EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-04-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2019070

AGINDUA, 2019ko martxoaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita sailburu beraren 2018ko irailaren 5eko Agindua. Agindu horren bidez, praktiketako funtzionario izendatu ziren Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko eta 2018ko otsailaren 26ko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoetakoak.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-03-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201901812
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/09/19an argitaratutako 2018/09/05eko AGINDUA aldatzen du [201804571]

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez (2018-02-27ko EHAA) iragarri ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedurak, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko hautaketa-prozedurak ere.
Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 7ko Aginduaren bidez, aintzat hartu da Xabier Etxano Egia hautatutako izangaiak aurkeztutako gorako errekurtsoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko abuztuaren 2ko Ebazpenaren aurkakoa, zeinaren bidez argitaratu baitziren hautatutako izangaien behin betiko zerrendak. Horren guztiaren ondorioz, Langileak Kudeatzeko zuzendariak 2018ko martxoaren 8ko Ebazpena eman zuen, honako ebazpen hauek aldatzeko: batetik, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko uztailaren 26ko Ebazpenak, zeinen bidez argitaratu baitziren lehiaketa-faseko izangaien behin betiko puntuazioak, Langileriaren Kudeaketako Zuzendaritza Unitateek barematutako merezimenduei dagozkienak, eta fase horretako guztizko puntuazioak, eta, bestetik, zuzendari beraren 2018ko abuztuaren 2ko Ebazpena, zeinaren bidez argitaratzen baitira adierazitako hautaketa-prozeduran lehiaketa-oposizioa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak.
Lehiaketa-fasean lortutako puntuazioa handitzeak berekin ekarri du, halaber, prozesuan lortutako guztizko puntuazioa handitzea, eta, hartara, lehen aipatutako hautatutako izangaiak –Hezkuntzako sailburuaren 2018ko irailaren 5eko Aginduaren bidez praktiketako funtzionario izendatua– beste posizio bat du praktiketako funtzionarioen zerrendan.
Adierazitakoarekin bat etorriz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2018ko irailaren 5eko Aginduaren (sailburu beraren 2017ko otsailaren 21eko eta 2018ko otsailaren 26ko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatzekoa) III. eranskina, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoko Makinen Mekanizazioa eta Mantentzea espezializaziokoa den Xabier Etxano Egia praktiketako funtzionarioaren zerrenda-zenbakiari dagokionez; zenbaki hau izango du orain: 2018007450.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bai eta Interneteko helbide honetan ere: http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/departamento-educacion/
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 26a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.