EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2019083

AGINDUA, 2019ko apirilaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Herriko Unibertsitateko goi-hezkuntzako zerbitzu publikoengatik 2019-2020 ikasturtean ordaindu beharreko prezioak finkatzen dituen eta prezio horietatik salbuesteko eta beroriek gutxitzeko baldintzak zehazten dituen agindu-proiektua.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-04-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201902100
Maila: Agindua
Hezkuntzako sailburuak agindu-proiektu bat prestatu du, Euskal Herriko Unibertsitateko goi-hezkuntzako zerbitzu publikoengatik 2019-2020 ikasturtean ordaindu beharreko prezioak finkatzeko eta prezio horietatik salbuesteko eta beroriek gutxitzeko baldintzak zehazteko; Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean zehazten denaren arabera izapidetu behar da proiektu hori.
Lege horren 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Halaber, xedapenen izaera aintzat hartuta komenigarria baldin bada, jendaurrean jarri beharko dira.
Halaber, 8/2003 Legearen 8.4 artikuluaren arabera, nahikoa izango da hogei egun balioduneko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Azaldutakoaren ondorioz, eta Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen apirilaren 11ko 79/2017 Dekretuan xedatutakoarekin bat, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta, honako agindu-proiektu hau: Euskal Herriko Unibertsitateko goi hezkuntzako zerbitzu publikoengatik 2019-2020 ikasturtean ordaindu beharreko prezioak finkatu eta prezio horietatik salbuesteko eta beroriek gutxitzeko baldintzak zehaztekoa.
2.– Agindu horren eraginpeko interes legitimoren baten jabe direla uste duten pertsona fisiko edo juridiko publiko zein pribatu guztiek kontsulta dezakete agindu-proiektu horren espedientea. Horretarako, Zerbitzu Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikora jo beharko dute (www.euskadi.eus), goian adierazitako epearen barruan, eta aurkeztu ahal izango dituzte egokitzat jotako alegazio, agiri eta frogagiri guztiak.
Vitoria-Gasteiz 2019ko apirilaren 15a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.