EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-04-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2019074

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 5ekoa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira egiletza-aipamena eta euskal sistema sanitarioko filiazio instituzionala bateratzeko jarraibideak.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2019-03-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201901921
Maila: Ebazpena
Berrikuntza eta ikerketa ezinbestekoak dira osasun-emaitzak hobetzeko, sistema sanitarioa eraldatzeko eta euskal gizartearen garapen ekonomikoari eta sozialari laguntzeko. Eusko Jaurlaritzaren politika orokorretan nahiz Osasun Saileko politika espezifikoetan bildutako planak eta programak jarduketa horiekiko konpromisoaren isla dira, garapenaren motorra direnez.
Ikerketa-jardueren emankortasunaren eta kalitatearen adierazle nagusietako bat da aurkikuntzak argitaratu eta ezagutarazi izana aldizkari espezializatuetan. Nolanahi ere, Euskal Sistema Sanitarioaren ikerketa eta berrikuntzako jardueren aitortza eta ikusgarritasun ezinbestekoak oztopo bat duela hauteman da; ez daude bateratuta egiletzak eta filiazioak argitalpenen sinaduretan.
Eta bateratuta ez egoteak, halaber, ondorio negatiboak ditu adierazle bibliometrikoen fidagarritasunean. Euskadiko zientzia-jarduerei buruzko txostenetan dago jasota Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen zientifikoa, baina txostenok ez dira ikerketa sanitarioaren egoeraren isla zehatza, egileen filiazioa behar bezala identifikatzea zaila denez.
Euskal Sistema Sanitarioak (aurrerantzean, ESS), arazoaz ohartuta, filiazioa instituzionala eta egiletza-sinadura bateratzea erabaki du, eta, beste erakunde batzuetan erabiltzen diren jarraibideak eredu hartuta, langileen filiazio instituzionala aipatzeko modua zehaztu, Osasun Sailaren, Osakidetzaren, BIOEFen, Ikerketa Sanitarioko Institutuen (aurrerantzean, ISI) eta Kronikguneren mendeko langileen kasuan.
Egiletza-sinadurari dagokionez, gomendio sorta bat ere ondu du, jarraibide/gidalerro honetan jasota daudenak.
Osasun Sailburuordetzaren ebazpen baten bidez onartuko diren jarraibideok emateko eskumena Osasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 5.2.d) artikuluan oinarritzen da. Horren arabera, hauek dira sailburuordetzen egitekoak: «Sailburuordetzako eta sailburuordetzaren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, bultzatu, programatu eta gainbegiratzea; horretarako, mendeko zerbitzuen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak onartuko ditu».
Ebazpen hau Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendariaren proposamenez eman da, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuak 11.1.j) artikuluan ematen dion eskumenari jarraikiz: «Ikerketa eta berrikuntza sanitarioa zuzendu, kontrolatu eta koordinatzea, barne hartuta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeak, ikerketa sanitarioko institutuak eta ikerketa eta berrikuntza sanitarioari lotutako beste egitura batzuk».
Hartutako erabakiak betearazteko,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Xedea.
Egiletza-aipamena eta Euskal Sistema Sanitarioko filiazio instituzionala bateratzeko jarraibideak onartzea. Jarraibideok I. eta II. eranskinetan daude.
Bigarrena.– Hartzaileak.
Jarraibideon hartzaile dira Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren mendeko eta hari lotutako ente eta erakunde publiko guztiak.
Hirugarrena.– Indarraldia.
Agindu honek sinatu eta hurrengo egunetik hasita izango ditu ondoreak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 5a.
Osasuneko sailburuordea,
IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.
I. ERANSKINA
EGILETZA-AIPAMENA ETA EUSKAL SISTEMA SANITARIOKO FILIAZIO INSTITUZIONALA BATERATZEKO JARRAIBIDEAK
Lehenengoa.– Argitalpen batean egiletza aipatzen denean, beti adierazi behar da egilea atxikita dagoen erakundearekiko filiazioa, azterlana egin den unean duena, eta ez duena zertan bat etorri atxikidura instituzionalarekin, argitara eman den unean duena.
