EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2019057

383/2019 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Bilbao-Basurto Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, José Luis Díaz de Tuesta aldi baterako izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Mikrobiologia eta Parasitologiako zerbitzuburu sanitario, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Xedapenaren zenbakia: 201900383
Xedapenaren data: 2019-02-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201901474
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/10/25ean argitaratutako 2018/06/01eko 201802580 EBAZPENA

Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentearen ekainaren 1eko 2580/2018 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Mikrobiologia eta Parasitologiako zerbitzuburu sanitario lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.
Balorazio Batzordeak kalifikazio-proposamena egin du aurkeztutako eskatzailearen proiektuari eta haren defentsari, merituei eta euskara-ezagutzari dagokienez; eta, horren ondorioz, izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta José Luis Díaz de Tuestak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Mikrobiologia eta Parasitologiako zerbitzuburu sanitario.
Arau hauek oinarritzat hartu dira: Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena; uztailaren 3ko 100/2018 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakunde sanitario integratuena, bereziki zerbitzu-erakunde integratuetako zuzendari gerenteen eskumenei buruz ezarritakoari dagokionean; Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1/2016 Jarraibidea, zerbitzuburu eta atalburu fakultatiboen lanpostuak betetzearen gainekoa; eta aplikatu beharreko arauak. Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– José Luis Díaz de Tuesta izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Mikrobiologia eta Parasitologiako zerbitzuburu sanitario, aldi baterako.
Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2019ko martxoaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak, aipatutako epea amaitutakoan, lanpostua utziko du, egoera horren luzapena onartu ezik, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango da, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Bilbao-Basurto ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bilbao, 2019ko otsailaren 22a.
Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentea,
EDUARDO MAIZ OLAZABALAGA.