EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2019086

AGINDUA, 2019ko apirilaren 24koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2019-04-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201902162
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/07/16an argitaratutako 2018/06/25eko AGINDUA [201803679]

Osasuneko sailburuaren 2018ko ekainaren 25eko Aginduaren bidez (2018ko uztailaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 136. zk.), Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordea sortu zen, organo aholku-emaile gisa, Osasun Sailari aholku teknikoak emateko antolamendu-ereduaren eraketan, non lehen mailako arretaren eta arreta espezializatuaren integrazioak ahalbidetuko baitu arreta-jarraitutasun murriztea, Osasun Saileko Aholku Batzordeen Araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoaren esparruan.
2018ko ekainaren 25eko Aginduaren 3. artikuluan ezartzen denez, hauxe izango da Batzordearen osaera: batzordeburu bat, idazkari bat eta 18 batzordekide, agindu horren 4. artikuluan jasotako banaketari jarraituz. Denak ere Osasuneko sailburuak izendatuko ditu.
Osasuneko sailburuaren 2018ko ekainaren 25eko Aginduaren bidez (2018ko uztailaren 16ko EHAA, 136. zk.), Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordeko kideak izendatu ziren.
Oraingoan, beharrezkoa da organo horretako bi kide ordeztea.
Adierazitakoari jarraituz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eguneratzea Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordearen osaera, eta Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordeko idazkari izendatzea Susana Martín Benavides, Lehen Mailako Arretako Estrategiako koordinatzailea, aurreko titular Miren Nekane Murga Eizagaechevarríaren ordez.
Halaber, Osasun Sailaren ordezkari izendatzea Miguel Sánchez Fernández, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria, June Kortajarena Ambélezen ordez.
Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 24a.
Osasuneko sailburua,
MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.