EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-04-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2019072

AGINDUA, 2019ko apirilaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei 2019-2020 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena eta, hala badagokio, dirulaguntza eska dezaten dei egiten diena eta horien finantzaketa arautzen.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-04-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201901870
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2010/04/12an argitaratutako 2010/03/22ko AGINDUA [201001993]

Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du. Dekretu horren 8. artikuluaren arabera, behar bezala baimendutako ikastetxeek heziketa-zikloak modu partzialean eskaini ahalko dituzte pertsona helduentzat bakarrik. Eskaintza horretan heziketa-zikloaren lanbide-modulu guztiak eskaini ahal izango dira eta ikasleek lanbide-moduluka egin ahalko dute matrikula, aipaturiko dekretuaren 29. artikuluan adierazten den bezala.
Halaber, Lanbide Heziketako heziketa-zikoak eskaintza partzialeko modalitatean ematea arautzen duen 2010eko martxoaren 22ko Aginduaren 7. artikuluaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Sailak eskaintza hau egiteko egoki deritzon beste deialdi egin ahal izango du, eta ikasturteko gutxienez deialdi bat egin beharko du. Ikastetxe pribatuetarako deialdien kasuan, eskolak emateko baldintzez gain, behar den finantzaketa lortzeko baldintzak ere arautuko dira.
Hori dela eta, agindu honen bidez, alde batetik itunpeko ikastetxe pribatuei 2019-2020 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena eska dezaten dei egin nahi zaie, eta bestetik, ikasturte horretarako baimendu den irakaskuntzaren finantzaketa lortzeko baldintzak ezarri nahi dira.
Ondorioz, honako hau
XEDATZEN DUT:
I. KAPITULUA
OINARRI KOMUNAK
1. artikulua.– Xedea.
Agindu honen xedea da: Lanbide Heziketa irakasten duten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei dei egitea, hau eska dezaten: 2019-2020 ikasturtean heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena eta hala badagokio dirulaguntza, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2010eko martxoaren 22an emandako Aginduari jarraituz.
2. artikulua.– Hartzaileak.
2019-2020 ikasturtean eskaintza partzialeko modalitatean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasteko baimena eta, hala badagokio, dirulaguntza eskatu ahal izango dute Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasteko ofizialki baimenduta dauden Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuek.
3. artikulua.– Eskaeren aurkezpena modu elektronikoan egitea.
1.– Baliabide elektronikoak erabili behar izango dituzte erakunde interesdunek eskaerak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak egiteko. Izapidetze elektronikoa araututa dago Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan eta Informatika eta Platea E-Administrazioko Plataforma Teknologikoa onartzeko Teknologiako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenean.
2.– Eskabidearekin, justifikazioarekin eta deialdiarekin zerikusia duten gainerako izapideak egiteko jarraibideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri, honako helbide honetan:
https://euskadi.eus/diru_laguntza/2019/espar/y22-izapide/eu
3.– Eskabidearen ondoko izapideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren ‘Nire Karpeta’ atalean egingo dira.
https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
4. artikulua.–- Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.
1.– Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, aipatutako egoitza elektronikoan sartuta. Eskabideak aurkezteko argibideak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan egongo dira, honako helbide honetan:
https://euskadi.eus/diru_laguntza/2019/espar/y22-izapide/eu
2.– Eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskaera, eta berorri atxikitako dokumentazioa. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabili ahal izango da prozedura osoan, Euskararen Erabilpena Arautzen duen 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duten moduan.
3.– Eskabideak aurkezteak deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.
4.– Eskaintza partzialaren proposamena zuzendaritza-taldeak egin behar du, eskaintza partzialeko irakaskuntzan zerikusia duten irakasleek, edo irakasleek eskuordeturiko batzordeak eskaintza horren gainean aditzera emandako datuetan oinarrituta, edota zuzendaritza-taldearen beraren ekimenez.
5.– Klaustroak heziketa-zikloen eskaintza partziala eta ondoriozko jarduerak ezagutu behar ditu eta proiektu horrek ikastetxearen barne-antolakuntzan izan dezakeen ondorioaren erantzukizuna bere gain hartu behar du. Halaber, proiektua egiteko behar diren neurriak hartzeko eta ikastetxearen Urteko Plangintzan sartzeko konpromisoa hartu beharko da. Ikastetxeak baimena lortu ondoren Urteko Plangintza bidali beharko du Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzara.
