EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-04-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2019070

AGINDUA, 2019ko martxoaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zenbait haur-eskolaren baimenak aldatu eta «Haurreskolak» Partzuergoaren haur-eskolen zerrenda argitaratzeko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-03-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201901824
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/01/08an argitaratutako 2018/01/02ko AGINDUA indargabetzen du [201800083]

«Haurreskolak» Partzuergoak «Irurako Haurreskola» eta «Elduaingo Haurreskola» haur-eskolen helbideak eta «Bilboko Haurreskola-Francisco de Goya» eta «Bilboko Haurreskola-Zorrozgoiti» haur-eskolen izendapenak aldatzeko abiarazitako espedienteak aztertu dira.
Arloko erakunde eskudunek aipatutako espedienteei buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena –dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion–; abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua (abenduaren 31ko EHAA), 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituena; 2008ko apirilaren 10eko Agindua (maiatzaren 19ko EHAA), azaroaren 16ko 215/2004 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoa garatzen duena; bai eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ere. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Baimena ematen da haur-eskola hauen helbideak aldatzeko:
– Elduaingo Haurreskola (Cod. 20013060).
Helbide berria: Hirigunea, 3. Elduain.
– Irurako Haurreskola (Cod. 20013096).
Helbide berria: San Miguel plaza, 6. Irura.
2. artikulua.– Baimena ematen da haur-eskola hauen izen espezifikoa aldatzeko:
– Bilboko Haurreskola-Francisco de Goya (Cód. 48017460).
Izen espezifiko berria: Bilboko Haurreskola-Otxarkoaga.
– Bilboko Haurreskola-Zorrozgoiti (Cód. 48017605).
Izen espezifiko berria: Bilboko Haurreskola-Zazpilanda.
3. artikulua.– Agindu honen eranskinean argitaratzen da «Haurreskolak» Partzuergoaren Haur Hezkuntzako lehen zikloa irakasteko baimena duten haur-eskolen zerrenda eguneratua.
4. artikulua.– Haur-eskolek indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen espazioak eta instalazioak izan behar dituzte.
5. artikulua.– Haur-eskola bakoitzean jardunean dagoen gehieneko unitate-kopurua ikastetxeak duen gela-kopuruaren araberakoa izango da, kontuan harturik unitateek gela bana izan behar dutela. Gela horiek adin-tarte bakoitzarentzat ezarritako baldintza espezifikoak bete behar dituzten.
6. artikulua.– Unitate bakoitzaren gehieneko haur-kopurua abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren 4. artikuluak adin-tarteen arabera ezarritakoa izango da.
7. artikulua.– Eskolek behar beste irakasle kualifikatu izan beharko dituzte, hau da, jardunean dagoen unitate bakoitzak irakasle bat izan beharko du gutxienez; eta, horretaz gain, indarrean dauden arauak betetzera beharturik daude irakasleen tituluei eta hizkuntza-eskakizunei dagokienez.
8. artikulua.– Ikastetxeek Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko dute (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Instalazioen titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
9. artikulua.– Haurreskolak Partzuergoa beharturik dago indarrean dauden legeak betetzera ikastetxe guztietan, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indargabetu egiten da Hezkuntzako sailburuaren 2018ko urtarrilaren 2ko Agindua, Haur Hezkuntzako 1. zikloa emateko baimena duten «Haurreskolak Partzuergoaren» haur-eskolen zerrenda argitaratzeko dena.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 1a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.