EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-04-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2019074

AGINDUA, 2019ko martxoaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako udalerriko «Donostia» Musika Eskola Publikoari (Gipuzkoa) musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-03-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201901935
Maila: Agindua
Donostiako udalerriko «Donostia» Musika Eskola Publikoak (Gipuzkoa) «Txalaparta», «Panderoa» eta «Alboka» musika-espezialitateak irakasteko egin duen baimen-eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoan «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2019-2020 ikasturtetik aurrera, «Txalaparta», «Panderoa» eta «Alboka» musika-espezialitateak irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:
Kode-zenbakia: 20008623.
Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.
Izen espezifikoa: «Donostia».
Titularra: Donostiako Udala.
Helbidea: Atotxako Zelaiaren Plaza, 3.
Udalerria: Donostia.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxe horretan, irakaskuntza hauek emango dira:
● Mailak: 1, 2, 3 eta 4.
● Adarrak:
– Kantua: Bakarlaria eta Korala.
– Instrumentu sinfonikoak: Biolina, Biola, Biolontxeloa, Zeharkako Txirula, Klarinetea, Oboea, Saxofoia, Tronpa, Tronpeta, Tronboia, Tuba, Bombardinoa, Fagot, Kontrabaxua, Perkusioa eta Moko-txirula.
– Instrumentu eta dantza tradizionalak: Txistua,Trikitixa, Txalaparta, Panderoa, Alboka eta Euskal Dantzak.
– Instrumentu polifonikoak: Pianoa, Eskusoinua eta Gitarra.
– Bestelako joerak: Gitarra elektrikoa, Baxu elektrikoa, Teklatua eta Bateria.
– Ikasketa osagarriak: «Gaur egungo harmonia», «Kantu eta instrumentu tailerra», «Moldaketa musikalak», «Entzunaldi aktiboa», «Helduentzako kultura musikala», «Musika egiteko hastapenak» eta «Proiektu musikalak».
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea baimendutako irakaskuntzak emateko irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 21a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.