EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-04-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2019071

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 14koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita gazteak itzultzeko laguntzen 2018ko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Laguntza horien helburua da gazteak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzea, eta deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen erabaki bidez, 2017ko abenduaren 28an egindako bileran.

Xedapenaren data: 2019-03-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201901846
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/12/29an argitaratutako 2017/12/28ko EBAZPENA [201706309]

Dirulaguntza publikoak ematerakoan, publikotasun printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, gazteak itzultzeko laguntzen deialdiaren 8.9 artikuluan ezartzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda, diru-zenbatekoak zehaztuta, bai eta emandako dirulaguntza aldatu zaien erakundeen zerrenda ere. Horretaz gain, ebazpena berariaz eta banan-banan era jakinaraziko da. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen deialdi hori, erabaki bidez, 2017ko abenduaren 28an egindako bileran, eta 2017ko abenduaren 29ko EHAAn argitaratu zen (247. zenbakian), Lanbideko zuzendari nagusiaren 2017ko abenduaren 28ko Ebazpenaren bidez. Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erakunde eta pertsona onuradunen zerrenda, 2018ko laguntza-deialdi honi dagokiona: gazteak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko xedez gazteak itzultzeko laguntzen 2018ko deialdia. Ebazpen honen eranskinean azaltzen da zerrenda hori.
Bigarrena.– Berariaz jakinaraztea deialdi honen babesean diruz laguntzen diren kontratuak EGF Europako Gizarte Funtsaren laguntzaz finantza daitezkeela, EAEko 2014-2020 aldirako EGF Programa Eragilearen esparruan edo 2014-2020 aldirako Gazte Enplegurako Programa Eragilearen esparruan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 14a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.