EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2019086

AGINDUA, 2019ko apirilaren 30ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez uko egin eta amaiera ematen baitzaio «EB2-1145/00-EE-040 etxebizitza babestuaren desjabetzea; helbidea: Miramar bidea 3, behea A, Bilbao» desjabetze-espedientearen desjabetze-prozedurari eta espedientea artxibatzen baita.

Xedapenaren data: 2019-04-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201902159
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/03/13an argitaratutako 2019/02/25eko AGINDUA [201901327]

Ikusi da EB2-1145/00-EE-040 etxebizitza babestuari buruzko espedientea (helbidea: Miramar bidea 3, behea A, Bilbao).
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Ikuskatu eta gero eta ikuskaritza horren ondoriozko zehapen-prozeduraren ebazpena eman eta gero, egiaztatu egin da EB2-1145/00-EE-040 etxebizitza babestuaren jabeak (helbidea: Miramar bidea 3, behea A, Bilbao) ez duela etxebizitza hori ohiko bizileku iraunkor gisa erabiltzen, eta etxebizitza babestua horren zertarakoa eta erabilera ez direla betetzen, etxebizitza alokatuta izatearen ondorioz.
Bigarrena.– 2018ko irailaren 14ko ohartarazpenaren bidez –hartzaileak 2018ko irailaren 17 jaso zuen–, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzatik etxebizitza horren jabeari errekeritu zitzaion etxebizitza horretan erroldatzeko eta bere ohiko bizileku gisa ezartzeko, eta ohartarazi zitzaion, halaber, hala egin ezean, Euskal Autonomia Erkidegoak desjabetu egingo ziola.
Hirugarrena.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko otsailaren 25eko Aginduaren bidez, erabaki zen desjabetze-espedientea hastea, eta jendaurrean jartzea «EB2-1145/00-EE-040 etxebizitza babestuaren desjabetzea; helbidea: Miramar bidea 3, behea A, Bilbao» espedientearen eraginpeko ondasunen eta eskubideen zerrenda. Honako hauek dira horien erregistro-datuak:
Bilboko 1 zenbakiko Jabetza-erregistroa (Deustu), 1701 liburukia, 637 liburua, 142 orria, 28429 finka, 1. inskripzioa.
Titularraren izena eta helbidea:
Luis Carmona San Román.
Miramar bidea 3, behea A.
Bilbao.
Laugarrena.– Jendaurreko informazioaldian zehar, 2019ko martxoaren 29an, Mikel Lopez Echeverriak Luis Carmona San Románen izenean eta hura ordezkatuz idatzi bat aurkeztu du, alegazio hauekin:
1.– Zehapen-ebazpenaren aurka ezarritako gora jotzeko errekurtsoaren aurka erantzunik eman ez den heinean, ez dela ebatzi bere ordezkatuaren aurka jarraitu den zehapen prozedura ez duelako etxebizitza hori ohiko bizileku iraunkor gisa erabiltzen, eta etxebizitza babestu horren zertarakoa eta erabilera ez direla betetzen etxebizitza alokatuta izatearen ondorioz.
2.– Desjabetze-espedienteari dagokion etxebizitzan erroldatzea errekeritu zaiola eta etxebizitza alokatuta duela horretarako baimena eskatzetik salbuesten duen jakinarazpen bat duelako.
Horrenbestez, desjabetze-espedientea berehala artxibatzeko eskatzen du.
Bosgarrena.– aurkeztutako alegazioak ikusita, honako hau:
1.– Zehapen-espedientea ebatzi ez dela-eta aurkeztutako lehen alegazioa onartzen da.
2.– Ordezkatzen duzun etxebizitza-jabearen etxebizitza alokatuta egotearekin lotuta dagoen alegazioa, oraindik ebatzi ez den zehapen-espedientearekin lotuta dago eta, ondorioz, ez da ebazpenik emango horren inguruko espedientea ebatzi arte.
ZUZENBIDE OINARRIAK
Lehenengoa.– Desjabetze-espedienteak izapidetzeko eskumena ekainaren 18ko 3/2015 Etxebizitzari buruzko Legeak ematen dio organo honi.
Bigarrena.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 20. artikuluaren eta bere Erregelamenduaren arabera, jendaurreko informazioaldian azalduko direnen alegazioak kontuan hartuz, Gobernadore Zibilak, beharrezkoak ikusten dituen egiaztapenak egin ondoren, ebatziko du, hogei eguneko epean gehien jota.
Hirugarrena.– Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 93. artikuluan ezarritakoaren arabera, Administrazioak ofizioz hasitako prozeduretan, Administrazioak uko egin ahal izango du, arrazoituz, eta legeetan ezarritako kasuetan eta ezaugarriekin.
Ikusi dira aipatutako lege-aginduak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatzekoak diren aplikatzekoak diren gainerako araudiak, honako hau
XEDATZEN DUT:
1.– Partez baiestea 2019ko martxoaren 29an Mikel Lopez Etxebarriak Luis Carmona San Romanen izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako alegazioa. Gainera, uko egitea «EB2-1145/00-EE-040 etxebizitza babestuaren desjabetzea; helbidea: Miramar bidea 3, behea A, Bilbao» desjabetze-espedientearen eraginpeko ondasunak eta eskubideak okupatzeko desjabetze-espedienteari. Hori guztia bat dator adierazitako araudiarekin.
2.– Nahitaezko desjabetze-espedientearen amaiera adostea. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko otsailaren 25eko Aginduaren bitartez, espediente honi hasiera eman zitzaion eta jendaurrean jarri zen «EB2-1145/00-EE-040 etxebizitza babestuaren desjabetzea; helbidea: Miramar bidea 3, behea A, Bilbao» espedientearen eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda.
3.– Agindu hau interesdunari jakinaraztea eta argitaratzeko agintzea Nahitaezko Desjabetze Legearen 18. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoaren arabera.
4.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 30a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.