Bigarrena.– ESSren esparruan diharduten profesionalek (Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean, Osakidetzan, BIOEFen, Kronikgunean eta Ikerketa Sanitarioko Institutuetan), argitalpenetan filiazio instituzionala modu bateratuan adierazteko, jarraibide hauek beteko dituzte:
1.– Beti aipatu beharko da Osakidetza, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, BIOEF, Kronikgune edo Ikerketa Sanitarioko Institutua, egilea zein erakunderi atxikita dagoen arabera.
2.– Erakunde eta egiturazko unitate guztiei dagokienez, nork bere nomenklatura estandarizatua izango du, bi hizkuntza ofizialetan eta ingelesean adierazita.
Erakundeek nomenklatura hedatu bat eta laburtu bat eduki ahal izango dituzte, baina egilearen filiazioa aipatzean, oro har, egiletza-aipamenean forma hedatuak eta laburtuak batera erabiltzea ekidin beharko da.
II. eranskinean zerrendatu dira erakunde talde bakoitzean onartutako nomenklaturak. Baliorik gabe geratuko dira lehenagoko filiazioak, lehenagoko erakundeei dagozkienak; esaterako, lehen mailako arretako ikerketa-unitateei dagokiena.
ESStik kanpoko erakundeek, esaterako Ikerbasquek edo EHUk, nork bere jarraibideak izango ditu.
3.– Aipamenetan, oro har, erakunde bateko entitateetan edo ataletan, orokorretik partikularrerako ordena jarraitu beharko da; alegia, lehenik, kasuan kasuko ISIa, Kronikgune, BIOEF, Osakidetza edo Eusko Jaurlaritzako osasun-sailaren indarreko izendapena aipatuko da.
Ondoren, ordena beherakorrean, gutxienez lan-zentroa aipatuko da. Behar izanez gero, eta karaktere gehiago erabiltzeko aukera badago, erakundeko mailak zehaztu ahal izango dira (zuzendariordetza, unitatea, zerbitzua, etab.). Erakunde bateko atalak komaz bereiziko dira.
Hona jarraibideon (ordena, komaz bereiztea) adibide batzuk:
1. adibidea:
– Biocruces Bizkaia, Quantitative Biomedicine Unit, 48903 Barakaldo, Spain.
Ez:
– Quantitative Biomedicine Unit, Biocruces Research Institute, 48903 Barakaldo, Spain.
2. adibidea:
– Osakidetza, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea, Basauriko Osasun Mentaleko Zentroa, Spain.
Ez:
– Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea, Basauriko Osasun Mentaleko Zentroa, Osakidetza, Basauri, Spain.
3. adibidea:
– Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Gipuzkoako Osasun Publikoaren Zuzendariordetza, Donostia, Espainia.
Ez:
– Gipuzkoako Osasun Publikoaren Zuzendariordetza, Eusko Jaurlaritza, Donostia, Gipuzkoa, Espainia.
4. adibidea:
– Biodonostia, Bioengineering Area [aukerakoa], Tissue Engineering Laboratory, Donostia 20014, Spain.
Ez:
– Tissue Engineering Laboratory, Bioengineering Area, Biodonostia Institutua, Donostia 20014, Spain.
5. adibidea:
– Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila, Farmazia Zuzendaritza [aukerakoa], Farmazia Prestazioen Zerbitzua.
Ez:
– Farmaziako Prestazioen Zerbitzua. Farmazia Zuzendaritza. Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.
Lan-zentroa ospitale bat bada, ospitalea bera aipatzea hobetsiko da atala edo zerbitzua aipatzearen aldean.
6. adibidea:
– Osakidetza Basque Health Service, Basurto University Hospital, Dept Psychiat [edo Department of Psychiatrics], Bilbao, Spain.
Ez:
– Basurto Univ Hosp, Department of Psychiatrics, Bilbao, Spain.
Lan-zentroa osasun-zentro bat bada, egilea atxikita dagoen osasun-zentroa edo lehen mailako arretako unitatea aipatuko da beti.
7. adibidea:
– Osakidetza, Arabako ESI [aukerakoa], Olagibeleko anbulatorioa, Vitoria-Gasteiz, Araba [aukerakoa], Espainia.
Ez:
– Osakidetza, Arabako ESI, Vitoria-Gasteiz, Araba, Espainia.
4.– Maiz gertatzen da egile bat aldi berean erakunde bati baino gehiagori atxikita egotea; horrelakoetan, aipamen bereiziak egingo dira, eta filiazio anizkoitza motakoetan bezala jardun beharko da.
