EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-04-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2019079

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 8koa, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen eta argitaratzen baitira 2019ko «Sakondu» laguntza programa arautzen duten oinarriak, eta beketarako deialdia egiten baita.

Xedapenaren data: 2019-04-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201902041
Maila: Ebazpena
SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoak, hainbat ekintza egiten ditu bultzada bat emateko Euskal Autonomia Erkidegoko industria eta enpresen jarduerari, inbertsioari, garapenari, industria arloko dibertsifikazio eta lehiakortasunari, berrikuntzari, nazioartekotzeari, Informazioaren eta Ezagutzaren Gizarteari eta enpresen ekintzailetzari.
Zentzu horretan, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak hainbat ekintza garatzen ditu euskal enpresen nazioartekotzea sustatzeko. Ekintza horien artean aipatzekoak dira gure enpresen nazioarteko posizionamendua hobetzea helburu duten laguntza-programak.
Ondorioz, laguntza-programa hau diseinatu da honek lehentasunezko helburuarekin diseinatu da, euskal enpresen ekintzak, aktibidade gutxi dituzten herrialdetan, sustatzeko helburuarekin.
Gorago adierazitakoaren arabera, honako hau
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.– SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen eta, beraz, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren organo nagusien funtzioak arautzen dituen azaroaren 13ko 160/2018 Dekretuan ezarritakoaren arabera, 2019 «Sakondu» Laguntza Programari dagozkion oinarri arautzaileak eta deialdia onartzea, zeinen edukia atxikita baitago ebazpen honen I. eranskinean.
Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluari jarraikiz, 2019 «Sakondu» laguntza programaren oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, hautazko izaeraz, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bilbao, 2019ko apirilaren 8a.
SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.
I. ERANSKINA
SAKONDU 2019 LAGUNTZA-PROGRAMAREN OINARRI ARAUTZAILEAK
Enpresen nazioartekotzea ez da kontzeptu berria Euskadin. 80ko hamarkadatik Eusko Jaurlaritzak diseinatutako industria eta lehiakortasun plan guztien atal bat izan da, eta plan horiek Euskadiko industria-jardueraren lehiakortasuna sendotzen lagundu dute.
Azken urteetan, enpresen nazioartekotzea lehentasunezko jarduera-ardatz bilakatu da. Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren aldeko 2017-2020 Esparru Programaren zutabeetako da, eta indarrean dagoen 2017-2020 Industrializazio Planaren ardatz estrategikoetako bat da.
Gaur egungo egoera bereziki ona da nazioartekotze aukera berriei ekiteko. Euskadiko ekonomiak 2008ko jarduera-maila berreskuratu zuen 2017an, eta industria sektorea berriz ere hasi zen enplegu garbia sortzen. Esportazioek era esanguratsuan lagundu dute berreskurapen horretan, eta enpresa kopuru esanguratsuaren salbazio-taula izan dira, zeintzuek nazioarteko jardueran deskubritu baitituzte hazkunde eta lehiakortasun aukera berriak.
Beste alde batetik, Nazio Batuek sustatutako Garapen Iraunkorreko Helburuei egindako ekarpenerantz doan ibilbideari ekin dio Eusko Jaurlaritzak. NBEk 17 helburu (GIH) onartu zituen, pobrezia era guztiei amaiera emateko, desberdintasunak murrizteko eta klima aldaketaren kontra borrokatzeko, era berean, inor atzean gera ez dadila bermatuta.
Horregatik, Eusko Jaurlaritzak bere egin du 2030 Agendak dakarren erronka unibertsala, eta bere politika publikoak Agendaren erronkak aintzat hartuta bideratzeko konpromisoari atxiki zaio. Horretarako, nazioartekotze estrategia bermatzen duten hautaketa irizpideak sartuko ditu, ekonomikoak nahiz sozialak, inplikatuta dauden lurraldeetarako. Horren erakusgarri, 2019ko martxoaren 4an, Munduko Itunak eta Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko hiru enpresa-elkarteekin batera, euren lankidetza sendotzea erabaki dute, Euskadiko enpresa-ehunean 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) sustatzeko hitzarmenaren bitartez.
Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzak lidergoa hartuko du, baita enpresa guztiei euren nazioartekotzean laguntzeko erronka ere, ikuspegi inklusiboagotik eta iraunkorragotik. Horretarako apustu bikoitza egin du, alde batetik, kanpoko merkatuetan euren lehendabiziko urratsak ematen ari diren enpresei laguntzearen aldekoa, eta bestetik, lehendik esportatzaileak izanda, euren irismen globalean jauzi kualitatiboak eman nahi dituzten enpresei laguntzen jarraitzearen aldekoa.
Hortaz, Sakondu programak EAEn kokatuta duten enpresen lehiakortasunaren hobekuntza sustatzea du azken helburu, nazioarteko euren jardueran sakonduz, ikuspegi inklusiboagotik eta iraunkorragotik, iraunkortasuna negozio-ereduan nahiz nazioartekotze bere estrategian integratuz.