6.– Entitate eskatzaileak bere gain hartu behar du, erabakian kontuan hartutako baldintzetako eragiten dien edozein zirkunstantzia aldatuz gero, aldaketa hori jakinarazteko konpromisoa.
7.– Eskabidearekin batera nahitaezko dokumentazio hau aurkeztu behar da:
a) Laburpen-fitxa, adierazitako betebeharrak egiaztatzen dituzten erantzukizunpekoekin eta ikasturtean garatuko den moduluen eskaintzaren deskribapenarekin (bakar-bakarrik horiek konpetentzia-atalei lotuta ez daudenean). Bertan, oinarrizko argibideak adieraziko dira. «Laburpen-fitxa» inprimaki normalizatuan ezarritako eskemaren arabera egingo da. Inprimaki hau eskuratzeko, jo euskadi.eus helbide elektronikora (ikus I. eranskina).
Moduluak bakar-bakarrik eskatu beharko dira modulu horiek Konpetentzia-atalei lotuta ez daudenean.
b) Horrez gain, Eskaintzaren Justifikazioa aurkeztu beharko du euskadi.eus helbidean aurkitzen den «Eskaintzaren Justifikazioa» izeneko formularioak duen eskemari jarraituz.
8.– Dirulaguntza ere eskatuz gero, aldi berean, irakasteko baimena eskatu beharko da, «Laburpen-fitxa» ereduko bi laukiak beteta.
5. artikulua.– Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hurrengoa izango da:
1) Irakasteko baimena eta dirulaguntza eskatzeko eskabideak: eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
2) Dirulaguntzarik gabeko baimen-eskariak: modulua hasi aurreko hogeita hamargarren egunean amaituko da epea; kontaketa horretan, aintzat hartuko da ikasturte-amaieran amaituta izan beharko dela modulua.
6. artikulua.– Eskabideetako akatsen zuzenketa.
1.– Dirulaguntzaren eskabidea behar bezala beteta ez badago edo atxiki beharreko dokumentazioa falta dela ikusiz gero, interesdunari eskatuko zaio 10 egun baliodunen epean osatzeko edo beharrezkoak diren dokumentuak aurkezteko. Epe horretan zuzenketa egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko da.
2.– Akatsak zuzentzeko jakinarazpena bide elektronikoz egingo da. Jakinarazpenak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire Karpeta» atalean kontsultatu beharko dira.
Interesdunak jakinarazpenaren jasotze-agiria elektronikoki sinatzen duenean, jakinarazpena egintzat emango da. Jakinarazpena bidali eta interesduna hamar egun naturaleko epean ez bada edukira sartu, jakinarazpena ezetsitzat hartuko da, eta izapidea gauzatutzat. Prozedurak jarraitu egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa dela sartzea.
7. artikulua.– Jarraipena eta ebaluazioa.
1.– Modalitate honetan heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimendutako eta, hala badagokio, diruz lagundutako heziketa-zikloen eskaintza onartutako baldintzetan gauzatzen dela bermatzeko, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak horien jarraipena egingo du Hezkuntza Ikuskaritzaren bidez.
2.– Ikasturtea amaitzean, 2020ko uztailaren 31 baino lehen, ikastetxeek dagokien Lurralde Unitatera «Azken Txostena» igorriko dute eta baita ere dagokien Lurralde Unitateak eskatutako edozein ziurtagiri edo dokumentu. «Azken Txostena» euskadi.eus (ikus I. eranskina) helbidean egongo da eskuragarri.
3.– Ikasturtea amaitzean, ikastetxeek bidalitako txostenean edo beharrezkoa den beste edozein datu nahiz txostenetan oinarrituta, dagokien Lurralde Unitateak ondoko agiriak igorriko dizkio Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzari:
– Ikastetxeen zerrenda. Zerrenda horrekin batera, baimendutako eskaintzetan aurreikusitako helburuak zenbateraino bete diren adieraziko da eta, gutxieneko helburuak lortu ez badira, aipatu egingo da espresuki.
