EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-04-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2019069

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 14koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita erakunde onuradunen zerrenda, honako laguntza-deialdi honi dagokiona: euskal enpresek EAEtik kanpo dituzten lantokietan gazte langabetuak praktiketan kontratatzeko dirulaguntzak. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki bidez onartu zuen deialdi hori, 2017ko abenduaren 28an egindako bilkuran.

Xedapenaren data: 2019-03-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201901789
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/12/29an argitaratutako 2017/12/28ko EBAZPENA [201706305]

Dirulaguntza publikoak ematerakoan publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, euskal enpresek EAEtik kanpo dituzten lantokietan gazte langabetuak praktiketan kontratatzeko dirulaguntzen deialdiaren 8.7 artikuluan ezartzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda, bai eta emandako dirulaguntza aldatu zaien erakundeen zerrenda ere. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki bidez onartu zuen deialdi hori, 2017ko abenduaren 28an egindako bilkuran, eta erabakia 2017ko abenduaren 29ko EHAAn argitaratu zen (247. zk.), Lanbideko zuzendari nagusiaren 2017ko abenduaren 28ko Ebazpenaren bidez.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea 2018an emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, honako deialdia honi dagokiona: euskal enpresek EAEtik kanpo dituzten lantokietan gazte langabetuak praktiketan kontratatzeko dirulaguntzen deialdia (ikus ebazpen honen eranskina).
Bigarrena.– Berariaz jakinaraztea deialdi honen babesean diruz lagundutako kontratuek EGF Europako Gizarte Funtsaren finantzazioa ere jaso dezaketela Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 aldirako EGFren Programa Eragilearen esparruan edo 2014-2020 aldirako Gazte Enplegurako Programa Eragilearen esparruan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 14a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.