Sakonduren laguntzak dirulaguntza ez itzulgarri publikoen bitartez bideratzen dira, zeintzuek balio erantsiko zerbitzuen erabilera sustatzen saiatzen diren, proportzioan beste merkatu ohikoagoetan baino kokapen lehiakor ahulagoa duten kanpoko merkatuetan duten barneratze-maila hobe dadin, merkatu horiek barneko merkatuak bezain besteko garrantzi erlatiboa baitute edo handiagoa.
Nabarmendu behar da, sektore-elkarteek eta klusterren erakunde dinamizatzaileek eskatzaile jardun dezaketela enpresa onuradunen izenean, eta horietako zenbaiten eskaerak taldekatu ditzaketela, merkatu berari buruzkoak direnean. Hartara, erakunde horiek enpresen arteko lankidetzaren alde egiten duten lana baloratzea da helburua.
Aipa dezagun, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren 2019rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan dagoela Sakondu programa. Plan hori 2019ko martxoaren 12an onartu zen.
1. artikulua.– Helburua.
Sakondu programak, Enpresak Nazioartekotzeko 2017-2020 Planean islatu diren Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren helburuekin lerrokatuta, oso nazioartekotuta dauden enpresei presentzia eskasa edo presentziarik ez duten merkatuetan sartzen laguntzea du helburu.
2. artikulua.– Laguntza motak.
1.– Programa hau publizitate eta objektibotasun printzipioen mende dago bere egikaritzean nahiz ebazpenean.
2.– Laguntza horiek zuzen jaso diren eskabideen jarraikako aitortza prozeduraren arabera izapidetuko dira. Zentzu horretan, banan-banan eta ordenan ebatziko dira, eskabidea oinarri hauetan eskatzen den dokumentazioa eta guzti bete den unearen arabera.
3.– Programa honen markoan ematen diren laguntzak dirulaguntza ez itzulgarriak izango dira.
3. artikulua.– Araudi aplikagarria.
1.– Urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
2.– Urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
3.– Azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorra eta lege hori garatzen duen Araudia (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua), dirulaguntzen arloan oinarrizko legedia dena.
4.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.
5.– Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako dirulaguntzen bermeen eta itzulketaren jardunbide orokorra arautzen duena eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, jardunbidea eta betebeharrak ezartzen.
6.– Abenduaren 18ko Batzordeko (EB) Araudia, 1407/2013 zk., Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107 eta 108 artikuluak minimis-en laguntzei aplikatzeari buruzkoa (DOUE L 352/1).
7.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea.
8.– Azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legea, Euskararen Erabilpena Arautzekoa.
9.– Abenduaren 28ko 14/2007 Legea, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Kartari buruzkoa.
4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
1.– Artikuluan ezarritako helburura bideratutako baliabide ekonomikoak 800.000 eurokoak dira, eta SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarri diren aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. SPRIren aurrekontuak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude.
2.– Laguntzen esleipena ordenan egingo da, txostena osatuta dagoen unearen arabera.
3.– Programara bideratutako diru-kopurua agortzen denean, programa amaitu egingo da, eta gertaera hori SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren ebazpen bidez jakinaraziko da, www.spri.eus/sakondu bere web-orrian eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta.
5. artikulua.– Enpresa onuradunak.
1.– Programaren onuradunak izan daitezke euren nazioartekotze estrategia sendotu nahi duten enpresak, beti ere, jarraian zehaztuko diren eskakizunak betetzen badituzte:
Izen soziala edo instalazio produktiboa Euskal Autonomia Erkidegoan duten mikroenpresak eta enpresa txikiak eta ertainak (ETE), beti ere, indarrean dagoen deialdi hau baino lehenago eratuak badira.
ETE definizioa Batzordearen 651/2014 (EB) Araudiaren 1. eranskinean zehaztutakoaren arabera aplikatzen da.
2.– Enpresa horien esportazio-jarduerak bere orotarako fakturazioaren % 40 gainditu behar du eta 2018 urtean esportatutako guztirakoaren % 10etik beherako fakturazioa duten merkatuetan euren lehia-kokapena hobetu nahi dutenak.
3.– Onuraduna izan ahal izateko baldintzak dirulaguntzaren indarraldi osoan iraun beharko du.
6. artikulua.– Laguntzetatik kanpo geratzen diren enpresak.
1.– Ezin daitezke onuradunak izan bitartekaritza lana baino ez eta/edo hirugarrenen produktuak banatu baino egiten ez duten enpresak.
2.– Laguntzetatik kanpo geratzen dira Europar Batasunaren barruko hurbileko merkataritzako eragiketak.
3.– Oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun izatetik kanpo geratzen dira azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusi diren egoeretako bat betetzen duten pertsonak edo enpresak, egiteko dagoen berreskuratze agindu bati lotuta daudenak, Europar Batasuneko Batzordeak aldez aurretik hala erabaki ostean, laguntza bat merkatu bateratuarekin ez-bateragarria ata legez kanpokoa dela esan duenean, baita krisian dauden enpresak, krisian dauden enpresa ez finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko laguntza estatalei buruzko Zuzentarauen definizioaren arabera (DO C249, 2014-07-31).