– Partaide kopuruari buruzko txosten estatistikoa, heziketa-moduluaren arabera, eskaintza partziala duen ikastetxe bakoitzeko eta partaideek lortutako emaitzak adierazita.
4.– Irakaste-aldian prestakuntza garatzean gorabeherarik egongo balitz heziketa-zikloen eskaintza partziala ematen duten ikastetxeetan, dagokien Ikuskaritzako Lurralde Burutzak txostena igorriko dio Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzari, zuzendaritza horrek behar diren neurriak har ditzan.
8. artikulua.– Datu pertsonalak.
Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei 2019-2020 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikoak eskaintza partzialean irakasteko baimena eta, hala badagokio, dirulaguntza eska dezaten dei egin eta haren finantzaketak arautzen duen prozeduraren organo kudeatzaileek prozedurarekin lotutako prestakuntza-eskaintzak antolatzeko eta prozedura kudeatzeko erabiliko dituzte eskabideetan jasotako datu pertsonalak, hala xedatuta baitago Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan.
Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta transferitzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzte, bai eta datuak tratatuak izateko mugak ezartzeko eta tratamenduaren aurka egiteko eskubidea ere. Horretarako, idazki bat igorri behar dute Hezkuntza Saileko Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
II. KAPITULUA
LANBIDE HEZIKETAKO HEZIKETA-ZIKLOAK ESKAINTZA PARTZIALEAN IRAKASTEKO BAIMENA
9. artikulua.– Baimenaren baldintzak eta ondorioak.
1.– Eskaintza partzialeko modalitatean heziketa-ziklo bat irakasteko baimenerako beharrezko baldintza bakarra izango da heziketa-ziklo hori irakasteko baimenduta egotea.
Heziketa-ziklo bat irakasteko baimena izateak esan nahi du ikastetxe baimendu eskatzaileek gaitasuna eta instalazio nahikoak dituztela eskaintza osoko txanda eta orduekin bat ez datozen txanda eta orduetan eskatutako lanbide-moduluak eskaintza partzialean emateko.
2.– Modalitate hau bakarrik LOE legeak ezarritako heziketa zikloetan baimenduko da. Halaber, salbuespen moduan LOGSE legeak ezarritako zikloei dagozkien moduluak ere baimendu ahal izango dira, modulu horiek LOE legeak ezarritako zikloak ordezkatuak izan badira 2018-2019 ikasturtean (ikus II. eranskina), betiere, ikastetxeak ziklo horiek modalitate partzialean eskaini baditu aurreko ikasturteetan.
Halaber, LOGSE legeak ezarritako zikloak baimendu ahal izango dira, ziklo horiek LOE legeak ordezkatu ez dituenean eta ikastetxeak 2018-2019 ikasturtean ikasketak horiek eman dituenean, betiere, 2018-2019 ikasturtean eskaintza partzialaren bidez zikloa bukatu ez eta heziketa-zikloari dagokion titulua lortu ez denean.
3.– 2019-2020 ikasturtean modalitate honen bidez emango diren moduluak edo moduluek, bermatu beharko dute, gutxienez, LOE legearen konpetentzia-atal bat egiaztatzea, baldin eta konpetentzia-atalei lotutako modulu bat edo zeharkako moduluak geratzen badira eskaintzeko.
4.– Ikastetxeak eskatutako konpetentzia-atalak irakasteko baimenak dakar ikastetxearen konpromisoa 2019-2020 ikasturtean irakasteko konpetentzia-atala egiaztatzeko gainditu behar diren modulu guztiak irakasteko.
5.– Eskaintza partzialeko modalitate hau irakasteko baimenak berekin ekarriko du irakaskuntza horiek beraiek ikasten dituzten ikasleentzat ondorio akademikoak izatea, ziurtapenaren ondorioetarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2010eko martxoaren 22ko Aginduan ezarritakoaren arabera.
6.– Eskaintza partzialeko modalitatea irakasteko baimenak berez ez dakar dirulaguntza lortzea.