4.1.– Ohikoa da aldizkariek ere jarraibideak ezartzea aipamenak egiteko; hala ez balitz, afiliazio instituzional desberdinak puntu eta komaz bereiziko dira, eta, ahal dela, lerro independenteetan.
– Filiazio anizkoitzaren aipamenaren egiazko adibidea, puntu eta koma erabilita:
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Gipuzkoako Osasun Publikoaren Zuzendariordetza, Nafarroa etorbidea 4, 20013 Donostia, Spain; Biodonostia, Ikerketa Biomedikoko Institutua, Begiristain doktorea z.g., 20014 Donostia, Spain; Medikuntza prebentiboko eta Osasun publikoko Saila, University of the Basque Country (UPV/EHU), 1599 posta-kutxatila, 20014 Donostia, Spain.
– Filiazio anizkoitzaren aipamenaren egiazko adibidea, lerro independenteak erabilita:
1) Health Research Institute, Biodonostia, San Sebastián, Spain.
5) Spanish Consortium for Research on Epidemiology and Public Health (CIBERESP), Barcelona, Spain.
7) Public Health Division of Gipuzkoa, Basque Government, Nafarroa etorbidea 4, 20013, Donostia, Gipuzkoa, Spain.
(Adibideotako nomenklatura-akatsak gorabehera, filiazio anizkoitza aurkezteko modua balekoa litzateke kasu bietan).
– Adibide ez onargarria (fikziozkoa):
Anatomia Patologikoko Zerbitzua, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, BioCruces Institutua, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Barakaldo, Bizkaia, Spain.
(Adibide horretan ez da betetzen egilea atxikita dagoen erakundeak argi eta garbi bereizteari buruzko jarraibidea).
4.2.– Filiazio anizkoitzetan erakundeak aipatzeko ordena azterlanaren finantzatzailearen eta beste faktore batzuen mende egongo da. Horrenbestez, jarraibide/gidalerro honetan ez da ezer xedatuko horri buruz, ez bada ikerketa-zentroen markak (izenak) –Bioaraba, BioCruces Bizkaia, Biodonostia eta Kronikgune– aipamenaren buruan egon behar direla, aipatu behar badira, eta ahal bada.
4.3.– Alferrikako erredundantziak ekiditeko, egile desberdinetan filiazio berdina ez errepikatzea gomendatzen da; bakarra aipatzea, bakarrean bilduta filiazio berdineko pertsonak.
– Adibidea (gomendatua):
• Morteza Asgarzadeh
Author affiliations:
1: Department of Environmental Health, Harvard T.H. Chan School of Public Health, Boston, Massachusetts, USA.
2: Center for Injury Epidemiology, Liberty Mutual Research Institute for Safety, Hopkinton, Massachusetts, USA.
3: MCPHS University, Boston, Massachusetts, USA.
– Baztertu molde hau:
• Morteza Asgarzadeh
Author affiliations:
1: Department of Environmental Health, Harvard T.H. Chan School of Public Health, Boston, Massachusetts, USA; Center for Injury Epidemiology, Liberty Mutual Research Institute for Safety, Hopkinton, Massachusetts, USA.
2: Center for Injury Epidemiology, Liberty Mutual Research Institute for Safety, Hopkinton, Massachusetts, USA.
3: MCPHS University, Boston, Massachusetts, USA.
4: Department of Environmental Health, Harvard T.H. Chan School of Public Health, Boston, Massachusetts, USA; Center for Injury Epidemiology, Liberty Mutual Research Institute for Safety, Hopkinton, Massachusetts, USA.
5: Department of Environmental Health, Harvard T.H. Chan School of Public Health, Boston, Massachusetts, USA.
Hirugarrena.– ESSari atxikitako egileen sinaduraren forma normalizatzeko, hona gomendioak:
1.– Erabili beti sinadura bera.
2.– Kasuan kasuko aldizkariaren argitalpen-arauek aukera ematen badute, adierazi ponte-izen osoa, egilea izen-abizen berdinak izan ditzaketen pertsonez bereizteko, eta sexuaren aldagaia sartu ahal izateko Euskadiko ekoizpen zientifikoari buruzko inkestetan. Ponte-izena konposatua bada, erabili gidoiak izenak lotu eta behar bezala indexatzeko.
1. adibidea:
– Maseras-Ribera Miren-Elene.
