EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-04-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2019066

IRAGARKIA, Bilbao Basurto Erakunde Sanitario Integratuko Antolamendu eta Sistemetako Zuzendariordetzako Informazio Ustiapen eta Kudeaketa Kontroleko Ataleko buru lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2019-01-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201901696
Maila: Iragarpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Bilbao-Basurto Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerenteak deialdia egiten du Bilbao Basurto Erakunde Sanitario Integratuko Antolamendu eta Sistemetako Zuzendariordetzako Informazio Ustiapen eta Kudeaketa Kontroleko Ataleko buru lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren ezaugarriak www.osakidetza.euskadi.net web-orrian daude.
Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2019ko urtarrilaren 9a.
Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentea.
Eskuordetzaz (Ekainaren 20ko 1556/2017 Ebazpena).
Bilbao-Basurto ESIko Pertsonaleko zuzendaria,
AMAYA DE ALLENDE ACHALANDABASO.