4.– Zigor penala edo administratiboa duten enpresak ere laguntzetatik kanpo geratzen dira, zigor horren ondorioz, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu badute, edo horretarako gaitasunik gabe utzi dituen legezko debekuren batean sartuta dauden enpresak, sexu arrazoiengatiko diskriminazioagatik gertatu direnak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren kariaz.
5.– Jarraian zehaztuko diren egoeren arteko batean dauden enpresak dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira:
a) Orotara 200.000 eurotik gorako minimis dirulaguntza jaso duten enpresak, indarrean dagoen jardunaldi fiskaleko eta aurreko ekitaldi bietako epealdian zehar kontabilizatuta.
b) 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan eta 38/2003 Legearen 13. artikuluan onuradun izaera lortu ezin dela zehazten duten suposizioetan, eta horiekin lotuta, bereziki:
i) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarekikoak eta/edo erakunde laguntzaileekikoak egunean ez izatea, baita Eusko Jaurlaritzarekin dituen betebeharrekikoak, eta, halaber, zor muga-eguneratuak, erreklamatuak eta ez-ordainduak ez izatea SPRI Taldeko ezein enpresarekin.
ii) Egiteko izatea edozein Administrazioko edo bere sektore publikoetako edozein erakundeko aurrekontu publikoetatik datozen laguntzei edo dirulaguntzei dagozkien kopuruen itzulketa betebeharrak. Halaber, ez dute deialdi honetan parte hartzerik zehapen-prozedura batean zehapen irmoa jaso dutenek, prozedura horren jatorria, edo mota honetako programetan parte hartzea eragozten duen beste edozein, beti ere, zehapen hori betetzeko epealdian sartuta badaude. Enpresa mota horretako itzulketa edo zehapen prozeduraren batean sartuta badago, laguntza ematea edo ordaintzea, zehapen-prozesu horren emaitzara baldintzatuta geratuko da.
c) Kaudimengabe deklarazioa jaso badute prozeduraren batean, konkurtso deklarazioa eskatu izana, konkurtsoan deklaratuak egotea, esku-hartze judizialari lotuta izatea edo inhabilitatuak izan badira Konkurtso Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio epaian zehaztu den inhabilitazio epealdia amaitu barik.
6.– Ez enpresa, ez bere legezko ordezkariak ezin dute epai irmoren bidezko kondenarik izan lan osasunaren kontrako delituak egin izanagatik edo irmo zehatuak arau-hauste administratibo oso larria egin izanagatik aipatutako arloan, deialdi honen datatik atzerako 5 urteko epealdian.
7.– Lehiaren jokoa eragotzi, murriztu edo faltsutu dezaketen praktikak burutzen dituela egiaztatu badu eskudun agintaritzak.
8.– Armagintza ekoizten, merkaturatzen eta finantzatzen jardunez gero, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Kartari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legean xedatutakoaren arabera.
7. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
– Laguntza jaso dezakete 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean burututako ekintzak.
– Sakondu programak aholkularitza estrategiko eta operatiborako 15 ordu doan, 2019 zehar erabiltzeko, eskaintzen dizkie laguntzaren enpresa onuradunei, Basque Trade & Investment-ek (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia) eta/edo bere kanpoko sareak burutzekoa:
– Aholkularitza operatiboa Basque Trade & Investment-eko (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia) eta SPRIko kanpoko sareko adituek emango dute helmugako merkatuan, eta bulego bakoitzaren erabilgarritasunera doituko da.
– Aholkularitza estrategikoa parte hartzen duten enpresen nazioarteko lehiakortasuna hobetzera bideratutako materia zehatzagoei buruzkoa da, euren ezaugarri partikularren arabera, eta Basque Trade & Investment-eko (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia) eta SPRIko dagozkien sektore-teknikariek emango dute eta erabilgarritasunera doituko da.
– Helmuga herrian, zeinetarako laguntza eskatu den, jarduteko jarraian adieraziko diren akzioetatik, gutxienez, 2 mota desberdin egitea sustatzen du Sakondu programaren eskaera bakoitzak:
• Merkatu-azterketa. Azterketa horrek, gutxienez, honako atal hauek izango ditu: merkatu geografikoaren definizioa eta bere kuantifikazioa; merkatu segmentuen identifikazioa; aktoreen, tokiko eta nazioarteko lehiakideen, banaketa-sareen eta bezeroen identifikazioa. Helmuga herrialde bakoitzeko azterketa bakarra lagunduko da diruz, beti ere, Basque Trade & Investment-ek (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia) berariaz eta idatziz uko egin badio enpresa horri zerbitzua emateko aukerari. Zerbitzuak emateko eskabideak info@basquetrade.eus helbidera bidaliko dira.
– Jabetza industrialari lotutako gastuak eta homologazioak:
• Patente eta marken erregistroa: beharrezkoak diren kudeaketa gastuak diruz lagunduko dira, baita helmuga herrialdeko erregistro ofizialetako inskripzio-tasak ere.