3.– Adierazi bi abizenak gidoi batez bereizita. Abizenetako bat edo biak konposatuak balira, batu multzoko elementuak gidoien bidez.
1. adibidea:
• Ibáñez-de-Novia-Fernández Lucía.
2. adibidea:
• de-Llona-Agirre Pedro-Domingo.
II. ERANSKINA
ERAKUNDEEN NOMENKLATURA ONARTUAK
A) ERAKUNDEEN LEHEN MAILA.
1.– BIOEF.
Aipamen laburtuetan, BIOEF akronimoa erabiliko da. Aipamen hedatuetan, hauek dira nomenklatura onartuak:
– Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioa,
– Berrikuntza Ikerketa Osasuna Eusko Fundazioa,
– Basque Foundation for Health Innovation and Research,
2.– Ikerkuntza sanitarioko institutuak.
Aipamen laburtuetan, euskaraz, gaztelaniaz nahiz ingelesez, nomenklatura hauek onartuko dira: Biodonostia, Biocruces Bizkaia eta Bioaraba. Aipamen hedatuetan, hauek dira nomenklatura onartuak:
– Instituto de Investigación Sanitaria Biocruces Bizkaia / Bioaraba / Biodonostia,
– Biocruces Bizkaia / Bioaraba / Biodonostia Osasun Ikerketa Institutua,
– Biocruces Bizkaia / Bioaraba / Biodonostia Health Research Institute,
Ez da onartuko ISI akronimoa ezein hizkuntzatan.
3.– Kronikgune
Aipamen laburtuetan, Kronikgune. Aipamen hedatuetan, hauek dira nomenklatura onartuak:
– Instituto de Investigación en Servicios de Salud Kronikgune,
– Kronikgune Osasun Zerbitzuen Ikerketa Institutua,
– Kronikgune Institute for Health Services Research,
4.– Osakidetza.
Osakidetza da euskaraz eta gaztelaniaz onartuko den nomenklatura. Ingelesez ordea, Basque Health Service erantsiko zaio.
5.– Osasun Saila.
– Departamento de Salud del Gobierno Vasco,
– Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila,
– Ministry of Health of the Basque Government,
B) ERAKUNDEEN BIGARREN MAILA.
1.– Osakidetzaren mendekoak:
Erakunde bakoitzaren ingelesezko izen ofiziala, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak erabakitzen duena izango da, ohiko erabilera duen izen bat jada sortu ez bada.
1) Dirección General / Zuzendaritza Nagusia / Directorate General,
2) Emergencias / Emergentziak / Emergencies,
3) Centro Vasco de Transfusión y Tejidos Humanos / Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa / Basque Centre for Transfusion and Human Tissues,
4) Osatek / Osatek / Osatek,
5) Erakunde Sanitario Integratuak (ESI).
Aipamen hedatuetan, jarraian zerrendatutakoak izango dira onartutako nomenklaturak; aipamen laburtuetan, aldiz, OSI akronimoak ordezkatuko du «Organización Sanitaria Integrada», eta ESI akronimoak «Erakunde Sanitario Integratua»:
– Organización Sanitaria Integrada Araba / Arabako Erakunde Sanitario Integratua / Araba Integrated Health Organisation,
– Organización Sanitaria Integrada Barakaldo-Sestao / Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratua / Barakaldo-Sestao Integrated Health Organisation,
– Organización Sanitaria Integrada Barrualde-Galdakao / Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua / Barrualde-Galdakao Integrated Health Organisation,
– Organización Sanitaria Integrada Bidasoa / Bidasoko Erakunde Sanitario Integratua / Bidasoa Integrated Health Organisation,
– Organización Sanitaria Integrada Bilbao-Basurto / Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratua / Bilbao-Basurto Integrated Health Organisation,
– Organización Sanitaria Integrada Debabarrena / Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratua / Debabarrena Integrated Health Organisation,
– Organización Sanitaria Integrada Debagoiena / Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua / Debagoiena Integrated Health Organisation,
– Organización Sanitaria Integrada Donostialdea / Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratua / Donostialdea Integrated Health Organisation,
– Organización Sanitaria Integrada Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces / Ezkerralde-Enkarterri-Cruceseko Erakunde Sanitario Integratua / Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Integrated Health Organisation,
– Organización Sanitaria Integrada Goierri–Urola Garaia / Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratua / Goierri-Urola Garaia Integrated Health Organisation,
– Organización Sanitaria Integrada Rioja Alavesa / Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratua / Rioja Alavesa Integrated Health Organisation,
– Organización Sanitaria Integrada Tolosaldea / Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratua / Tolosaldea Integrated Health Organisation,
– Organización Sanitaria Integrada Uribe / Uribeko Erakunde Sanitario Integratua/ Uribe Integrated Health Organisation.
