EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2019084

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 24koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, laneko arriskuen prebentzioaren arloan oso arau-hauste larria egiteagatik ezarritako zehapena argitaratzea agintzen duena. Espedientea: 18.0054.20.01.01.02 (24/4455/18) – Arau-hauste akta: I202018000004455.

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren data: 2019-04-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201902122
Maila: Ebazpena
Andres Vega de Seoane Kindelan enpresari irekitako espedientea ikusi da (IFK: 15946125H; helbidea: San Martin kalea 5, 2, 20005 Donostia, Gipuzkoa) eta kontuan hartu da Gipuzkoako Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak 2018ko martxoaren 2an emandako I202018000004455 arau-hauste akta.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2018ko abuztuaren 24ko Ebazpenaren bidez, Andres Vega de Seoane Kindelan enpresari berrogei mila bederatziehun eta laurogeita sei (40.986) euroko zehapena ezarri zitzaion, Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.11 artikuluan tipifikatuta dagoen arau-hauste oso astun bat egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hura). Honela dio artikulu horrek: «Enpresaz kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jarduten duten erakunde espezializatuek, enpresen prebentzio-sistemaren ikuskaritza garatzen duten pertsonek edo erakundeek, edo lan-arriskuen prebentziorako prestakuntza garatzen eta egiaztatzen dutenek beren jarduerak gauzatzean kasuan kasuko ziurtagiria edo baimena ez izatea, hura eten edo iraungi egin denean, behin-behineko baimena iraungi denean nahiz jarduketan dagokion irismena gainditzen denean».
Bigarrena.– Ebazpen hori irmoa da 2019ko otsailaren 1etik.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Bakarra.– Espedienteaz arduratzeko eskumena Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena da, honako hauetan xedatutakoaren arabera: apirilaren 11ko 84/2017 Dekretua (2017ko apirilaren 21eko EHAA); maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretua (1998ko ekainaren 3ko BOE); eta Laneko arriskuen prebentzioaren arloan oso arau-hauste larriak egiteagatik ezarritako zigorrak argitaratzeari eta zigortutako enpresen erregistroa sortzeari buruzko azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 2, 3, eta 4. artikuluak (2012ko abenduaren 4ko EHAA).
Ikusirik lege-arauak eta oro har aplikatzekoak diren gainerakoak, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzak, dituen ahalmenez baliatuz, hau
EBATZI DU:
Lehenengoa.– Jarritako zehapen horri buruzko datuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea. Hona hemen datuak:
– Sozietatearen izena: Andrés Vega de Seoane Kindelan.
– Zer sektoretan diharduen: entsegu eta analisi teknikoak.
– Identifikazio fiskaleko kodea: 15646125H.
– Egoitza soziala: San Martin kalea 5, 2, 20005 Donostia, Gipuzkoa.
– Egindako arau-haustea: LAZLTBren 13.11 artikulua: Enpresaz kanpoko prebentzio-zerbitzu gisa jarduten duten erakunde espezializatuek, enpresen prebentzio-sistemaren ikuskaritza garatzen duten pertsonek edo erakundeek, edo lan-arriskuen prebentziorako prestakuntza garatzen eta egiaztatzen dutenek beren jarduerak gauzatzean kasuan kasuko ziurtagiria edo baimena ez izatea, hura eten edo iraungi egin denean, behin-behineko baimena iraungi denean nahiz jarduketan dagokion irismena gainditzen denean.
– Zehapen ekonomikoaren zenbatekoa: berrogei mila bederatziehun eta laurogeita sei (40.986) euro.
– Arau-hauste aktaren data: 2018ko martxoaren 2a.
– Zehapen-ebazpenaren data: 2018ko abuztuaren 24a.
– Zehapena irmo egin zen eguna. 2019ko martxoaren 1a.
Bigarrena.– Argitaratzen diren datu horiek laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astunak egiteagatik ezarritako zehapenen Erregistroan inskribatzea, lehen aipatutako azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari atxikita dago erregistro hori.
Ezarritako zehapenari dagozkion erregistroko datuak bost urteren buruan ezeztatuko dira, zehapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 24a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.