• Homologazioa eta ziurtapena: helmuga herrialdean exijitutako derrigorrezko homologaziotik eratorritako gastuak, horretarako egiaztatuak diren erakundeek eginak, baita ziurtapenak eta aurre-kalifikazioak bezero handien aurrean, kanpoan.
– Azokei lotutako gastuak:
• Azoketan parte hartzea, erakusketari gisa: erakusketari gisa parte hartzea lagunduko da, nazioarteko azoken kasuan, beti ere, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, Basque Trade & Investment-ek (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia) taldeko parte hartzea antolatzen ez badu edo enpresak beste administrazio, elkarte edo kluster batekin parte hartzen ez badu ekitaldi berean.
Espazioaren alokairua, standaren dekorazioa eta azoka bakoitzeko bidaia poltsa bat izan daitezke diruz lagunduak. Azoka bakarra lagunduko da diruz eskaera bakoitzeko eta ekitaldi horiek nazioartekoak direnez, ez da exijituko lagundua izan dadila eskatu den azoka gainerako ekintza guztiak egingo diren helmuga herrialdean burutu dadila, baina beharrezkoa izango da azoka horrek helmuga herrialdean duen eragina.
• Helmuga herrialdean biltzarretan, foro espezializatuetan eta azoketan parte hartzea, bisitari gisa: izena-emateko ordaintzen den kuotak laguntza har dezake.
– Bidaiak:
• Prospekzio bidaiak helmuga herrialdera, merkatuak aztertzeko eta/edo bezero potentzialak diren enpresekin kontaktatzeko eta/edo azokak bisitatzeko eta/edo biltzarretan edo foro espezializatuetan parte hartzeko. Laguntza bidaia-poltsak izango dira, helmugaren arabera kalkulatuak. Gehienez 3 eskabide bakoitzeko.
• Alderantzizko misioak, bezero potentzialak diren helmuga herrialdeko enpresak gonbidatzeko. Gehienez 3 eskabide bakoitzeko.
– Sustapen gastuak:
• Hedapen eta sustapen materiala helmuga herrialdera egokitzea, herrialde horretako hizkuntza ofizialean edo ingelesez eginda, kasuaren arabera: Katalogoak, foiletoak, kartelak egitea, web-orriak diseinatzea, egitea eta abiaraztea (abiaraztea baino ez) eta gainerako informazio-materiala inprimatua edo ikus-entzunezkoa.
• Publizitatea: materiala sortzea eta helmuga herrialdean eragina duten sektore-bitartekoetan publizitate-eremuak erostearen kostua, baita produktua/zerbitzua abiarazteko publizitate digitalaren gastuak ere.
• Sustapen-ekintzak: produktu edo zerbitzuen aurkezpenak, sustapenak eta aldi baterako erakusketak helmuga herrialdeko merkataritza guneetako cornerretan.
• Harreman publikoak: harreman publikoetako edo komunikazio agentziak kontratatzeko gastuak baino ez, produktua/zerbitzua helmuga herrialdean abiarazteko helburuz.
• Iraunkortasun txostenak, enpresak helmuga herrialdean izango duen eragina azter dezaten, 2030 Agendaren garapen iraunkorreko helburuak aintzat hartuta. Diruz lagundu daiteke txostena egiteko kanpoko aholkularitza kontratatzea.
• Sustapenerako edo ikerketarako beste ekintza batzuk eta identifikatutako merkatuetan sartzeko beharrezkoak diren azterketak, enpresaren nazioarteko lehiakortasuna hobetzen lagunduko dutenak, beti ere, Basque Trade & Investment-ek (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia) berariaz eta idatziz uko egin badio enpresa horri zerbitzua emateko aukerari. Zerbitzuak emateko eskabideak info@basquetrade.eus helbidera bidaliko dira.
• Merkataritza agenteen eta ordezkarien kostua ez da diruz lagunduko.
• Enpresaren ustiapenari lotutako gastuak ez dira diruz lagunduko.
Diruz lagunduak diren lanak burutzea, egokia den kasuetan, erabat azpikontratatu dakieke enpresa adituei. Kasu horretan, Dirulaguntzen Lege Orokorraren 31.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak kontratazio publikoaren arloan kontratu txikirako indarrean dagoen araudian zehaztutakoa gainditzen duenean, gutxienez 3 hornitzaile desberdinen eskaintzak eskatu beharko ditu onuradunak, lanerako, zerbitzua emateko edo ondasuna jasotzeko konpromisoa kontratatu baino lehen, salbu eta, bere ezaugarriak bereziak direlako, merkatuan ez badago nahiko erakunderik lan hori egin, zerbitzua eman edo hornitzeko, edo, salbu eta, gastua dirulaguntza baino lehen egin bada.
8. artikulua.– Laguntza eskaera.
1.– Eskatzaileek gehienez bi eskaera aurkez ditzakete deialdi honetan, eta 3 hilabeteko tartea egongo da horien artean.
2.– Eskaera bakoitza eta eskaera horretan sartutako gastu guztiak helmuga herrialde bakarrera bideratu beharko dira (azoketan erakusketari gisa parte hartzeko 7. artikuluan zehaztutako salbuespena izan ezik), ezin delako berbera izan eskaera bietan.
