EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-04-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2019078

37/2019 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea 2010eko ekainaren 9an Eskoriatzako Udalarekin Elorretan zuzkidura-bizitokiak sustatzeko sinatu zen lankidetza-hitzarmena eteteko Akordioa.

Xedapenaren zenbakia: 201900037
Xedapenaren data: 2019-04-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201902006
Maila: Ebazpena
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Akordioa sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, 2010eko ekainaren 9an Eskoriatzako Udalarekin Elorretan zuzkidura-bizitokiak sustatzeko sinatu zen lankidetza-hitzarmena eteteko Akordioa. Honen eranskinean dago jasota testu hori.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 9a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 9KO 37/2019 EBAZPENARENA
Akordioa, Euskal Autonomia erkideko Administrazio orokorraren eta Eskoriatzako Udalaren artekoa, Eskoriatzan, Elorreta Plan Partzialean, zuzkidura-bizitokiak sustatzeko eginda zuten lankidetza-hitzarmena eteteko. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailak ordezkatzen du administrazio orokorra.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 4a.
HONAKO HAUEK BILDU DIRA:
Alde batetik, Ignacio Maria Arriola López jauna, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua.
Eta, bestetik, Josu Ezkurdia Santamaria jauna, Eskoriatzako Udaleko Hirugarren Alkateordea.
NOR ORDEZKATZEN DUTEN:
Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko buru gisara dator, eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren ordezko. Gobernu Kontseiluaren baimena dauka, 2019ko urtarrilaren 22ko akordio bidez emana.
Eta, bigarrena, Eskoriatzako Udaleko Hirugarren Alkateorde gisara eta hango ordezkari modura. Toki-korporazio horretako udal batzarraren baimena dauka, 2019ko apirilaren 1eko akordio bidez emana.
Bi alderdiek akordio hau izenpetzeko behar besteko gaitasuna aitortu diote elkarri eta, ados jarrita, honako hau
AZALDU DUTE:
Lehenik.– 2010eko ekainaren 9an, Lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailak eta Eskoriatzako Udalak, Elorreta plan partzialeko B2 partzelan zuzkidura-bizitegi batzuk sustatzeko, Eskoriatzan.
Lankidetza-hitzarmen haren arabera, bizitegiak diseinatzeko, eraikitzeko eta kudeatzeko proposamena sailak egingo zuen, eta, Eskoriatzako Udalak, proposamenari oniritzia eman ondoren, partzela jarriko zuen, dohainik lagatzeko akordio baten bidez. Sailak, gero, zuzkidura-bizitegiak eraikitzeko sustapen bat egingo zuen, aldi baterako alokairuan uzteko.
Bigarrenik.– Eskoriatzako Udalak ez du lursailaren lagapenik onartu eta etxebizitza arloan eskudun den sailak ez du zuzkidura alojamenduen promoziorik egin.
Ondorioz, ez dira 2010eko ekainaren 9an sinatu zen Lankidetza hitzarmenean jasotzen diren konpromisoak bete, eta hortaz, ez dira beharrezkoak aipatutako Lankidetzaren likidazioari dagokion neurriak hartzerik.
Hirugarrenik.– 2018ko apirilaren 4an, Eskoriatzako Udalak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari jakinarazi zion osoko bilkurak erabaki zuela, 2018ko martxoaren 22an, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailarekin 2010eko ekainaren 9an sinatu zuten hitzarmen hura deseginda uztea. Akordio hori igarotako denbora eta oraindik etxeak eraiki daitezkeen lur-zatiak eta baita amaitu gabeko eraikinak ere daudela kontuan izanik hartzen da, eta hartara ez da egokia ikusten aipatutako etxebizitzak egiteko lur gehiagorik okupatzea.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, esku artean duen informazioa hartuta, aztertu du Eskoriatzan zenbaterainoko eskaria dagoen babes publikoko etxebizitzetarako, eta iritzi dio bat datorrela udalak eginiko diagnosiarekin.
Laugarrenik.– Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legean begiratzen badugu, 51. artikuluan ezartzen da hitzarmenak azkentzen direla, hain zuzen ere, edo hitzartu ziren jarduketak burutu direlako, edo hitzarmena suntsiarazteko arrazoiren bat gertatu delako, eta arrazoi horietako bat, besteak beste, alderdi guztiek aho batez hala erabakitzea dela.
Bi alderdiek uste dute lankidetza-hitzarmen hura azkendu eta likidatu beharra dagoela, eta, horretarako sinatu dute agiri hau eta
ADOSTU DUTE:
Lehenengoa.– Aipaturiko lankidetza-hitzarmena etetea. Hitzarmen hori orduko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak eta Eskoriatzako Udalak sinatu zuten, 2010eko ekainaren 9an, Elorreta plan partzialeko B2 partzelan zuzkidura-bizitegiak sustatzeko modua egiteko, Eskoriatzan.
Bigarrena.– Lankidetza-hitzarmen hori bertan likidatzea, sinatzaileetako inori obligaziorik edo konpromisorik eskatu gabe.
Eta, ados daudela adierazteko eta fede onez, agiri honen lau ale sinatu dituzte parte-hartzaileek, goiburuan adierazitako lekuan eta egunean.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
Eskoriatzako Udaleko Hirugarren Alkateordea,
JOSU EZKURDIA SANTAMARIA.