EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-04-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2019065

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Administrazioko taldeburu lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2019-03-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201901677
Maila: Iragarpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak deialdia egin du Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko Administrazioko taldeburu lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko (Aurrekontu eta Erosketa Kudeaketarako Zuzendariordetza). Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren ezaugarriak www.osakidetza.euskadi.eus web-orrian daude.
Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 4a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendaria,
MARÍA PILAR URIARTE BRIZUELA.