9. artikulua.– Dirulaguntzen mugak.
1.– Onartutako gastuaren zenbatekoaren % 30eraino iritsi daitezke guntzak, eta gehienez 20.000 euro emango dira eskaera bakoitzeko.
2.– Ehunekoak aplikatzeko eta dirulaguntza kalkulatzeko onartuko den gehieneko gastua, 3. eranskinean deskribatutako gastu-mota bakoitzean sartutako kontzeptu guztien batuketa izango da, eta gastu-mota bakoitzerako baimendutako gehiengoa eranskin berean zehaztutakoa da.
Txostena aztertzeko ardura duen teknikari adituak aurkeztu diren kontzeptuak barne hartzen dituzten gastu-motak alda ditzake, dagokion gastu-kontzeptura doitzeko.
3.– Bidaia-poltsen gehieneko kopurua eskaera bakoitzeko 3koa izango da. Bidaia-poltsa horien gehieneko zenbatekoa 4. eranskinean zehaztuko da.
Standa eta produktuen aurkezpena duten kanpoko azoketan parte hartuz gero, bidaia-poltsa bat baino ezin daiteke eskatu, eta ez du konputatuko aurreko paragrafoan zehaztutako mugan.
4.– Gonbidapenak bezero potentzialei: gonbidapen bakoitzeko lojamendu eta garraio gastuen muga 600 eurokoa da, eta, gehienez 3 eskaera bakoitzeko, beti ere, hilabete desberdinetan egiten badira.
10. artikulua.– Konkurrentzia beste laguntza batzuekin.
1.– Ez zaie laguntzarik emango erakunde publikoek egin dituzten azterketei eta eman dituzten zerbitzuei, prezio publikoei lotuta badaude.
2.– Dirulaguntza hauek bateraezinak dira administrazio honek, beste Administrazio Publiko batzuek edo erakunde pribatuek kontzeptu bererako helmuga herrialdean emandako beste edozein laguntzarekin.
Diruz lagundutako kontzeptua berbera balitz, enpresa onuradunek SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziari laguntza horien berri emateko derrigortasuna izango dute.
3.– Aurrekoaren kalterik gabe, aplikagarria izango da minimis-en dirulaguntzen metatzen erregimena, laguntza hauei edo ondorio horietarako Europako Batasunean sortutako beste zuzentarau edo xedapen batzuei buruz Batzordeak 2013ko abenduaren 18ko (EB) 1407/2013 Araudian xedatutakoaren arabera.
11. artikulua.– Eskaeren aurkezpena.
1.– Eskaera aurkezteko epea oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2019ko urriaren 31ko 12:00etan amaituko da edo erabilgarri dauden funtsak amaitzen direnean, 4. artikuluan adierazitakoaren arabera.
2.– Eskaerak, errekerimenduak, jakinarazpena eta laguntza-deialdi honetan inplikatutako gainerako kudeaketak baliabide elektronikoz egingo dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidegoaren urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
3.– Bide elektronikoz tramitazioari buruzko xehetasunak, baita esakerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta erabili behar diren gainerako ereduak ere Interneteko www.spri.eus/sakondu helbide honetan beteko dira.
4.– Eskaerak, beteta dagoenean, eskatzailea den pertsona edo enpresaren sinadura aitortuaz gain, jarraian datorren artikuluan zehaztuko den dokumentazio-euskarria ere ekarriko du atxikita.
5.– Txostenerako sarbidea eta eskaera egin osteko gainerako izapideak bide elektronikoz egingo dira, www.spri.eus/sakondu helbide honen bitartez.
6.– Laguntza-eskaera, exijitutako dokumentazioarekin batera, aukeratzen den hizkuntza ofizialean aurkez daiteke. Halaber, laguntza-eskaeratik eratorritako ekintzetan eta prozedura osoan, enpresa eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean xedatutakoaren arabera.
7.– Dirulaguntza eskaeraren aurkezpenak eskatzailearen honako baimena dakar, organo emaileak zuzen lor dezan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean daudela dioen egiaztagiria. Hala ere, eskatzaileak berariaz egin diezaioke uko baimena emateari, eta kasu horretan, betebehar horiek egunean dituela dioen ziurtagiria aurkeztu behar du, eskatzen zaion beste bider.
12. artikulua.– Eskaeren edukia.
