EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-04-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2019063

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzeko izapidea abiarazten baita Arrigorriagako eta Bilboko udal-mugarteetan kokatutako «Larrako» izeneko ustiapen-emakidan (12675 zk.), C) sekzioaren 2C aurrealdearen aldaketaren baliabideak ustiatzeko eta leheneratzeko proiektuarentzat eta ingurumen-inpaktuaren azterketarentzat. Proiektu hori Sociedad Financiera y Minera SAk sustatu du.

Xedapenaren data: 2019-03-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201901649
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen IB eranskineko 6.1 apartatuan eta Erauzketa-industrien hondakinak kudeatzeari eta meategietako jarduerak eragindako tokiak babestu eta lehengoratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoarekin bat, jendaurrean jartzen da ustiapen-proiektua, ingurumen-inpaktuaren azterlana eta espedientearen leheneratze-plana. Hona hemen xehetasunak:
a) Sociedad Financiera y Minera, SAk baimena eskatu du eragin-eremu berri bat ustiatzeko eta leheneratzeko proiektu bat egikaritzeko «Larrako» izeneko ustiapen-emakidan (12675 zk.), C) sekzioaren 2C aurrealdearen aldaketaren baliabideetarako, Arrigorriagako eta Bilboko udal-mugarteetan (Bizkaia).
b) Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaio proiektu horri, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen aipatu artikuluen arabera, eta uste da hori egikaritzeak ez duela ingurumen-eragin nabarmenik izango Europar Batasuneko estatuetan.
c) Honako eraginpeko Administrazio publiko eta interesdun hauei egin zaizkie ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozeduraren aurreko kontsultak, eta informazioa jendaurrean jartzeko izapideari dagozkionak ere egingo dira:
– Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza; Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen Zuzendaritza; Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Bizkaiko Zuzendariordetza; Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia; Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusia, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren Natura Ondarea Zaintzeko Zerbitzua; Uraren Euskal Agentzia; Arrigorriagako Udala; Bilboko Udala; Bizkaiko Ekologistak Martxan.
d) Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak du ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura ebazteko eskumena.
e) Ingurumen-inpaktuaren adierazpena izaera loteslea duen izapidetze-egintza bat da, eta haren edukia funtsezko prozeduran sartu beharko da. Kasu honetan, hauxe da: baimena ematea eragin-eremu bat ustiatzeko eta leheneratzeko proiektuari, «Larrako» izeneko ustiapen-emakidan (12675 zk.), C) sekzioaren 2C aurrealdearen aldaketaren baliabideetarako, Arrigorriagako eta Bilboko udal-mugarteetan.
f) Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2015eko azaroaren 13ko Ebazpenaren arabera, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde-ordezkaritzei dagokie meategien arloko zenbait gairi buruzko eskumenaz baliatzea. Bada, ebazpen horrekin bat, eta apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuarekin bat, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren lurralde-ordezkaria da ustiatzeko eta leheneratzeko proiektu berrietarako baimena ebazteko eskumena duen organoa, eta, ondorioz, baita «Larrako» izeneko ustiapen-emakidan, C) sekzioaren 2C aurrealdearen aldaketaren eragin-eremu baterako baimena ebazteko ere; eta, behin betiko egintza izanik ere, aurkeztu beharreko errekurtsoak aurkeztu ahal izango dira haren aurka.
g) Jendaurrean jartzen den dokumentazioa interesdunen eskura egongo da 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera:
– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren Meategien Arloko bulegoetan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, 48010 Bilbao), 9:30etik 13:30era (astelehenetik ostiralera).
– Eusko Jaurlaritzaren web-orrian: http://www.euskadi.eus/quot-larrako-quot-n-12-675-meatzaritzako-eskubidea/web01-a2energi/eu/
h) Publiko interesdunaren alegazioak eta oharrak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariari bideratu beharko zaizkio, bera baita prozedura ebazteko eskumena duen funtsezko organoa. Iragarki honen g) letran adierazitako epean egin ahal izango da hori, idatziz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako lekuetan.
Bilbao, 2019 martxoaren 20a.
Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.