EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-04-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2019077

IRAGARKIA, 2019ko apirilaren 4koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektu hau: Oiartzungo udal-mugartean, «ST Oiartzun» 132/30 kV-ko transformazio azpiestazioa eraberritzea.

Xedapenaren data: 2019-04-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201901996
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan (2013-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da egungo instalazioan egindako jarduketa hau:
Esp.: 20-AT-Y-2019-00021.
– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU.
– Kokalekua: Oiartzungo udal-mugartea.
– Aurrekontua, guztira: 434.300,92 euro.
– Xedea: 132 kV-ko kontrol-sistema berritzea, instalazioaren fidagarritasuna hobetzeko, teknologia digitalean oinarrituriko babes- eta kontrol-sistema baten bidez.
Jarduketaren ezaugarri nagusiak:
132 kV-ko sistema.
– Linearen kokapen berria instalatzen da, L/ Papresa 2, aire zabaleko ohikoa, etengailuarekin.
– Tentsio kapazitibo monofasikodun transformadorea muntatuko da bi lineatan.
– Etengailu berriak jarriko dira transformadorearen bi posizioetan eta intentsitate-transformadoreetan.
– Dauden ebakigailuak beste ebakigailu berri batzuk jarrita ordeztuko dira, ezaugarri berrien araberakoak.
Instalazioa egiteko administrazio-baimena eta egikaritze-proiektuaren onarpena eskatzen dira.
Argitara ematen da hori guztia, jendeak horren berri izan dezan. Jendeak dokumentazioa aztertu ahalko du sail honen Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, 1. solairua, Donostia), edo dagokion udalean. Bidezko iritzitako alegazioak –bi kopia– dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, gehienez ere 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Donostia, 2019ko apirilaren 4a.
Lurralde-ordezkaria,
JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.