EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-04-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2019072

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 8koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretua aldatuko duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzeko dena.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2019-04-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201901872
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/02/21ean argitaratutako 2019/02/05eko 201900017 DEKRETUA

Euskal Autonomia Erkidegoko jokoaren erregelamendu orokorra aldatzen duen dekretu-proiektua prestatu du Segurtasun Sailak, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehaztu bezala izapidetu behar da proiektu hori.
Xedapen orokorrek herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten badiete, entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute, betiere 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin bat etorriz; eta euren izaera dela eta beharrezkoa bada, jendaurrean jarri beharko dira.
Horren ondorioz, proiektua jendaurrean jarriko da, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat etorriz, eta hamar egun balioduneko epea egongo da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Azaldutako guztiarengatik, Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 11.2.a) artikuluarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretua aldatuko duen dekretu-proiektua, hamar egun balioduneko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bigarrena.– Aurreko apartatuan ezarritakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko asmoz, proiektuaren edukia Segurtasun Sailaren Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan egongo da eskura (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), bai eta euskadi.eus webgunean ere, alegia Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 8a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.