EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-04-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2019077

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 11koa, Kulturako sailburuordearena, arte eszenikoak sustatzeko egitasmoetarako laguntzak emateko balorazio batzordeko batzarkideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2019-04-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201901984
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/03/01ean argitaratutako 2019/02/13ko AGINDUA [201901131]

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politika ko sailburuaren 2019ko otsailaren 13ko Agindua, arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena, sustapenerako laguntzen modalitatean.
2019ko otsailaren 13ko Aginduaren 8. artikuluak xedatzen du aipaturiko dirulaguntzak emateko balorazio-batzorde bat osatuko dela eta batzorde horretako kideak Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko direla,
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Arte eszenikoak sustatzeko egitasmoetarako laguntzak emateko osatuko den balorazio-batzordearen batzarkideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzarkideak:
– Miriam Elixabete Romatet Mantzizidor.
– Unai Lopez de Armentia Olabe.
– Ines Delgado Gracia.
Idazkaria: Jose Luis Ibarzabal Eguibar, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 11.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.