EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2019058

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 25ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko ekainaren 29ko Aginduaren babesean 2017ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2017ko deialdiaren oinarriak onartu ziren.

Xedapenaren data: 2019-02-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201901522
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/07/17an argitaratutako 2017/06/28ko AGINDUA [201703582]

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko ekainaren 29ko Aginduaren bidez, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko oinarriak onartu ziren.
Behin laguntzak esleitu eta dagozkion ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratu behar da EHAAn.
Hori guztia kontuan hartuta, hau
XEDATZEN DUT:
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko ekainaren 29ko Aginduaren babesean 2017an emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiek horren berri izan dezaten. Agindu horren bidez, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2017ko deialdiaren oinarriak onartu ziren.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 25a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
PELI MANTEROLA ARTETA.