EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-03-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2019055

AGINDUA, 2019ko martxoaren 12koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko kide batzuk kendu eta berriak izendatzen baitira.

Xedapenaren data: 2019-03-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201901439
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2008/04/04an argitaratutako 2008/03/18ko 200800054 DEKRETUA

Martxoaren 18ko 54/2008 Dekretuak Euskadiko Museoen Aholku Batzordearen osaera, antolaketa eta funtzionamendu-araubidea ezartzen ditu, Euskadiko Museoei buruzko abenduaren 1eko 7/2006 Legeak xedatutako esparruan.
Dekretu horren 4. artikuluak ezartzen duenez, Euskadiko Museoen Aholku Batzordearen lehendakaria museo-gaietan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailburuordea izango da, eta lehendakariordea alor horretako zuzendaria.
Aldi berean, beste hamar kide izendatuko dira, gehienez: horietatik hiru, foru-aldundiek izendatuko dituzte; bat, Eudel–Euskadiko Udalen Elkarteak izendatuko du, eta, beste sei kide, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuak.
Aipatu 54/2008 Dekretuaren 5. artikuluak, bestalde, ezartzen du Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko kideen agintaldia, duten karguagatik kide direnak alde batera utzita, lau urtekoa izango dela; agintaldia berritu ahalko da epealdi berdinetarako. Agintaldia amaitutakoan ere beren funtzioak betetzen jarraituko dute, harik eta haien ondorengo kide berrien izendapenak indarrean jartzen diren arte.
Azaldutakoaren arabera, eta Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko kide batzuk berritzeko beharra dagoela ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko honako kide hauek kargutik kentzea, eta egindako lanarengatik eskerrak ematea:
Arabako Foru Aldundiaren ordezkaria:
– Félix López López de Ullíbarri.
Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkaria:
– Andoni Iturbe Amorebieta.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkaria:
– Gabriela Vives Almandoz.
Eudel–Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkaria:
– Ibone Bengoetxea Otaolea.
Titulartasunean edo kudeaketan Euskal Autonomia Erkidegoa partaide duten museoen ordezkariak:
– Daniel Angel Castillejo Alonso.
– Javier Viar Olloqui.
Euskadiko Museoen Sistema Nazionalean sartuta dauden titularitate publiko edo pribatuko gainerako museo eta bildumen ordezkariak:
– Karmele Barandiaran Forcada.
– Amaia Basterretxea Moreno.
Museologiaren esparru profesional espezializatuaren ordezkariak:
– Iñaki Diaz Balerdi.
– Juan Ignacio Vidarte Fernández.
Bigarrena.– Honako pertsona hauek Euskadiko Museoen Aholku Batzordeko kide izendatzea:
Arabako Foru Aldundiaren ordezkari:
– Javier Fernández Bordegarai.
Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari:
– Andoni Iturbe Amorebieta.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari:
– Carlos Olaetxea Elosegi.
Eudel–Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkari:
– Fernando Sarmiento Gómez.
Titulartasunean edo kudeaketan Euskal Autonomia Erkidegoa partaide duten museoen ordezkari:
– Beatriz Herráez Diéguez.
– Miguel Zugaza Miranda.
Euskadiko Museoen Sistema Nazionalean sartuta dauden titularitate publiko edo pribatuko gainerako museo eta bildumen ordezkari:
– Agurtzane Garai, San Telmo Museoa.
– José Antonio Ruíz de Azua, Oiasso Museoa.
Museologiaren esparru profesional espezializatuaren ordezkari:
– Iñaki Arrieta Urtizberea.
– Lucia Aguirre López.
Hirugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 12a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.