EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-04-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2019075

ERABAKIA, 2019ko martxoaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez jakinarazitzat ematen eta onesten baita Batzorde Mistoak 2018ko ekainaren 13an hartutako Erabakiaren edukia, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak Barrualde-Galdakao/Galdakao-Usansolo Ospitalea Erakunde Sanitario Integratuaren instituzioak erabiltzeko elkarrekin sinatutako kontzertua aldatzeko.

Xedapenaren data: 2019-03-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201901960
Maila: Akordioa
Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak 31. artikuluan xedatzen du lankidetza-bideak ezartzeko betebeharra jarduketa-printzipio orokor gisa, kasuan kasuko irakaskuntza-egituren eta Euskadiko sistema sanitarioko asistentzia-egitura guztien artean hain zuzen, arlo sanitarioko profesionalen graduko eta graduondoko irakaskuntza eta etengabearen garapen egokia bermatzeko asmoz.
2008ko azaroaren 24an, UPV/EHUren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lankidetza-harremanak arautzen dituen Kontzertua sinatu zen. Kontzertu horren bidez bermatu nahi da Euskadiko osasun-sistemaren asistentzia-egitura erabiliko dela osasun-zientzien ikasketen eta hala eskatzen duten beste espezialitate sanitario batzuen irakaskuntzan eta ikerkuntzan. Kontzertua 2009ko urtarrilaren 9ko EHAAn argitaratu zen.
Gaur egun, irakaskuntzan, ikerkuntzan eta asistentzia-arloan dauden beharrizanak ikusita, handitu egin behar dira Barrualde-Galdakao/Galdakao-Usansolo Ospitalea ESIan unibertsitateko irakaskuntzarako eta ikerkuntzarako erabil daitezkeen instalazioak.
Kontzertuaren lehenengo xedapen gehigarriak dioenez, «Erantsita doazen I., II. eta III. Eranskinek gaur egungo egoera islatzen dute eta berrikusiak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak, Batzorde Mistoaren proposamenez, irakaskuntzan, ikerkuntzan eta asistentzia arloan dauden beharrizanak aztertu ondoren».
Aurrekoarekin bat, Batzorde Mistoak 2018ko ekainaren 13an egindako bileran erabaki du, UPV/EHUk txostena eman eta gero, Galdakao-Usansolo ospitalea UPV/EHUren ospitale elkartu izendatzea eta batzorde tekniko bat sortzea gai horri zehaztasunez heltzeko, zuzenean baitakar Kontzertuaren I. Eranskina aldatu beharra. UPV/EHUk 2018ko azaroaren 13ko bileran erabaki zuen UPV/EHUren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren arteko Kontzertua aldatzea, Barrualde-Galdakao/Galdakao-Usansolo Ospitalea ESIren instituzioak erabiltzeko.
Azaldutakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak honako hau
ERABAKI DU:
Lehenengoa.– Jakinarazitzat ematea eta onestea Batzorde Mistoak 2018ko ekainaren 13an hartutako Erabakiaren edukia, UPV/EHUk eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak Barrualde-Galdakao/Galdakao-Usansolo Ospitalea ESIren instituzioak erabiltzeko elkarrekin sinatutako kontzertua aldatzeko.
Bigarrena.– UPV/EHUren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren arteko Kontzertua aldatzeko behar diren izapideei organo eskudunek ekiteko eta aldaketa hori EHAAn argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 27a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,
MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.