EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2019060

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1002/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-03-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201901561
Maila: Ediktua
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia (Familia) – Zibileko ZULUP.
Judizioa: 1002/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Rosa Maria Rico Gutierrez.
Abokatua: Vanesa Duran Ramajo.
Prokuradorea: Patricia Lascaray Palacios.
Demandatua: Felipe Manuel Quindos Alfaroli.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan, epaia eman da 2019-03-05ean. Hona hemen idazpurua:
108/2019 EPAIA
Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hemeretziko martxoaren bosta.
Nik, barruti honetako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile-magistratu M. Belén González Martínek ikusi ditut semearekiko harremanei buruzko 1002/2018 prozedurako auto hauek; Rosa Maria Rico Gutiérrezek eskatuta bideratu ziren horiek, Lascaray Palacios prokuradoreak ordezkatuta, Felipe Manuel Quindos Alfaroliren aurka, zeina auzi-ihesean baita, eta Fiskaltzak ere esku hartu du. Bada, Erregearen izenean, honako ebazpen hau eman da, oinarri hauen arabera:
Felipe Manuel Quindos Alfaroli demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baita.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 5a.
Justizia Administrazioaren letradua.