EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-05-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2019081

IRAGARKIA, 2019ko apirilaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez emandako dirulaguntzen zenbatekoa aldatzeko ebazpenak jakinarazten baitira (Ekintzaileei laguntzeko deialdia 2017).

Xedapenaren data: 2019-04-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201902070
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/07/28an argitaratutako 2017/07/27ko EBAZPENA [201703825]

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak zenbait ebazpen eman ditu, zeinen bidez jakinarazten baita aldatu egin dela emandako dirulaguntzen zenbatekoa, ekintzaileentzako laguntzetarako deialdiaren 23. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26an egindako bileran hartutako Erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2017-07-28ko EHAA).
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Ebazpen horiek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta, haien aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarkia jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Xede horretarako, jakinarazten da emandako dirulaguntzen zenbatekoak aldatzen dituzten ebazpenen testu osoa interesdunen esku dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 2a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.