EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-04-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2019073

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 3koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer erakundek jasoko dituzten tokiko bizikidetzaren arloko Elkarrekin Bonuak Programaren 2018ko laguntzak.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2019-04-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201901903
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/05/09an argitaratutako 2018/04/26ko EBAZPENA [201802469]

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2018ko apirilaren 26ko Ebazpenaren bidez, Elkarrekin Bonuak Programaren 2018ko deialdia egin zen tokiko bizikidetzaren arloan.
Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta ekainaren 17ko 110/2014 Elkarrekin Bonuak Programa arautzen duen Dekretuaren 13.6 artikuluak aurreikusitakoarekin bat, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea 2018ko apirilaren 26ko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta jasoko dituzten zenbatekoak (ebazpen honen I. eranskinean jasota dago zerrenda). Ebazpen horren bidez, Elkarrekin Bonuak Programaren 2018ko deialdia egin zen tokiko bizikidetzaren arloan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 3a.
Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,
MÓNICA HERNANDO PORRES.