1.– Enpresa eskatzaileek honako eduki hauek bete beharko dituzte eskaera egiten dutenean:
a) Eskaera telematikoa behar bezala beteta eta erakunde eskatzailearen botere nahikoa duen legezko ordezkariak sinatuta. Aipatutako eskaera horretan erakundeari nahiz proiektuari buruzko datuak jasoko dira, zeintzuk izango baitira proiektua egoki baloratzeko oinarria.
b) Proiektua baloratzeko galdetegi normalizatua, Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoaren zuzentarauen arabera definituta. Ikusi 6. eranskina.
c) Enpresaren eskrituren eta/edo ordezkaritza ahalordetzearen kopiak.
d) Eman de kontu korrontearen titularitate ziurtagiria.
e) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla egiaztatzen duen ziurtagiria.
f) Honako ziurtagiri hauek: ingurumen iraunkortasuna, genero berdintasuna, euskararen sustapena eta erantzukizun sozial korporatiboari dagozkionak, kasuaren arabera.
g) ETE karakterizazioa: aurkeztu den Sozietateen gaineko Zergaren azken 200 formularioa, non egiaztatzen den eskatzailea ETE bat dela.
h) Aurreko bi zerga-ekitaldietan eta indarrean dagoen zerga-ekitaldian jasotako minimis laguntzak, Batzordearen (EB) 1407/2013 minimis laguntzei buruzko Araudiari lotuak.
2.– Edozein kasutan, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak egoki deritzon beste dokumentazio eta/edo informazio osagarri eska diezaioke enpresa eskatzaileari, aurkeztu den eskaera egoki ulertzeko, ebaluatzeko eta izapidetzeko. Zehaztu nahi da, arau honetan berariaz adierazi ez dena, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Publikoaren Prozedura Erkidearen Legean xedatutako aplikatuko dela. Dokumentazio hori eskatzen zaionean zehazten zaion epean aurkeztu beharko du.
3.– Eskaera osorik beteta etorriko ez balitz, edo dokumentazio osagarria ekarriko ez balu, 10 eguneko epean gabezia bete dezala edo manuzko dokumentuak aurkez ditzala eskatuko zaio enpresari, eta horrela egingo ez balu, bere eskaeran atzera egin duela ulertuko da, eta erabaki horri dagokion ebazpena emango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean xedatutakoaren arabera.
13. artikulua.– Balorazio-irizpideak.
Dirulaguntzak onuradunak izateko irizpideak bete dituzten enpresei emango zaizkie eta, beti ere, jarraian zehaztuko diren, eranskinetan azaldutako balorazio irizpideen arabera:
– 1. irizpidea, Nazioartekotze estrategia: nazioartekotze estrategiaren kalitatea hartuko da aintzat, zeinetan sartzen baitira dirulaguntza jasoko luketen ekimenak.
– 2. irizpidea, Helmuga merkatuak eta herrialdeak: helmuga merkatuetan sartzeko zailtasuna hartuko da aintzat, 2. eranskinaren arabera.
– 3. irizpidea, Enpresaren sektorea: 1. eranskinean aipatutako Eusko Jaurlaritzaren Nazioartekotze Plan Estrategikoaren lehentasunezko sektoreekin lerrokatuta dagoen hartuko da aintzat.
– 4. irizpidea, Gizarte erantzukizuna eta iraunkortasuna: aintzat hartuko da enpresak 5. eranskinean aipatutako iraunkortasun, genero berdintasun, euskararen sustapen eta erantzukizun sozial korporatiboaren arloetako ziurtagiriak eta/edo planak izan ditzala.
14. artikulua.– Muntak zehaztea.
1.– Txostenak erabat osatuta egon ahala emango dira ebazpenak.
2.– Oinarri hauetan ezarritako irizpideen arabera baloratuko dira eskaerak, 9. artikuluaren 1. puntuan zehaztutako zenbatekoaren gainean kalkulatuko dira honako ehuneko hauek (onartutako gastuaren % 30 eta, gehienez, 20.000,00 euro eskaera bakoitzeko):
– 50 eta 59 puntu arteko balorazioa lortzen duten eskaerei, % 70 esleituko zaie.
– 60 eta 69 puntu arteko balorazioa lortzen duten eskaerei, % 80 esleituko zaie.
– 70 eta 79 puntu arteko balorazioa lortzen duten eskaerei, % 90 esleituko zaie.
– 79 puntutik gorako balorazioa lortzen duten eskaerei, % 100 esleituko zaie.
– 50 puntu lortzen ez duten proiektuak kanporatuta geratuko dira.
15. artikulua.– Dirulaguntzak emateko ebazpen prozedura.
1.– Eskaerak aztertu eta ebaluatzeko lan materialak Basque Trade & Investment-ek (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia) izendatutako langile teknikoek egingo dituzte, eta emaitzak txosten teknikoak izango dira. Aipatutako sozietate horrek SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Erakunde Laguntzaile jardungo du, eta honako eginkizun hauek izango ditu:
a) Igorritako dokumentazio teknikoa aztertzea.
b) Egindako gastu hautagarriak zuzen bete direla ikuskatzea.
c) Egindako ikuskatzeen gaineko txostenak egitea.
d) Gertatu diren gorabeheren berri ematea SPRIri.
Dagozkion txosten teknikoek honako hauek jasoko dituzte: Nazioartekotze Estrategiaren balidazioaren eta kalifikazioaren xehetasunak, onartutako gastu hautagarriak eta eskaera bakoitzari dagokion balorazio irizpideen ponderazioa.
Edozein kasutan, txostena zuzen ebaluatzeko beharrezko irizten zaion kasuetan, banakako elkarrizketa bat eska dezake Basque Trade & Investment-ek (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia) proiektuan zerikusia duten erakunde eskatzaileekin.
