EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-04-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2019067

IRAGARKIA, Etxebizitza babestua sustatzea xede duten lurzoru-eskaintzak jasotzeko deialdi publikoari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2019-03-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201901749
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, SA / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa) sozietate publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Sail Juridikoa.
c) Espedientearen zenbakia: CON-2019-PA-0001.
2.– Salerosketaren xedea.
a) Xedearen deskribapena:
Euskal Autonomia Erkidegoan alokairuko etxebizitza babestua sustatzea xede duten bizitegi-lurzorua eskuratzea.
b) Loteen araberako banaketa: ez.
c) Gauzatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.
3.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.
a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, SA / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» sozietate publikoa (Visesa).
b) Helbidea: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua).
c) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.
d) Telefono-zenbakia: 945 21 40 50.
e) Telefaxa: 945 06 84 40.
f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2019ko maiatzaren 3a, ostirala.
Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak eskuragarri dituen atari informatikoa edo webgunea: www.visesa.eus
4.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko epemuga: 2019ko maiatzaren 10a. Ordua: 13:00.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A» eta «B» gutun-azalak, administrazio klausulen pleguan jasotako dokumentazioarekin batera.
c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.
e) Lizitatzaileak bere eskaintza mantendu beharko du epe honetan zehar: 6 hilabete plikak irekitzen direnetik.
5.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 22a.
VISESAko zuzendari nagusia,
CARLOS QUINDOS FERNANDEZ.