EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2019084

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez CIFP Don Bosco LHII entitatearen baimena berritzen baita, profesional baimenduak prestatzeko erakunde baimendu gisa aritzeko.

Xedapenaren data: 2019-03-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201902116
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/10/15ean argitaratutako 2013/06/06ko EBAZPENA [201304376]

Espedientea: EXB/2018/004.
AURREKARIAK
Bat.– Energia, Meategien eta Industria Segurtasunerako zuzendariaren 2013ko ekainaren 6ko Ebazpenaren bidez (2013-10-15eko EHAA), CIFP Don Bosco LHII entitateari baimena berritu eta espezialitate gehiagotarako handitu zitzaion, profesional baimenduen prestakuntzarako erakunde baimendu gisa aritzeko espezialitate hauetan:
– Iturgintzako banakako kualifikazio-agiria.
– Eraikinen instalazio termikoetarako banakako kualifikazio-agiria.
– Hozte instalazioetarako banakako kualifikazio-agiria.
– Hozte instalazioen kontserba-ziorako edo konponketarako banakako kualifikazio-agiria.
– Fluordun hoztaileko edozein karga duten hozkailu ekipoen maneiatzaile (GF1).
– 3 kg fluordun hoztaile baino gutxiago duten hozkailu ekipoen maneiatzaile (GF2).
– Fluordun hoztailea duten ibilgailuentzako aire girotuen maneiatzaile (GF 3).
– Fluordun gasak agente-itzaltzaile gisa erabiltzen duten suteen aurkako ekipoen maneiatzaile (GF 4).
– Fluordun gasak dituzten disolbatzaileak edo hauek erabiltzen dituzten ekipoen maneiatzaile (GF 5).
– Gas instalatzaileak, B kategoria.
– Petrolio-produktu likidoen instalatzailea ICL1.
Bi.– 2018ko azaroaren 28an, CIFP Don Bosco LHIIren ordezkaritzak eskabidea aurkeztu zuen profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aritzeko zeukan baimena berritzeko, baimendutako dagoen espezialitateetan.
Hiru.– Eskabide horrekin batera, industria-segurtasunaren arloko banakako kualifikazio-agiriak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ziren; zehazki, hauek:
– Erakundea identifikatzeko datuak; egoitza helbide honetan dago: San Marko bidea z/g, 20100 Errenteria.
– Dagozkion azterketak egiteko erakundeak dituen instalazioen, giza baliabideen eta baliabide teknikoen deskribapena.
– Egingo diren ikastaroen zehaztapena, aurreikusitako gaiak, metodologia, antolamendua eta ebaluazio-sistemak zehaztuz.
Lau.– Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren zerbitzu teknikoek egiaztatu dutenez, egokia da aurkeztutako dokumentazioa eta bat dator indarrean sartu diren araudi berriekin. Horrenbestez, aldeko txostenak egin dituzte aitortutako erakunde gisa aritzeko zeukan baimena berritzeko.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Bat.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria organo eskuduna da ebazpen hau hartzeko, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuak xedatutakoaren arabera.
Bi.– Espedientea martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak xedatutakoaren arabera izapidetu da; horrek arautzen ditu, bada, industria-segurtasunaren arloko banakako kualifikazio-agiriak eta enpresa baimen-duak, eta hainbat espezialitatetako profesional baimenduei banakako kualifikazio-agiriak emateko araubidea eta enpresa baimenduen ziurtagiriena. Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduak egin du aipatutako dekretuaren erregelamendu-garapena.
Hiru.– Industria-segurtasunaren alorrean banakako kualifikazio-agiriak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan ezartzen denez, prestakuntza-ikastaroak emateko egun aitortuta dauden entitateek 5 urterik behin berritu beharko dute baimena, dekretu horren 25. artikuluan ezarritako betekizun eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
Lau.– Aurkeztutako dokumentazioaren arabera, eskatzaileak (CIFP Don Bosco LHII) baditu dekretu horren 22. artikuluan eskatzen diren gutxieneko instalazioak. Instalazioak, bestalde, Gipuzkoako Lurralde Historikoan daude.
Bost.– Halaber, garatu beharreko ikastaroei buruzko egiaztagiri nahikoa aurkeztu da, eta zehaztu egin dira gai-zerrendak, metodologia, antolakuntza eta ebaluatzeko aurreikusitako sistemak; era berean, egiaztatu da aurkeztutako agiriak indarrean dauden araudi berrietara egokituta daudela, berriztatu beharreko espezialitateen alorrei dagokienez.
Sei.– Justifikatu egin dira, halaber, erakundeak baimena berriztatzea eskatzen duen espezialitate ezberdinetan ikastaroak emateko dituen giza baliabideak.
Zazpi.– Labur esanda, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretu horretan ezarritakoari jarraituz izapidetu da prozedura, eta erakunde eskatzaileak, bere aldetik, dekretu horren 25. artikuluan jasotako egiaztagiri nahikoa aurkeztu ditu.
Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
1.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, CIFP Don Bosco LHII entitateari profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aritzeko baimena berritzea. Baimena berritu zaien espezialitateak indarrean dagoen araudira egokitu dira, eta honako hauek dira:
– Iturgintzako instalatzailea – IA.
– Gas-instalatzailea, B maila – IGB.
– Petroliotik eratorritako produktuen instalatzailea – ICL1.
– Fluordun gasen maneiatzailea (edozein karga) – GF1.
– Fluordun gasen maneiatzailea (3 kg baino karga txikiagoa) – GF2.
– Fluordun hoztailea duten ibilgailuentzako aire girotuen maneiatzaile – GF 3.
– Fluordun gasak agente-itzaltzaile gisa erabiltzen duten suteen aurkako ekipoen maneiatzaile – GF 4.
– Fluordun gasak dituzten disolbatzaileak edo hauek erabiltzen dituzten ekipoen maneiatzaile – GF 5.
– Instalazio termikoen instalatzailea – IMT.
– Hozte instalazioen instalatzailea eta kontserbatzailea/konpontzailea – IF1.
2.– Erakunde honek baimena du Gipuzkoako Lurralde Historikoan dauden eta baimena duten instalazioetan ikastaroak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen Lurralde-ordezkaritzan, eta egiaztatu egin beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak.
3.– Aitortutako erakunde orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten eginbeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.
4.– Aitortutako erakundeek galdu egingo dute aitortutako erakundearen kalifikazioa, baldin eta ez badituzte betetzen aipatutako dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.
5.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Zerbitzu zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 122. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Donostia, 2019ko martxoaren 11.
Lurralde-ordezkaria,
JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.