10. artikulua.– Ebazpena, errekurtsoak, ebatzi eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko era eta publizitate-prozedura.
1.– Deialdi honetan ezarritako baldintza bete dela eta eskatutako agiriak bidali direla egiaztatu ondoren emango da baimena.
2.– Plangintza eta Antolaketa zuzendariari dagokio agindu honetan arautzen den deialdiaren ebazpena ematea, baimenari dagokionez.
Ebazpenaren jakinarazpena banaka egingo zaie interesdunei, bide elektronikoz. Jakinarazpenak Eusko Jaurlaritzaren ‘Nire Karpeta’ atalean ikusi ahal izango dira.
Jakinarazpena egintzat joko da interesdunak jasotze-agiria elektronikoki sinatzen duen unean. Jakinarazpena bidali eta hamar egun naturaleko epean ez bada edukira sartu, jakinarazpena ezetsitzat hartuko da, eta izapidea gauzatutzat. Prozedurak jarraitu egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa dela sartzea.
3.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, hilabeteko epean, Ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
4.– Irakasteko baimena eta dirulaguntza eskatu direnetan, bi espedienteak aldi berean ebatziko dira.
11. artikulua.– Ikastetxeen betebeharrak.
1.– 2019-2020 ikasturterako baimentzen den Lanbide Heziketako heziketa-zikloen eskaintza partziala ikasturte horretarako Ikastetxearen Urteko Planean sartu beharko da.
2.– Ikasketa Burutzak baimendutako eskaintza partziala abian jartzen dela zaindu eta horretarako jarduerak koordinatu beharko ditu. Lan hori Ikasketa Burutzak berak egingo du edo, bestela, berak eskuordetzen duen irakasleak, modalitate horretako prestakuntza-koordinatzailea izango denak. Hala bada, koordinatzaile horrek, aldiro, eskaintzaren eta jardueren garapenari buruzko informazioa emango dio Ikasketa Burutzari, eta zuzendaritza-taldearen bileretara joan ahal izango da gai horrekin zerikusia duten gaiak aztertzen direnean.
3.– Ikastetxe onuradunek azken txosten bat egingo dute, eta bertan, baimendutako eskaintzan aurreikusitako helburuen garapen-maila eta emaitza partzialen berri emango da. Ikastetxeek txostena 2019ko uztailaren 31 baino lehenago helaraziko dute. Justifikazio hau bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu ahal izango da, egoitza elektronikoaren ‘Nire Karpeta’ atalean sartuta http://www.euskadi.eus/nirekarpeta 2020ko uztailaren 31 baino lehenago.
Justifikazioari buruzko zehaztapenak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektroniko honetan xehatzen dira:
https://euskadi.eus/diru_laguntza/2019/espar/y22-izapide/eu
III. KAPITULUA
BAIMENDUTAKO HEZIKETA-ZIKLOAK IRAKASTEKO DIRULAGUNTZA
12. artikulua.– Dirulaguntza emateko baldintzak.
1.– Dirulaguntza eskatzen duen ikastetxeak, era berean, heziketa-ziklo berak 2019-2020 ikasturterako eskaintza partzialean irakasteko baimena eskatu behar izango du aurretiaz.
2.– Deialdi honen bidez ezin izango dute dirulaguntzarik lortu gutxienez 12 ikasle ez duten taldeek.
3.– Erakunde eskatzaileak konplitu egin beharko ditu hauetan xedatutako betekizunak: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako testu bategina), Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Legea, eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena, aipatutako laguntzen onuradun izateko indarrean dagoen araudia baita.
4.– Erakunde eskatzailea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor edo administrazio-arloko zigorrik ez dauka, eta ez dago laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duen lege-debekuen eraginpean, beren-beregi Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuen eraginpean.
5.– Indarreko xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, baita dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere. Betekizun biek iraun behar dute emandako dirulaguntzak likidatu arte; beraz, egiaztatu egingo da bete egin direla bai emateko orduan bai ordaintzeko orduan.
Dirulaguntzaren eskabidea aurkeztean, eskatzaileak baimena ematen dio laguntza ematen duen organoari zuzenean egiaztatzeko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela laguntzak eskatzen dituzten erakundeek; izan ere, organo kudeatzaileak automatikoki eta behar beste aldiz egiaztatuko du hori, eta ez du eskatzaileen baimenik beharko horretarako, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren arabera (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena).
