EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2018062

EDIKTUA, titulu judizial bat betearazteko bideratutako 291/2008 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-11-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201901604
Maila: Ediktua
Balmasedako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitatea Prozesala.
Judizioa: 712 1/2010 artikulua.
Demandatzailea: Mercedes Dehesa Salmon, Nieves Dehesa Salmon eta Carmen Salmon Fernandez.
Abokatua: Maria Jose Alvarez Sanchez, Maria Jose Alvarez Sanchez.
Prokuradorea: Ignacio Echevarria Otañes, Cristina Gomez Martin eta Ignacio Echevarria Otañes.
Demandatua: Ramon de la Dehesa Trevilla, Ramon de la Dehesa Lombana, Manuel Dehesa Lombana, Florentina Crespo Bringas eta Pilar de la Dehesa Lombana jaraunspen-erkidegoaren jaraunsleak.
Gaia: PZLaren 712. artikulua eta hurrengoak likidatzetik eratorritako intzidentearen pieza banandua.
Judizio horretan, ordenazio-eginbide hau eman da 2011-09-30ean:
ORDENAZIO-EGINBIDEA
Idazkari judizial emailea: Luisa Alvarez Castillo.
Lekua: Balmaseda (Bizkaia).
Eguna: 2011ko irailaren 30a.
1.– Batu bekie autoei Echevarria Otañes prokuradoreak Nieves Dehesa Salmon eta Mercedes Dehesa Salmon andreak ordezkatuz aurkeztutako idazkia, non eskatzen baitzuten eragin zaizkien zaizkien kalteak eta galerak likidatzeko –diruzkoa ez den kondenaren diru-zenbatespena–.
2.– Igor bekizkie aipatutako idazkia eta aurkeztutako agiriak honako hauei: Ramon De la Dehesa Lombanaren jaraunsleak eta jaraunsle ezezagunak; Manuel De la Dehesa Lombana-ren jaraunsleak; Maria (Manuela) de la Dehesa Lombanaren jaraunsle ezezagunak; Pilar De la Dehesa Lombanaren jaraunspen-erkidegoa eta jaraunsle ezezagunak (Eulalia Villegas Dehesa, Pilar Villegas Dehesa eta Araceli Villegas Dehesa), eta Avelina De la Dehesa Lombana alderdi exekutatuaren jaraunsle ezezagunak. Izan ere, hamar eguneko epea izango dute egoki iritzitakoa erantzuteko. Eta hori gauzatzeko, igor bitez exhortoak Bilbora eta Arrigorriagara, eta argira bitez ediktuak EHAAn.
3.– Ohartaraz bekio alderdi horri ulertuko dela alderdi betearazleak aurkeztutako zerrendarekin ados dagoela, baldin eta helarazpena egin barik epea igarotzen bazaio, edo galerak eta kalteak modu orokorrean bakarrik ukatzen baditu, hartzaileak aurkeztutako likidazioarekiko desadostasun-puntuei erantzuten ez badie, eta desadostasunaren irismena eta arrazoiak azaltzen ez baditu.
Aurreko kasuetako edozein delarik ere, betearazlearen zerrenda onartuko da eta diruzko kondenetarako ezarritako eran gauzatuko da.
Aurkaratzeko modua: idazkari judizialari berraztertze-errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, han, errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).
Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko ebazpen errekurritua eteterik (PZLb, 451.3 artikulua).
Hala xedatu eta sinatzen dut.
Avelina Dehesa Lombanaren jaraunspen-erkidego, jarauspen jasogabe edo jaraunsle ezezagun edo zalantzazkoak diren demandatuen gaur egungo bizilekua zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da.
Ebazpen horren aurkako berraztertze-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.
Balmaseda (Bizkaia), 2018ko azaroaren 21a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.