EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-04-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2019070

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan izapidetzen ari den 130/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdun diren pertsonak.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-03-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201901835
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/09/14an argitaratutako 2018/09/05eko AGINDUA [201804527]

130/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea –prozedura arrunta– bidaltzeko agindu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak. Auzi-errekurtso hori Estatuko Administrazioak jarri du honako egintza honen aurka: Agindua, 2018ko irailaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta-laguntzetarako deialdia egiten baita 2018-2019 ikasturterako.
Administrazio-espedientea igorrita eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49. artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz, prozeduran interesdun direnak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 21a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.