Nolanahi ere, erakunde eskatzaileek espresuki ukatu dezakete baimen hori, eta, hala eginez gero, ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitako eran; errege dekretu horren bidez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen da.
6.– Ezin izango dute laguntzarik eskuratu Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusten diren egoeraren eraginpean dauden erakundeek edo helburu bererako laguntza jaso badute. Dirulaguntza edo laguntza publikoak jaso ahal izateko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiboa edukitzea, eta horretarako ezgaitzen duten lege-debekuetan sartuta egotea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuagatiko diskriminazioan erortzeagatik gertatutakoak barne.
Era berean, ikastetxe onuradunek, orokorrean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotzen diren betekizunak bete beharko dituzte.
13. artikulua.– Diru-baliabideak.
1.– Heziketa-zikloak 2019-2020 ikasturtean eskaintza partzialaren modalitatean diruz laguntzeko erabiliko diren diru-baliabideak 838.872,00 euro izango dira. Aurrekontu-zuzkidura nahikoa dago Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokorrak (2019ko ekitaldirako luzatuak) onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legeak baimendutako kredituen arabera, eta, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubideari dagokionez indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren IX. Tituluan aurrekontua luzatzeko araubideari buruz ezarrita dagoenarekin bat etorriz, laguntza-deialdi honek aurrekontu-estaldura nahikoa du.
2.– Esleitutako zenbateko osoa 838.872,00 euro, honela banatuko da:
– % 70 ziklo industrialetarako (III. eranskina).
– % 30 gizarte-zerbitzuetarako eta beste (III. eranskina).
Eskabiderik ez dagoelako edo betekizunak betetzen ez direlako eremu baterako esleitutako diru-kopurua agortuko ez balitz, diru hori beste eremuari gehituko zaio ebaluazio-batzordeak bere proposamenean adierazi bezalaxe.
3.– Agindu honetan araututako dirulaguntzen eta laguntzen emakida eta, hala badagokio, ordainketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta honen erakunde autonomoek eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasita dauden eta oraindik bideratzen ari diren itzulera-edo zigor-prozedura guztiak amaitzearen baldintzapean geratuko da.
14. artikulua.– Dirulaguntza emateko prozedura.
1.– Agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta dirulaguntza eskatu duten baimendutako eskaera guztien arteko lehiaketa-prozeduraren bidez ebatziko da dirulaguntza ematea.
2.– Balorazio-batzordeak eskaerak aztertuko ditu artikulu honetan adierazitako irizpideen arabera eta puntuak esleituko ditu.
3.– Ondoren bi zerrenda egingo dira, bat ziklo industrialetarako eta beste bat gizarte-zerbitzuetarako eta beste. Bi zerrendak egingo dira puntu gehien duenetik puntu gutxien duenera hurrenkeran eta dirulaguntzak hurrenkera horren arabera esleituko dira, eskuragarri dauden aurrekontu-kredituak edo horiek eguneratzearen ondoriozkoak agortu arte.
4.– Eskaerak honako irizpide hauen arabera balioetsiko dira. Lan-merkatuaren inguruko datuak honako helbide hauetan jasoko dira:
http://www.lanbide.euskadi.eus/ikerketa-estatistikak/
http://www.lanbide.euskadi.eus/estatistika/2017an-lanbide-heziketa-bukatu-dutenen-lan-munduratzea/y94-estadist/eu/
a) Eskaera/eskaintza. Eskatutako lanbide-arloak lan-merkatuan duen eskaria eta 2018-2019 ikasturtean izandako matrikula kopurua. Gehienez, 20 puntu.
20 puntu: Matrikulak < eskaria
10 puntu: Matrikulak = eskaria
0 puntu: Matrikulak > eskaria
b) Enplegagarritasuna. Eskatutako zikloaren enplegagarritasuna. Gehienez, 10 puntu.
10 puntu: % 100
c) Esperientzia. Ikastetxeak eskaintza partzialeko heziketa-zikloak ematen izandako ibilbidea. Gehienez, 20 puntu.
