EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2019057

EDIKTUA, kaleratze bati buruzko 877/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-03-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201901504
Maila: Ediktua
Nik, Ramona Gonzalez Abin-ek, Bilboko Lan-arloko 8 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, jakinarazten dut:
Epaitegi honetan kaleratze bati buruzko 877/2018 autoak bideratu dira, eta, horietan, erabaki hauek hartu dira:
– Provinsa Construcciones SAren legezko ordezkariari ediktu bidez jakinaraztea JALaren dekretua eta antolaketa-eginbidea, prozesu horretan 2019-03-07an eta 2019-03-06an emanak. Haien kopia eskuragarri dago, bulego judizial honetan, non aukera izango baitu haien eduki osoa ezagutzeko.
Ebazpen horren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hiru egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.
– Provinsa Construcciones SAren legezko ordezkaria epatzea, adiskidetze-ekitaldira ager dadin, edo, hala badagokio, judiziora, egun eta toki honetan: 2019-05-22an, 11:30ean, epaitegi honetako 14. judizio-aretoan (Barroeta Aldamar, 10, lehen solairua).
Zitazio-zedula zitatuaren eskura dago bulego judizial honetan, oso-osorik haren berri izan dezan.
Hartzaileari ohartarazten diogu hurrengo jakinarazpenak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo direla, honako hauek jakinarazteko izan ezik: autoa, epaia, prozesua amaitzen duen edo intzidenteak ebazten dituen dekretua, edo epatzea.
Provinsa Construcciones SAren legezko ordezkariari jakinarazteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau egiten dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko martxoaren 7a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.