EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2019055

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 155/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-02-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201901444
Maila: Ediktua
Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 155/2018 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Alderdi demandatzailea: Jennifer Delia Lucas Auccacusi.
Alderdi demandatua: Carlos Elmo Barboza Vasquez.
Jakinarazten dut epaitegi honetan ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako prozedura izapidetzen ari dela, Getxoko Lehen Auzialdiko 5. zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesalean bideratutakoa, Jennifer Delia Lucas Auccacusik eskatuta, Carlos Elmo Barboza Vasquezen aurka; eta 2019-02-28an, epaia eman da. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.
Carlos Elmo Barboza Vasquez demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, ez baitakigu egun zer helbide duen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin ediktu hau ematen dut, eta, halaber, aditzera ematen ezen, ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela demandatu auzi-iheslariak.
Getxo, 2019ko otsailaren 28a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.