2.– Laguntza-eskaeren ebaluazioa eta ebazpena txostena osatuta dagoen unearen arabera egingo da.
3.– Basque Trade & Investment-en (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia) dagozkien txostenetan oinarritutako proposamenen aurrean, SPRIren nazioartekotze zuzendariak ebatziko ditu laguntzak, eskaerak aurkeztu diren ordenaren arabera eta aurrekontu-kreditua dagoen bitartean. Ebazpenak, gutxienez, jarraian zehaztutako edukiak izango ditu:
– Lortutako balorazioa.
– Diruz lagundutako ekintzak eta horien kostua.
– Dirulaguntzaren zenbatekoa.
– Justifikazio-faseraino jarraitu beharrezko urratsen zerrenda eta fase horretan aurkeztu beharreko dokumentazioarena.
4.– Ebazpen epea. Ebazpenerako eta jakinarazpenerako sei hilabeteko gehieneko epea ezarri da, dokumentazio osoa aurkeztu den datatik aurrera. Epealdi horretan ebazpenik ez balego, baiespen-ebazpena dela ulertuko da.
5.– Jende orok izan dezan eman diren laguntzen berri, SPRIren web-orrian eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.
16. artikulua.– Laguntzaren abonua eta justifikazioa.
1.– Dirulaguntzaren abonua ordainketa bitan egingo da, jarraian zehaztuko den eran:
– Dirulaguntzaren % 25, emandako laguntza onartua izan ostean edo, kasuaren arabera, oinarri hauetako 18. artikuluan zehaztutako hamabost eguneko epea igaro ostean.
– Gainerako % 75aren likidazioa, lagundu diren ekintzak burutzean egindako gastuak zuritu ostean.
2.– Diru-zuriketarako dokumentazioa bide telematikoz aurkeztu beharko da, enpresa onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta, 2020ko urtarrilaren 1a eta otsailaren 28ko 12:00ak bitartean, eta honako hau izango da:
– Jarduera bakoitzaren gastuen eta zenbatekoen zerrenda sailkatua.
– Gastu hautagarrien fakturak, kostuen banatzearekin, jaulkipen-datarekin eta hornitzailearen identifikazioarekin, baita abonu dokumentuak ere, zenbatekoa eta ordainketa-data barne.
– Dirulaguntzaz finantzatuak izan eta egin diren jarduerak burutu izanaren justifikazio-memoria.
Egindako bidaien justifikazioaren kasuan, beharrezkoa izango da garraio-txartelak edo alojamendu fakturak aurkeztea, bidaiaren egiaztagiriak baitira, baita bileren aktak ere, eta horietan enpresaren bezero potentzialen kontaktu-datuak agertu behar dira, gutxienez.
17. artikulua.– Laguntza eta/edo Likidazio eskaeren zuzenketa.
1.– Laguntza eta/edo Likidazio eskaera osorik beteta etorriko ez balitz edo exijitu den gainerako dokumentazioa faltako balitz, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak eskaera helaraziko dio erakundearen legezko ordezkariari, 10 laneguneko gehieneko epean, falta zuzen dezan edo manuzko dokumentuak aurkez ditzan.
2.– Epe hori igarota, erakunde onuradunak falta zena zuzendu ez badu, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak txostena ebatzi dezake, eta ebazpen horren berri emango dio erakunde eskatzaileari.
18. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.
Onuradunen betebeharrak dira, Dirulaguntzen Lege Orokorraren 14. artikuluan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan zehaztutakoak, zeinek onartu baitzuen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, eta bereziki:
1.– Emandako laguntza onartzea. Zentzu horretan, dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena jaso den datatik aurrera hamabost eguneko epealdian, erakunde onuradunak berariaz eta idatziz uko egiten ez badio laguntza horri, onartua izan dela ulertuko da.
2.– Eman den laguntza, eskatua izan den jarduera-plana gauzatzeko erabiltzea.
3.– SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak egoki irizten dion dokumentazio gehigarria eska dezakeela onartzea, bata SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak izendatutako langileek, edozein unetan, onuradunaren edozein instalaziotan, beharrezko eta egoki irizten dien beste konprobazio eta egiaztapen egin ahal izatea ere, emandako laguntza jaso duen proiektua burutu dela eta exijitutako eskakizunak bete direla egiaztatzeko helburuz.
4.– Fakturak bere osotasunean gordetzea eta SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskura izatea bost urteko epealdian, gastu hautagarriak egin diren unetik aurrera kontatzen hasita.
5.– Laguntzen erabilera fiskalizatzeko dituzten eginkizunak egikaritzean eskatu duten informazioa helaraztea Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari edo eskudunak diren beste kontrol erakunde nazional nahiz komunitario batzuei.
6.– SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziari berehala jakinaraztea hemen araututako laguntzen helburu bererako edo antzekorako beste edozein administraziori eskatu zaizkion dirulaguntzak edo beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batek emandako dirulaguntzak edo laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak.
7.– SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziari jakinaraztea, laguntza emateko aintzat hartu den edozein egoeratan aldaketarik gertatu bada.
