EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-04-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2019072

IRAGARKIA, 2019ko otsailaren 4an Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoreak emandako ebazpenaren bidez irekitako prozeduran emandako kargu-orria jakinarazteko dena. Jakinarazpena Idazkaritza Nagusiak bidali zuen eta Estatutuen 70. artikuluan datza.

Xedapenaren data: 2019-04-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201901893
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Saiatu gara 2019ko martxoaren 7ko kargu-orriaren berri ematen, Idazkaritza Nagusitik bidalita, baina ez dugu lortu. Horrela, bada, iragarki hau argitaratu dugu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44 eta 46. artikuluetan zehaztutakoari jarraituz.
Ebazpena jendaurrean jarri dugu interesatua jakitun jartzeko, eta jakinarazpentzat hartu behar du. Honako oharra izan beharko du kontuan:
Kargu-orriaren edukia jakin nahi badu, UPV/EHUko Idazkaritza Nagusiko buruarengana joan beharko da 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita. Jendaurreko ordutegian joan beharko da. Helbidea: Errektoregoko Eraikina, Sarriena auzoa, z.g.– 48940 Leioa.
Leioa, 2019ko apirilaren 2a.
Idazkari nagusia,
PEDRO MARÍA IRIONDO BENGOA.
ERANSKINA