EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-04-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2019063

52/2019 DEKRETUA, martxoaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2020 urteko jaiegun egutegia onartzeko dena.

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201900052
Xedapenaren data: 2019-03-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201901629
Maila: Dekretua
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatuaren 12.artikuluan eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onartu zuen urriaren 23ko 2/2015 Legintzako Errege Dekretuaren 37 artikuluan ezarritakoa betez, Jaurlaritzari dagokio 2020ko lanegunak eta jaiegunak finkatzea, urteak, gehienez ere, hamalau jaiegun izango dituela kontuan harturik.
Hori dela eta, Lanaldia, lanaldi bereziak eta atsedenaldiak arautzen dituen uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuko 45 eta 46 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, Garai hartan indarrean, lanaldiei buruzko irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuko xedapen indargabetzaile bakarrean xedatutakoari jarraikiz, Lan eta Justiziako sailburuaren proposamenez, Lan Harremanen Kontseilua eta gainontzeko kontsuta-organoak entzunda, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko martxoaren 26an egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Bi mila eta hogeigarren urtean, urte osoko igandeak eta aipatzen diren egunak jaieguntzat hartuko dira lan ondorioetarako Euskal Autonomia Erkidegoan, ordaindu egingo dira eta ez dira berreskuratu beharko:
– Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.
– Urtarrilaren 6a, Errege Magoen eguna.
– Martxoaren 19a, San Jose eguna.
– Apirilaren 9a, Ostegun Santua.
– Apirilaren 10a, Ostiral Santua.
– Apirilaren 13a, Pazko Astelehena.
– Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.
– Uztailaren 25a, Santiago Apostolua.
– Abuztuaren 15a, Andra Mari eguna.
– Urriaren 12a, Espainiako Jai Nazionala.
– Abenduaren 8a, Andre Maria Sortzez Garbiaren eguna.
– Abenduaren 25a, Eguberri eguna.
2. artikulua.– 1.– Lan ondorioetarako, bi mila eta hemeretzigarren urtean, tokian tokiko jaietako bi egun ere jaiegun izango dira, hau da, ordaindu egingo dira eta ez dira errekuperatu beharko. Lan eta Justiziako Saileko lurralde-ordezkarierk zehaztuko dituzte egun horiek, udaletako udalbatzek proposatuta. Egun horiek berdinak izan daitezke edo ez lurralde historikoetako udalerrietan.
2.– Dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean egin behar dute proposamena udalek, eta Lan eta Justizia dagokien lurralde-ordezkaritzetara bidali.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Lan eta Justiziako sailubruari aginpidea ematen zaio, Dekretu honetan xedatutakoa ezarri eta betetzeko behar diren xedapenak emateko.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguenan jarriko da indarrean Dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko martxoaren 26an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.