8.– Programa honen bitartez eman den dirulaguntzaren jatorriari publizitate egokia ematea.
9.– Lengoaiaren eta irudien erabilera ez-sexista bermatzea, diruz lagundutako proiektua burutzen den bitartean sortzen diren dokumentuetan eta euskarrietan.
19. artikulua.– Ez-betetzeak.
1.– Enpresa onuradunak Programa honetan ezarritako eskakizunen bat edo aplikagarria den arauren bat beteko ez balu, edo, kasuaren arabera, laguntza emateko ebazpenean ezartzen den baldintzaren bat beteko ez balu, laguntza jasotzeko eskubidea galduko du, eta SPRIri itzuli beharko lioke une horretara arte jaso duen laguntzaren zenbatekoa, gehi dagozkion legezko interesak. Beharrezkoa balitz, itzulketa lortzeko dagokion legezko ekintzak egikarituko lirateke.
2.– Ez-betetze arrazoien artean, onartutako aurrekontuaren gaineko % 25etik gorako desbideraketak lirateke, salbu eta SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren iritziz salbuespen hori nahiko justifikatua izan, desbideraketa horri buruzko txosten tekniko baten bitartez.
3.– Bereziki, erakundeak laguntza exijitzeko eskubidea galduko du edo, kasuaren arabera, jaso dituen kopuruak itzuli beharko ditu honako kasu hauetan:
a) Laguntza lortuko balu Programa honetan ezarritako baldintzak eta eskakizunak bete gabe, edo laguntza eman denean ezarritakoak bete gabe.
b) Programa honetan edo laguntza eman denean ezarritako kontrol neurriei uko egitea edo eragoztea.
c) Gastu hautagarriak dagokien epean ez justifikatzea edo Programa honetan edo laguntza ebatzi denean exijitutako eskakizunak ez-betetzea.
d) Diruz lagundutako jarduera burutzeko epeak gainditzea, aldaketa-baimenik edo luzapenik lortu ez bada.
e) Proiektutik egin den beste edozein desbideraketa edo laguntza eman deneko ebazpenean xedatu den beste edozein betebehar ez betetzea.
4.– Erakunde onuradunak Agindu honetan, Dirulaguntzen Orokorra den azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 37. artikuluan, eta hurrengoetan, eta aplikagarriak diren gainerako arauetan, ezarritako baldintzaren bat beteko ez balu, baita, bere kasuan, emakida-ebazpenean ezarritako baldintzak beteko ez balitu ere, organo eskudunak ez-betetze-txostena egingo du, txosten horretan interesatuak ere bere ekarpena egiteko aukera izango du, eta gero, administrazio-ebazpenaren bidez, dirulaguntza jasotzeko eskubidearen galera deklaratuko du eta, kasuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, bi hilabeteko epean, jasotako dirulaguntzen printzipala itzultzeko betebeharra, baita dagozkion berandutze-interesak ere, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53.1 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 4.1 artikuluan ezarritako terminoen arabera. Aipatu zenbatekoak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.
5.– Programaren bidez laguntza jaso duen jardueraren kostutik gorako laguntza zatia ere itzuli beharko da, beste laguntza batzuen metaketa dela eta 9. eta 10. artikuluetan araututako gainfinantzaketa gertatu bada, laguntza kobratu eta gero. Balizko honetan itzuli beharreko kopurua, gertaera hori aitortu edo itzulketa erabakitzen duen ebazpenean zehaztuko da.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Aurreko deialdi batean ezarritakoaren arabera izapidetzen ari diren txostenak, hartan xedatutakoaren arabera eraentzen jarraituko dute, behin betiko amaitu arte.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak oinarri haiei buruz hartutako erabakiek izaera administratiboa dute eta jurisdikzio eskuduna administrazioarekiko auziei dagokiena da.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrean (aurrerantzean, DBEO) eta datuen babesari buruzko gainerako arauetan ezarritakoaren arabera, eskatu den dirulaguntzen txostena kudeatzeko dira lortzen diren datu pertsonalak, eta datu pertsonalak tratatzeko oinarri juridikoa SPRIren helburua betetzeko interes legitimoa da, bere sortze-legea eta garapen araudiari jarraiki.
Aipatutako informazio hori enpresa laguntzaileei helarazi dakieke, eta arlo horretan eskuduna den Administrazio Publikoari eta SPRI Taldeko enpresei ere bai (ikusi www.spri.eus/es/quienes-somos/sociedades-del-grupo-spri).
Interesdun guztiek datuen babeserako araudiak ematen dizkien eskubideak baliatu ahal izango dituzte SPRIren aurrean, horretarako idatziz zuzenduko zaizkio SPRIri, honako helbide honen bidez lopd@spri.eus
SPRIn Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarria eta zehatza kontsultatzeko, https://www.spri.eus/pribatutasun-politika/ webgunean dagoen Pribatutasun Politikara jo dezakezue.
Datuen babesa eskatu behar izanez gero, kontrol-agintea Datuen Babeserako Espainiako Agentzia dela jakinarazten da.