5 puntu eskaintza partziala eskaintzen ikasturteko.
d) Finkatzea. 2018-2019 ikasturtean Heziketa-zikloak eskaintza partzialeko modalitatean ematen finkatutako taldeen ehunekoak. Gehienez, 10 puntu.
10 puntu: % 100
7 puntu: % 80<=P
4 puntu: % 50<=P
0 puntu: P
e) Eraginkortasuna. 2017-2018 ikasturtean KU edo moduluren bat gainditu dutenen ikasleen ehunekoak eta ikasketak utzi duten ikasleen ehunekoak. Gehienez, 10 puntu.
10 puntu: % 100
7 puntu: % 80<=P
4 puntu: % 50<=P
0 puntu: P
f) Emakumeen parte hartzea. 2018-2019 ikasturtean KU edo moduluetan matrikulatutako emakumeen ehunekoak. Gehienez, 10 puntu.
10 puntu: % 100
g) Euskara: D ereduan eskainitako zikloek, gehienez ere, % 20 gehituko dute puntuazio osoa. Puntuazio osoa aurreko irizpideei dagozkien puntuazioak batuta lortzen da. KU edo moduluren bat D ereduan eskainiz gero, puntuazioa igoko da proportzionalki, alegia, moduluetan eskainitako orduen eta zikloak dituen orduen proportzioan, Lan Prestakuntzari dagozkion orduak kontuan hartu gabe.
5.– Berdinketarik balego, kontuan hartuko da balorazio-irizpideetan lortutako puntuazioa, 14. artikuluko 4. puntuko hurrenkera jarraituta.
15. artikulua.– Ebaluazio-batzordea.
Dirulaguntzaren eskaera berariaz sortutako ebaluazio-batzorde batek balioetsiko du. Batzordea honako hauek osatuko dute:
– Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako bi teknikari; batak batzordeburuaren egitekoak beteko ditu, eta bestea idazkari-lanetan arituko da. Lanbide Heziketako Sailburuordetzak izendatuko ditu.
Presidentea: M.ª Eugenia Santos Urdiain, zerbitzuko arduraduna.
Idazkaria: Itziar Arrieta Beistegui, zerbitzuko teknikaria.
– Hezkuntzako lurralde-ordezkaritza bakoitzeko teknikari bana. Lanbide Heziketako Sailburuordetzak izendatuko ditu.
Araba: Aitor Panera Alonso.
Bizkaia: M.ª Jose Iturriaga Ancín.
Gipuzkoa: Edurne Iturrioz Aramendi.
16. artikulua.– Ebazpena, errekurtsoak, ebatzi eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko era eta publizitate-prozedura.
1.– Agindu honetan ezarritako dirulaguntza emateko prozedura ebazteko epea gehienez ere, 6 hilekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
2.– Deialdi honetan aurkezten diren irakasteko baimena eta dirulaguntza eskatzeko eskabideak eskaera guztiak prozedura bakar batean izapidetuko dira, eta Plangintza eta Antolaketa zuzendariari dagokio deialdiaren ebazpena ematea, Ebaluazio Batzordearen proposamenez.
3.– Plangintza eta Antolaketako zuzendariaren ebazpenaren bidez eman edo ukatu egingo da eskaintza partzialaren bitartez irakasteko baimena eta eskatutako dirulaguntza. Ebazpenak hiru eranskin izango ditu. Lehenengoak heziketa zikloak eskaintza partzialaren bitartez emateko baimena lortu duten ikastetxeak jasoko ditu. Bigarren eranskinak industria-eremuko heziketa zikloak emateko baimena eta finantziaketa lortu duten ikastetxeak jasoko ditu. Hirugarren eranskinak gizarte heziketa zikloak emateko baimena eta finantziaketa lortu duten ikastetxeak jasoko ditu. Nolanahi ere, baimena edo finantziaketa ukatzeko arrazoiak adieraziko dira.
Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita izango du eragina. EHHAn ere argitaratuko da.
