EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-04-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2019074

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 5ekoa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko martxoaren 21eko Aginduak deitutako laguntzen onuradunen zerrenda (Bikaintek 2018 programa).

Xedapenaren data: 2019-04-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201901930
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/04/09an argitaratutako 2018/03/21eko AGINDUA [201801829]

Dirulaguntza publikoak ematean publikotasun-printzipioa bete behar denez, doktorego industrialak egiteko eta ikertzaileak kontratatzeko (Bikaintek 2018 Programa) Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko martxoaren 21eko Aginduak 13.5 artikuluan ezartzen du ezen eskatzaile bakoitzari jakinarazi behar zaiola laguntzen ebazpena, eta, horretaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela esleipendunen eta emandako laguntzen zerrenda.
Behin Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2018ko azaroaren 9ko Ebazpena jakinarazita –ikertzaileak kontratatzeko dirulaguntzak ematekoa–, honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko martxoaren 21eko Aginduak deitutako laguntzen onuradunen zerrenda (Bikaintek 2018 Programa). Bere eskumenak erabiliz, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak 2018ko azaroaren 9ko Ebazpen bidez eman ditu laguntzak. Ebazpen honekin batera doazen eranskinetan ageri dira zerrendak: I. eranskinean, doktore titulua duten pertsonak kontratatzeko entitate onuradunak, eta II. eranskinean, «doktorego industrialak» lineako entitate onuradunak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 5a.
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.