SAren aurkakoa, eta, ondorioz, Viajes Abreu SA eta Everjets Aviaqao Executiva SA kondenatzen ditut 800 euro ordaintzera, dagozkion legezko interesekin, eta ikusten dut Agencia de Viajes B The Travel Brand delakoak ez duela jarduteko gaitasunik.
Kostuak: Ez da hartzen kostuei buruzko erabakirik.
Ebazpen hau irmoa da, eta beronen aurka ezin da errekurtsorik jarri, PZLaren 455.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Everjets Aviaqao Executiva SA demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka ezingo du errekurtsorik jarri demandatu auzi-iheslariak.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.
Donostia, 2019ko apirilaren 8a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.