4.– Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpenaren prozeduraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
5.– Artikulu honetako lehen atalean adierazitako epea igaro eta prozeduraren ebazpenik jakinarazi ez bada, interesdunek euren eskaera ezetsi egin dela ulertu beharko dute, Administrazio Publikoaren Administarazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluari jarraituz.
17. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.
1.– 2019-2020 ikasturtean eskaintza partzialean irakatsiko diren heziketa-ziklo en finantzaketa, baimendutako moduluen iraupen finkoaren arabera zehaztuko da.
2.– Lanbide Heziketako heziketa-zikloen konpetentzia-atalak eta moduluak 2019-2020 ikasturtean irakasteko ezarritako gehienezko modulu ekonomikoak honako hauek dira:
– Erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloen konpetentzia-atalak eta moduluak: 98 euro/ordua.
– Soldadura eta galdaragintzako erdi-mailako heziketa-zikloaren Giro naturaleko soldadurako eta Babes-giroko soldadurako konpetentzia-atalak: 116,50 euro/ordua.
3.– Diruz lagunduko diren gastuak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17. artikuluak ezarritakoari lotuko zaizkio.
a) Langile-gastuak.
b) Funtzionamendu-gastuak: funtzionamendu-gastuek ezingo dute gainditu finantzatutako gastuen % 30. Halaber, funtzionamendu-gastu honetatik, bai zuzendaritza, koordinazio, kudeaketa eta administrazio-gastuek eta lokalen alokairuak edo amortizazioak ezingo dute gainditu batera funtzionamendu-gastuen herena.
4.– Emandako dirulaguntza ezingo da izan, inolaz ere, irakaskuntza horiek irakastetik sortutako eta behar bezala justifikatutako aurrekontu-defizita baino handiagoa.
5.– Diruz lagundutako jarduerari dagokion zenbatekoaren % 50eraino azpikontratatu ahal izango du erakunde onuradunak, betiere Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 29. artikuluak dioena betez.
18. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.
Dirulaguntzaren ordainketa epe bitan egingo da:
a) Lehenengoa, jaso beharreko diru guztiaren % 46,36, 20.a) artikuluan aipatutako epea igarotakoan egingo da, dirulaguntzari uko egin ez bazaio.
b) Eta geratzen den zenbatekoaren bigarren ordainketa (% 53,64) 2020an egingo da, berriz, 11.3 eta 20.f) artikuluetan adierazitako agiriak aurkeztu eta horiek ebaluatu ondoren.
Emaitza zifra txikiagora doituko da jaso beharreko diru laguntza guztiaren lehenengo dezimaletik gertuen dagoena uzteko.
19. artikulua.– Dirulaguntza aldatu eta itzultzea.
1.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzen aldaketa orok ebazpena aldatzea ekarriko du berekin, dirulaguntza arautzen duen araudian ezarritako moduan, baldin eta, dirulaguntzaren onuradun izateko, dirulaguntzei buruzko araudiak ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.
Horretarako, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak likidazio-ebazpena emango du eta, han, eman diren dirulaguntzen zenbatekoak doituko dira.
2.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako kasuak nahiko arrazoi izango dira dirulaguntzak ezeztatzeko eta berandutze-interesekin batera itzularazteko, dirulaguntza ordaintzen denetik itzularaztea egokia dela erabaki arteko interesak, hain zuzen ere. Horretarako, egoki iritzitakoak egiaztatzeko eskumena izango du Hezkuntza Sailak.
3.– Jasotako dirulaguntzaren itzulketa eta dagokion berandutza-korritua arau hauen arabera eskatuko da: Euskadiko Ogasun Orokorraren Printzipio Arautzaile Legearen 53. Artikulua (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako testu bategina), abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuko II. Titulua eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikulua.
4.– Aipatutako araudian jasotako gorabeheraren bat eta, bereziki, ondoren aipatzen diren gorabehera hauetakoren bat gertatuz gero, ikastetxeek jasotako dirulaguntza eta sortutako legezko interesak itzuli beharko dituzte:
a) Burutzen den proiektuaren eta ikastetxe onuradunek aurkeztutako azken txostenaren jarraipenetik eskaintza onartzerakoan, hasierako proiektuan aurreikusitako gutxieneko helburuak ez dituztela lortzen ondorioztatzea.
b) Agindu honetan eta agindua garatuko duten ebazpenetan xedatutakoa nola edo hala ez betetzea.
c) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten eginbeharrak ez betetzea.
