EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2019057

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 12koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SA (Eusko Tren) enpresak ematen dituen hainbat zerbitzuren 2019. urterako tarifak onartzekoa.

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren data: 2019-03-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201901473
Maila: Ebazpena
Euskadiko Prezioen Batzordeak 2019ko martxoaren 12an egindako bilkuran hartu duen erabakiaren xedapen-zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.
ERABAKIA
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaio Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SA (Eusko Tren) enpresak aurkeztutako eskariari. Eskari hori trenen, tren osagarrizko zerbitzuen, Larrainetako funikular- eta tranbia-zerbitzuen 2019. urterako tarifak berrikustekoa zen.
Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SA (Eusko Tren) enpresak ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia-erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia) 16.4 artikuluari jarraikiz.
Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori, otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuak (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.) eta 2010eko ekainaren 15eko Aginduak (uztailaren 64ko EHAA, 128. zk.) xedatutakoaren arabera.
2010eko ekainaren 15eko Aginduaren 9.1 artikuluaren arabera, tarifen indarraldia, gutxienez, urtebetekoa izango da. Hala ere, bigarren paragrafoak honako hau esaten du: «espedientean egiaztatutako gorabehera bereziak sortzen badira, Euskadiko Prezioen Batzordeak, ofizioz parte interesdunak eskatuta, indarraldi txikiagoko tarifak baimendu ahal izango ditu, nahiz eta igaro gabe egon 1. paragrafoan zehaztutako aldia».
Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.
2019. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.
Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:
Lehenengoa.– Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, SA (Eusko Tren) enpresak ematen dituen Larrainetako funikular eta tranbia zerbitzuen 2019. urterako tarifak onartzea, balio erantsiaren gaineko zerga eta bidaiarien derrigorrezko asegurua barne direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:
a) Linea nagusia.
b) Txorierriko linea.
c) Tranbiaren tarifak.
Bilbao.
Vitoria-Gasteiz. Berezko tituluak eta konbinatuak.
d) Larrainetako funikularraren tarifak.
e) Tren osagarrizko zerbitzuak.
Usansolo Galdakaoko ospitaleko autobusa.
Kukullagako igogailua.
f) Tarifa murriztuak
Bigarrena.– Erabaki honek 2019ko apirilaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 12a.
Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,
JORDI CAMPÀS VELASCO.