EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-04-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2019074

AGINDUA, 2019ko apirilaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2018ko irailaren 5eko Agindua, praktiketako funtzionarioak izendatzekoa. Horrela, izendatutakoen zerrendatik kanpo uzten dira zenbait pertsona, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduan adierazitako eskakizunak ez betetzeagatik.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-04-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201901923
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/03/07an argitaratutako 2018/02/22ko AGINDUA [201801225]
  • 2018/09/19an argitaratutako 2018/09/05eko AGINDUA aldatzen du [201804571]

AURREKARIAK
Nahia Iturbe Zubizarreta andreak, Aritz Izaguirre Mugica jaunak eta Asier Redondo Barandica jaunak Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez (2018ko otsailaren 27ko EHAA) iragarritako hautaketa-prozesuan parte hartu zuten, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozesuan, espezialitate hauetan, hain zuzen: Nahia Iturbe Zubizarreta andreak Ekonomia espezialitatean (Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, txanda irekia), Aritz Izaguirre Mugica jaunak Instalazio Elektrikoak espezialitatean (Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa, txanda irekia), eta Asier Redondo Barandica jaunak Informatika espezialitatean (Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa, desgaitasuna dutenentzat gordetako txanda).
Ondoren, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko irailaren 5eko Aginduaren bidez (2018ko irailaren 19ko EHAA), praktiketako funtzionario izendatu ziren. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko praktiketako funtzionarioei buruzko III. eranskinean ageri dira.
Hautatutakoen zerrenda argitaratu eta gero, deialdian ezarritako 20 eguneko epean pertsona horiek aurkeztu duten dokumentazioa aztertuta, ohartu gara Nahia Iturbe Zubizarreta andreak eta Aritz Izaguirre Mugica jaunak ez dituztela betetzen kidegoan sartzeko titulazio-eskakizunak (2.2.1.1.a eta 2.2.1.2 oinarriak, hurrenez hurren), eta Asier Redondo Barandica jaunak, aldiz, ez duela prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa (2.2.1.1.b oinarria).
OHARPEN JURIDIKOAK
Ikusi dira Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren 2.2.1.1, 2.2.1.2 eta 2.5 oinarriak, hautaketa-prozeduran parte hartzeko eskatutako betekizunei buruzkoak.
Ikusi da agindu horren 11.3 oinarria, hau dioena: ezarritako epean dokumentazioa aurkezten ez dutenek –ezinbesteko kasuetan izan ezik–, edo dokumentu horien azterketatik ondorioztatzen bada 2.1, 2.2, 2.3 eta 2.4 oinarrietan adierazitako eskakizunen bat betetzen ez dutela, karrerako funtzionario izendatuak izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
Ikusi da Hezkuntzako sailburuaren 2018ko irailaren 5eko Aginduko seigarren apartatua, zeinari jarraikiz, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduan ezarritako parte hartzeko eskakizun orokorrak eta espezifikoak betetzearen mende egongo baitira egindako izendapenak, eta, hautatutako izangaiek aurkeztutako dokumentazioaren berrikusketa amaitu eta gero, hala badagokio, agindu gehigarri bat argitaratuko baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eskatutako betekizunak bildu ez dituztenen izendapena kanpo uzteko.
Nahia Iturbe Zubizarreta andreari, Aritz Izaguirre Mugica jaunari eta Asier Redondo Barandica jaunari akatsak zuzentzeko eta alegazioak izapidetzeko aukera eman zaie, baina ez dute egiaztatu betetzen dituztela eskatutako betekizunak. Horrenbestez,
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2018ko irailaren 5eko Aginduaren III. eranskina aldatzea (agindu horren bidez izendatu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak), eta zerrenda horretatik kanpo uztea izendatutako pertsona hauek:
Nahia Iturbe Zubizarreta andrea: Ekonomia espezialitatea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa.
Aritz Izaguirre Mugica jauna: Instalazio Elektroteknikoak espezialitatea, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa.
Asier Redondo Barandica jauna: Informatika espezialitatea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa.
Bigarrena.– Indarrik gabe geratzen dira praktiketako funtzionario hauen izendapenak: Nahia Iturbe Zubizarreta andrea, Aritz Izaguirre Mugica jauna eta Asier Redondo Barandica jauna. Eta, beraz, bitarteko funtzionario izatera igarotzen dira 2018ko irailaren 1etik aurrerako eraginarekin, eta egoera horretan egongo dira 2018-2019 ikasturtean dauden lanpostuan, harik eta ikasturtea amaitu arte.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera bi hileko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 9a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.