6) Osasun Mentaleko sarea:
– Red de Salud Mental de Araba / Arabako Osasun Mentaleko Sarea / Araba Mental Health Network,
– Red de Salud Mental de Bizkaia / Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea / Bizkaia Mental Health Network,
– Red de Salud Mental de Gipuzkoa / Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea / Gipuzkoa Mental Health Network,
7) Hospital Gorliz / Gorlizko Ospitalea / Gorliz Hospital.
8) Hospital Santa Marina / Santa Marina Ospitalea / Santa Marina Hospital.
9) Escuela Universitaria de Enfermería de Vitoria-Gasteiz / Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola / Vitoria-Gasteiz School of Nursing.
2.– Osasun Sailaren mendekoak:
A) Órganos centrales / Organo zentralak.
a) Consejero o Consejera de Salud / Osasuneko sailburua / Minister of Health:
– Dirección del Gabinete del Consejero o Consejera de Salud / Osasuneko sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza / Office of the Minister of Health.
b) Viceconsejería de Salud / Osasun Sailburuordetza / Vice-ministry of Health:
– Dirección de Salud Pública y Adicciones / Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza / Office of Public Health and Addictions,
– Dirección de Planificación, Ordenación y Evaluación Sanitarias / Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza / Office of Healthcare Planning, Organisation and Evaluation,
– Dirección de Investigación e Innovación Sanitarias / Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritza / Office of Healthcare Research and Innovation.
c) Viceconsejería de Administración y Financiación Sanitarias / Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko Sailburuordetza / Vice-ministry of Healthcare Administration and Funding:
– Dirección de Régimen Jurídico, Económico y Servicios Generales / Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza / Office of Legal and Economic Framework and of General Services,
– Dirección de Aseguramiento y Contratación Sanitarias / Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritza / Office of Healthcare Assurance and Recruitment,
– Dirección de Farmacia / Farmazia Zuzendaritza / Office of Pharmaceutical Affairs.
B) Órganos periféricos / Lurralde-organoak:
– Delegación Territorial de Álava / Arabako Lurralde Ordezkaritza / Provincial Delegation of Álava,
– Delegación Territorial de Bizkaia / Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza / Provincial Delegation of Bizkaia,
– Delegación Territorial de Gipuzkoa / Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza / Provincial Delegation of Gipuzkoa.
C) ERAKUNDEEN HIRUGARREN MAILA.
– Osakidetzaren mendekoak:
Hirugarren mailan, Osakidetzaren mendeko erakundeentzat, web-orri hauetan agertzen den nomenklatura erabiltzea gomendatzen da: http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-ckcent11/es/contenidos/informacion/nuestros centros/es/nuestros centros.html (gaztelania) eta http://www.osakidetza.euskadi.eus/informazioa/gure-zentroak-osakidetza/r85-ckcent11/eu/ (euskara). Erakunde bakoitzaren ingelesezko izen ofiziala, Osakidetzak erabakitzen duena izango da, ohiko erabilera duen izen bat jada sortu ez bada.
1) Ospitaleak (unibertsitate-ospitaleak eta bestelakoak).
2) Lehen mailako arretako zentroak: osasun-zentroak, kontsultategiak, eguneko ospitaleak, etab.
– Osasun Sailaren mendekoak (MIEZ, Osteba...)
MIEZ.
Aipamen laburtuetan, MIEZ akronimoa erabiliko da. Aipamen hedatuetan, hauek dira nomenklatura onartuak:
• Centro Vasco de Información de Medicamentos,
• Medikamentuen Informazioko Euskal Zentroa,
• Basque Center for Medicines Information,
Osteba.
Aipamen laburtuetan, Osteba. Aipamen hedatuetan, hauek dira nomenklatura onartuak:
• Osasun Teknologien Ebaluazioko Zerbitzua,
• Osasun Teknologien Ebaluazioaren Zerbitzua,
• Basque Office for Health Technology Assessment.