Betebehar horrek ez du zerikusirik izango ezar litezkeen zehapenekin.
5.– Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (1992ko otsailaren 17ko EHAA) araututa dago itzultzeko prozedura.
20. artikulua.– Diruz lagundutako ikastetxeen betebeharrak.
1.– Diruz lagundutako ikastetxeek, baimendutako ikastetxeetarako ezarritako betebeharrez gain, honako hauek izango dituzte:
a) Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretatik, deialdiaren ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera, hamabost eguneko epean, erakunde onuradunek esanbidezko ukapena egiten ez badiote eta idatziz horren berri ematen ez badute, dirulaguntza onartzen dutela ulertuko da.
Heziketa-zikloak eskaintza partzialeko modalitatean irakasteko baimenduta dauden, baina, horiek irakasteko dirulaguntza eskaturik, hura lortu ez duten ikastetxeek idatziz berretsi beharko dute, hamabost egun naturaleko epean, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzaren aurrean, baimendutako moduluak irakasteko asmoari eusten diotela. Bestela, baimenari uko egin diotela ulertuko da.
b) Dirulaguntza, eman den xede jakinerako erabiltzea.
c) Onuradunek programa, jarduera, inbertsio edo diruz lagun daitezkeen edozein motatako ekintzen finantzaketaren izaera publikoaren publizitate egokia egin beharko dute, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.4 artikuluan xedatutako baldintzei jarraikiz.
d) Ekonomia Kontrolerako Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jakinaraztea eskatzen dieten informazioa, deialdi honen kargurako jasotako dirulaguntzei buruzkoa.
e) Lanbide Heziketako zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimendutako ikastetxeek dituzten baldintza guztiak ere betetzea; hain zuzen ere, agindu honen 11. artikuluan adierazitakoak.
f) Txosten ekonomikoa inprimaki normalizatuan ezarritako eskemaren arabera egin eta «nire karpeta» bide elektroniko bidez bidali beharko da. Inprimaki hau eskuragarri dago euskadi.eus orrialdean. Txostenak honako agiri hauek izan behar ditu: gastu guztien zerrenda exhaustiboa, kapituluak eta kontzeptuak kontuan hartuta ordenatuta, fakturen zerrenda kronologikoki antolatuta eta beste edozein frogagiri, betiere legez onartuta badaude eta emandako dirulaguntzari badagozkio. Eranskin horrekin batera, fakturak eta horien egiaztagiriak aurkeztuko dira, euskarri elektronikoan, edo kopia digitalizatuak.
Ikastetxeek txostena bitarteko elektronikoen bidez 2020ko uztailaren 31 baino lehenago aurkeztuko dute honako helbide honetan: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Justifikazioari buruzko zehaztapenak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektroniko honetan xehatzen dira:
https://euskadi.eus/diru_laguntza/2019/espar/y22-izapide/eu
Agindu honen bidez deitutako laguntzen erakunde onuradunek.
1.– Jasotako funtsen erabileraren egiaztagiriak gorde beharko dituzte, egiaztatu eta kontrola daitezkeen bitartean.
2.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
3.– Deialdi honen bidez diruz lagundutako prestakuntza-ekintzek guztiz doakoak direla parte-hartzaileentzat bermatu behar dute.
21. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.
Deialdi honen bidez lortzen den dirulaguntza bateraezina da beste erakunde publiko edo pribatu batek xede bererako emandako beste edozein dirulaguntzarekin.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek aurreikusi ez duenari dagokionez, Administrazio Publikoaren Administarazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta dirulaguntza publikoak arautzen dituen legedia hartuko dira aintzat.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean. Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean. Epe biok agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
Agindu honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 2a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
I. ERANSKINA
DOKUMENTUEN EREDUAK
II. ERANSKINA
Iraungitzen 2018-2019 ikasturtean hasi zen LOGSE zikloa.
III. ERANSKINA
INDUSTRIA-ZIKLOAK