EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-04-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2018068

687/2018 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari kudeatzailearena. Haren bidez Juan Bosco Anguiano Jiménez jauna izendatzen da, aldi baterako, Ortuellako Helduen Osasun Mentaleko Zentroko Osasun Mentaleko unitateburu, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Ezkerraldeko Eskualdean. Izendapena lau urterako da; hala ere, luza daiteke.

Xedapenaren zenbakia: 201800687
Xedapenaren data: 2018-07-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201901755
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/03/12an argitaratutako 2017/10/04ko 201700593 EBAZPENA

Urriaren 4ko 593/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osasun Mentaleko unitateburuaren lanpostua betetzeko, lehiaketa bidez, Ezkerraldeko Eskualdeko Ortuellako Helduen Osasun Mentaleko Zentroan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
Aurkeztu diren eskabideak baloratu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak behar den izendapen-proposamena egin du. Kontuan hartuta Juan Bosco Anguiano Jiménez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak, erabaki du hura izendatzea, Osasun Mentaleko unitateburuaren lanpostua betetzeko Ortuellako Osasun Mentaleko Helduen Zentroan, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Ezkerraldeko Eskualdean.
Bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunarekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Juan Bosco Anguiano Jiménez jauna izendatzea, aldi baterako, Ortuellako Helduen Osasun Mentaleko Zentroko osasun mentaleko unitateburu, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Ezkerraldeko Eskualdean.
Bigarrena.– Izendapena lau urterako izango da; hala ere, luza daiteke, bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunarekin; eta ondorioak izango ditu 2018ko abuztuaren 1etik aurrera.
Hirugarrena.– Izendapenaren epea bukatutakoan izendatuak lanpostua utziko du, baldin eta luzapena onartu ez bada; bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluarekin.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango da kargutik, baldin eta aldez aurretik kontrako espedientea zabaldu bada, eta aintzat hartu badira ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko 6. apartatuan aurreikusi diren lekualdatzeko arrazoiak.
Bosgarrena.– Ebazpen hau jakinaraziko zaie interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Pertsonaleko zuzendaritzari.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, ebazpenaren iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bilbao, 2018ko uztailaren 18a.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari kudeatzailea,
CARLOS PEREIRA RODRÍGUEZ.